Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Bekatua

Bekatua

Zer da bekatua eta zergatik eragiten digu guztioi?

Sl 51:5; Erm 3:23; 5:12; 6:23; 1Jn 3:4; 5:17

Nola ziurtatzen digu Bibliak bekatu egiteko joeraren aurka borrokatu dezakegula?

Erm 6:12-14

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 2Sm 11:2-5, 14, 15, 26, 27; 12:1-13. Dabid erregeak bekatu larriak egin zituen, diziplina gogorra jaso zuen eta bere jokabidea zuzentzen saiatu zen.

    • Erm 7:15-24. Paulok fede handia zuen eta Jainkoari debozioa zion. Hala eta guztiz ere, bekatu egiteko joeraren aurka borrokatzen jarraitu behar zuen.

Zergatik egiten dute askok bekatu?

Eg 3:17; 17:29, 30; 1Tm 1:13; 1Pe 1:14

Ikusi Zen 15:27-29 ere

Zergatik da larria nahita bekatu egitea?

Heb 10:26, 27; 1Jn 3:4, 8, 9

Ikusi Zen 15:30; Erm 1:28-32; 1Tm 5:20 ere

Zer erabili dezake Satanasek Jainkoaren zerbitzariak bekatu egitera bultzatzeko?

Esa 1:10, 11, 15; Mt 5:28; St 1:14, 15

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Has 3:1-6. Suge bat erabiliz, Satanasek Eba tentatu zuen bere desio berekoiez baliatuz eta Jehobarengan zuen konfiantza ahulduz.

    • Esa 7:6-10, 21-23. Salomon erregeak azaldu zuen esperientziarik gabeko gizon batek, ezin izan ziola emakume moralgabe baten tentazioari aurre egin.

Nola egin ahal diegu aurre Satanasen tentazioei?

Efe 4:27; 6:10-18; St 4:7, 8

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Esa 5:1-14. Aita batek bere semeari hitz egingo zion bezala, Salomon erregeak Jehobarengandik zetozen aholku onak eman zituen, sexu moralgabekeria zergatik eta nola saihestu azalduz.

    • Mt 4:1-11. Jesusek Jainkoaren Hitza erabili zuen Satanasen tentazioei aurre egiteko. Horrela, eredu perfektua jarri zigun.

Zeintzuk dira kristauek baztertu beharreko bekatu larri batzuk?

Ikusi «Jokabide txarrak»

Bekatuak aitortzea

Zergatik ez ditugu bekatuak ezkutatu behar?

Esa 28:13; Erm 14:12; 1Tm 5:24; Heb 4:13

Nori aitortu behar dizkiogu bekatu guztiak?

Sl 32:5; Mt 6:9-14

Nork jokatzen du laguntzaile bezala, Jehobaren aurrean gure alde egiteko?

1Jn 2:1; Erm 5:1, 2; 8:34; Efe 2:13, 18; 5:1, 2; Heb 7:25

Nola erakutsi dezake bekatari batek damututa dagoela?

Eg 26:20; St 4:8-10

Ikusi «Damutzea»

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Ir 22:1-12. Moisesen Legearen arabera, lapurrak bere biktima konpentsatu behar zuen lapurtutakoarengatik.

    • Lk 19:8, 9. Zergalari-burua zen Zakeok damututa zegoela erakutsi zuen, bere jokabidea aldatu zuelako eta estortsio egin zion jendeari ondasunak itzuli zizkielako.

Konfiantza izan al dezakegu Jehobaren barkamenean?

Ikusi «Barkamena»

Zer antolaketa egin du Jehobak bekatu larria egin duenari laguntzeko eta kongregazioa babesteko?

St 5:14, 15

Ikusi Eg 20:28; Gal 6:1 ere

Nola eragiten die bekatu larri batek familiari eta kongregazioari?

Heb 12:15, 16

Ikusi Dt 29:18 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Jos 7:1-13, 20-26. Akanek bekatu larria egin zuen eta hau ezkutatzen saiatu zen. Ondorioz, Israel osoa kaltetu zuen.

    • Jon 1:1-16. Jonas profeta Jehobaren aurka errebelatu zenez, berarekin ontzian zeuden guztien biziak arriskuan jarri zituen.

    • 1Ko 5:1-7. Paulo apostoluak Korintoko kongregazio osoa kaltetzen ari zen bekatu larria agerian jarri zuen.

Diziplina jasotzearen beldurrak adindunei laguntza ez eskatzera bultzatu dezake. Zergatik ez dugu inoiz hau gertatzen utzi behar?

Esa 3:11, 12; Heb 12:5-7, 11; St 5:14, 15

Iraganean egindako bekatu batengatik triste jarraitu ordez, zergatik onartu behar dugu Jainkoaren barkamena?

Ikusi «Barkamena»

Bekatu larri baten berri baldin badugu, zergatik ziurtatu behar dugu kongregazioko adindunek horren berri dutela?

Lb 5:1

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Dt 13:6-9; 21:18-20. Norbaitek bekatu larri bat egitean, horren berri ematea eskatzen zuen Moisesen Legeak, nahiz eta bekataria familiakoa edo lagun mina izan.