Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Bihotza

Bihotza

Bibliak «bihotz» hitza erabiltzen duenean, normalean, barruko pertsonari buruz hitz egiten du, hau da, gure pentsamendu, intentzio, ezaugarri eta emozioei buruz. Nola dakigu hau?

Sl 49:3; Esa 16:9; Lk 5:22; Eg 2:26

Ikusi Dt 15:7; Sl 19:8 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Lk 9:46-48. Jesusek bere apostoluak zuzendu zituen, beraien bihotzetan garrantzitsuak izan nahi zutela ikusten zuelako.

Zergatik da ezinbestekoa gure bihotza babestea?

1Kr 28:9; Esa 4:23; Jr 17:9

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Has 6:5-7. Gizakiak bihotzean zuen gaiztakeriaren ondorioz, biolentzia asko zegoen. Horregatik, Jainkoak uholde bat ekarri zuen lur osora.

    • 1Er 11:1-10. Salomon erregeak ez zuenez bihotza babestu, emakume atzerritarrekin ezkondu zen. Hori dela eta, emakume hauek Salomonen bihotza Jehobarengandik aldendu zuten.

    • Mk 7:18-23. Jesusen arabera, desio txarrak bihotzean sortzen dira eta Jainkoak gorroto duena egitera bultzatu ahal digute.

Nola babestu dezakegu bihotza?

Sl 19:14; Esa 3:3-6; Lk 21:34; Flp 4:8

Ikusi Esd 7:8-10; Sl 119:11 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Efe 6:14-18; 1Ts 5:8. Paulo apostoluak armadura espirituala deskribatu zuen. Bularrekoak bihotz literala babesten duen bezala, zuzentasunak, fedeak eta maitasunak bihotz figuratiboa babesten dutela azaldu zuen.

Nola jakin dezakegu gure bihotz figuratiboan arazoren bat dugula?

Esa 21:2-4; Heb 3:12

Ikusi Esa 6:12-14 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 2Kr 25:1, 2, 17-27. Amatzias erregeak, denbora batez, Jainkoari atsegin zitzaiona egin zuen, baina ez bihotz osoz. Denborarekin, harroputz eta desleial bihurtu zen eta horren ondorioak jasan zituen.

    • Mt 7:17-20. Zuhaitz txar batek fruitu txarra ematen duen bezala, bihotz txar batek jokabide txarra sortzen duela erakutsi zuen Jesusek.

Zergatik landu behar dugu bihotz ona eta nola egin dezakegu hau?

Esa 10:8; 15:28; Lk 6:45

Ikusi Sl 119:97, 104; Erm 12:9-16; 1Tm 1:5 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 2Er 20:1-6. Ezekias erregea leiala izan zen eta Jehoba bihotz osoz zerbitzatu zuen. Horregatik, gaixotasun batengatik hil zorian egon zenean, Jehobari laguntza erregutu zion.

    • Mt 21:28-32. Adibide bat erabiliz, pertsona baten bihotzean dagoena ekintzekin erakusten dela, eta ez hitzekin, azaldu zuen Jesusek.

Zergatik da lasaigarria Jehobak gure bihotza aztertzen duela jakitea?

1Kr 28:9; Jr 17:10

Ikusi 1Sm 2:3 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 1Sm 16:1-13. Jehobarentzat itxura fisikoak ez duela garrantzirik ikasi zuen Samuel profetak. Kontrara, Jehobak pertsonaren bihotza ikusten du.

    • 2Kr 6:28-31. Jehobaren tenpluaren eskaintzan Salomon erregeak otoitz bat egin zuen. Otoitz honek Jehobak gure bihotzean dagoena oso ondo ulertzen duela eta guri buruz dakiena gu zaintzeko erabiltzen duela erakutsi zuen.