Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Zahartzaroa; Adinekoak

Zahartzaroa; Adinekoak

Zer gertatzen da zahartzen goazen heinean?

Sl 71:9; 90:10

Ikusi «Kontsolamendua. Gaixotasunak edo zahartzaroak sortzen dituen mugak»

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Ekl [Koh] 12:1-8. Salomon erregeak, modu poetikoan, adinarekin sortzen diren gaitz batzuk deskribatu zituen. Adibidez, ikusmena urritzea leihotik begiratzean ilun ikusten duten andreekin konparatu zuen. Entzumena urritzea, berriz, kantuaren alabak ahultzearekin alderatu zuen.

Jarraitu al dezakete pozik adinekoek, nahiz eta urteen ondorioz zailtasunak eta mugak eduki?

2Ko 4:16-18; St 1:2-4

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 1Sm 12:2, 23. Adinekoa zen Samuel profetak bazekien zein garrantzitsua zen Jehobaren herriaren alde otoitz egiten jarraitzea.

    • 2Sm 19:31-39. Dabid erregea oso eskertuta zegoen edadetua zen Bartzilairen leialtasunarengatik. Baina Bartzilaik, modestia erakutsiz, Dabid erregea Jerusalemen zerbitzatzeko gai ez zela izango esan zuen.

    • Sl 71:9, 18. Zahartzaroan, Jehobarentzat baliagarria ez izatearen beldur zen Dabid. Horregatik, erabiltzen jarraitzeko eta hurrengo belaunaldiari Jainkoari buruz irakasteko indarra erregutu zion Jehobari.

    • Lk 2:36-38. Adinekoa eta alarguna zen Ana profetesa, bere debozio eta zerbitzu leialarengatik bedeinkatua izan zen.

Nola erakusten du Jehobak adinekoak estimatzen dituela?

Sl 92:12-14; Esa 16:31; 20:29; Is 46:4; Tit 2:2-5

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Has 12:1-4. 75 urte zituenean, bizitza aldatuko zion eginkizun bat eman zion Jehobak Abrahami.

    • Dn 10:11, 19; 12:13. Daniel profetak 90 urte zituenean, aingeru batek bisitatu zuen. Jehobak asko estimatzen zuela eta bere leialtasunarengatik sarituko zuela esan zion honek.

    • Lk 1:5-13. Jehobak, adinekoak ziren Zakarias eta Elisabet, Joan izeneko seme batekin bedeinkatu zituen mirari baten bidez.

    • Lk 2:25-35. Jehobak adinekoa zen Simeon bedeinkatu zuen, Mesias izango zen haurtxoa ikusteko pribilejioa emanez. Ondoren, Simeonek haurtxoari buruzko profezia bat esan zuen.

    • Eg 7:23, 30-36. Moisesek 80 urte zituen Jehobak Israel nazioaren buruzagi izateko eginkizuna eman zionean.

Nola tratatu behar ditugu adinekoak diren anai-arreba leialak?

Lb 19:32; 1Tm 5:1

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Has 45:9-11; 47:12. Josek adinekoa zen bere aita Jakobi berarengandik hurbil bizitzeko eskatu zion eta hil zen arte zaindu zuen.

    • Rt 1:14-17; 2:2, 17, 18, 23. Rutek adineko emakume bat, Noemi, hitz eta ekintzekin lagundu zuen.

    • Jn 19:26, 27. Hil aurretik, habean zintzilik zegoela, Jesusek adinekoa zen bere ama zaintzeko eskatu zion Joani.

Zer egin dezakegu kongregazioko adinekoei laguntzeko?

1Tm 5:3-5, 8-10, 16; St 2:14-17