Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Obedientzia

Obedientzia

Zenbateko garrantzia du obedientziak?

Ir 19:5; Dt 10:12, 13; Ekl [Koh] 12:13; St 1:22

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 1Sm 15:17-23. Samuel profetak gogor diziplinatu zuen Saul erregea, Jehoba desobeditzeagatik. Gero, Samuelek obedientziaren garrantzia azpimarratu zuen.

    • Heb 5:7-10. Jesus Jainkoaren Seme perfektua zen arren, lurrean obediente izaten ikasi zuen gaizki tratatu zutenean.

Zer egin behar du kristau batek giza autoritateek Jainkoa desobeditzeko eskatzen badiote?

Eg 5:29

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Dn 3:13-18. Euren biziak arriskuan zeuden arren, hiru hebrear leialak ez ziren makurtu Nabukodonosor erregeak eraikitako irudiaren aurrean.

    • Mt 22:15-22. Jesusek bere jarraitzaileek gobernuak beti obeditu behar dituztela esan zuen, gobernuek Jehoba desobeditzea eskatzen dutenean izan ezik.

    • Eg 4:18-31. Autoritateek predikatzeari uzteko agindu arren, apostoluek ausardiaz predikatzen jarraitu zuten.

Zer egin behar dugu Jehoba obeditzen jarraitzeko?

Dt 6:1-5; Sl 112:1; 1Jn 5:2, 3

Ikusi Sl 119:11, 112; Erm 6:17 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Esd 7:7-10. Esdras apaiz leialak bere bihotza prestatu zuen Jainkoaren Legea obeditzeko eta hau besteei irakasteko.

    • Jn 14:31. Jesusek bere Aitak agindutakoa zehatz-mehatz zergatik egiten zuen esplikatu zuen.

Zerk bultzatu behar gaitu Jehoba eta Jesus obeditzera?

Jn 14:21; 1Jn 2:5; 2Jn 6

Nola erakusten du obedientziak fedea dugula?

Erm 1:5; 10:16, 17; St 2:20-23

Ikusi Dt 9:23 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Has 6:9-22; Heb 11:7. Noek fedea erakutsi zuen, arka Jehobak esan bezalaxe eraiki zuenean.

    • Heb 11:8, 9, 17. Abrahamek fedea erakutsi zuen, Jehobak agindu bezala, Ur hiritik ateratzean eta bere seme bakarra eskaintzean.

Nola bedeinkatzen du Jehobak obedientzia?

Jr 7:23; Mt 7:21; 1Jn 3:22

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Lb 26:3-6. Jehobak bera obeditzen dutenak bedeinkatu eta zainduko dituela promesten du.

    • Zen 13:30, 31; 14:22-24. Kaleb obedientea izan zenez, Jehobak bedeinkatu egin zuen.

Zer ondorio dakartza desobedientziak?

Erm 5:19; 2Ts 1:8, 9

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Has 2:16, 17; 3:17-19. Jehoba desobeditu zutenez, Adam eta Ebak paradisua, perfekzioa eta betiko bizia galdu zituzten.

    • Dt 18:18, 19; Eg 3:12, 18, 22, 23. Moises baino profeta handiagoa etorriko zela eta profeta hura desobeditzen zutenak zigortuak izango zirela aurresan zuen Jehobak.

    • Jud 6, 7. Aingeru errebeldeak eta Sodoma eta Gomorrako biztanleak desobedienteak izan zirenez, Jehoba asko haserretu zen.

Zergatik obeditu behar dugu Jesu Kristo?

Has 49:10; Mt 28:18

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Jn 12:46-48; 14:24. Bere hitzak desobeditzen zituztenak gogor epaituko zituela esan zuen Jesusek.

Zergatik obeditzen diegu kongregazioan aurrea eramaten dutenei?

Heb 13:17

Zergatik izan behar du emazte kristauak senarraren menpeko?

1Ko 11:3; Efe 5:22, 24; Kol 3:18; Tit 2:4, 5; 1Pe 3:1-6

Zergatik dira seme-alabak gurasoen esaneko?

Esa 23:22; Efe 6:1; Kol 3:20

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Has 37:3, 4, 8, 11-13, 18. Jose gaztea zenean, bere aita obeditu eta bere anaiak ikustera joan zen, nahiz eta hauek Jose gorrotatu.

    • Lk 2:51. Jose eta Maria obeditzen jarraitu zuen Jesusek, nahiz eta bera perfektua izan eta bere lurreko gurasoak ez.

Zergatik da zuhurra lanean gure nagusiak obeditzea, baita besteek ikusten ez gaituztenean ere?

Efe 6:5; Kol 3:22; 1Pe 2:18

Zergatik obeditzen dituzte kristauek gobernuak?

Erm 13:1-6; Tit 3:1; 1Pe 2:13, 14