Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Apaltasuna

Apaltasuna

Nola ikusten ditu Jehobak apalak eta harroak?

Sl 138:6; Esa 15:25; 16:18, 19; 22:4; 1Pe 5:5

Ikusi Esa 29:23; Is 2:11, 12 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 2Kr 26:3-5, 16-21. Uzias erregea harropuztu egin zen. Jainkoaren Legea hautsi zuen eta aholkua eman zitzaionean, haserretu egin zen. Ondorioz, Jainkoak leprarekin zigortu zuen.

    • Lk 18:9-14. Jehoba apalen eta harroen otoitzekin nola sentitzen den erakusteko, Jesusek adibide bat jarri zuen.

Nola erantzuten du Jehobak apaltasunez eta bihotz-bihotzez damutzen bagara?

2Kr 7:13, 14; Sl 51:2-4, 17

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 2Kr 12:5-7. Roboam erregea eta Judako printzeek Jehobaren erabakia apaltasunez onartu zuten eta damutu egin ziren. Horregatik, Jehobak ez zituen suntsitu.

    • 2Kr 32:24-26. Ezekias errege ona harro bihurtu zen, baina Jehobak barkatu egin zuen apaldu zenean.

Nola laguntzen digu apaltasuna erakusteak besteekin ditugun harremanak hobetzen?

Efe 4:1, 2; Flp 2:3; Kol 3:12, 13

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Has 33:3, 4. Esau oso haserre zegoen Jakobekin. Hala ere, elkartu zirenean Jakobek apaltasun handia erakutsi zuenez, bakea egon zen berriro beraien artean.

    • Ep 8:1-3. Gedeon epaileak, apaltasunez, Efraimgo gizonei bera baino hobeak zirela esan zien. Hori dela eta, lasaitu egin ziren eta ez zuten bere aurka borrokatu.

Nola erakutsi zuen Jesu Kristok apaltasunaren balioa?

Mt 18:1-5; 23:11, 12; Mk 10:41-45

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Is 53:7; Flp 2:7, 8. Profetek aurresan bezala, Jesusek apaltasunez onartu zuen lurreko eginkizuna. Gainera, heriotza mingarri eta lotsagarria jasateko prest egon zen.

    • Lk 14:7-11. Apaltasunaren balioa erakusteko, Jesusek, afari batean eserlekurik onenak lortzeari buruzko istorio bat kontatu zuen.

    • Jn 13:3-17. Jesusek bere apostoluei apalak izaten irakatsi zien, zerbitzari baten lana eginez, oinak garbitu zizkienean.

Nola lagunduko digu apalak izaten geure buruari eta besteei buruzko ikuspuntu egokia izateak?

Erm 12:3, 16; 1Ko 4:7; Flp 2:3, 4

Zergatik ez du baliorik apaltasun faltsuak?

Mt 6:16-18; Kol 2:18, 23