Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Lana

Lana

Zein da lana eta pozaren arteko lotura?

Ekl [Koh] 2:24; 3:13, 22; Is 65:22

Zeintzuk dira kalitatezko lana egitearen abantailak?

Esa 22:29

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 1Sm 16:16-23. Dabid gaztea musikari trebea izateagatik zen ezaguna. Israelgo erregeak asko baloratu zuen Dabiden abilezia, bere musikak bakea ematen ziolako.

    • 2Kr 2:13, 14. Hiram-Abi langile trebea zenez, Salomon erregeak eraikuntza lan handi bat egiteko erabili zuen.

Nolako langileak izateagatik izan nahi dute ezagunak Jehobaren zerbitzariek?

Efe 4:28; Kol 3:23

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Has 24:10-21. Rebekak Abrahamen zerbitzariak eskatutakoa baino askoz ere gehiago egin zuen. Horrela, laguntzeko prest zegoela eta oso langilea zela erakutsi zuen.

    • Flp 2:19-23. Paulo apostoluak eginkizun garrantzitsu bat eman zion Timoteori, apala zelako eta besteen alde gogor lan egiteko gogotsu zegoelako.

Zergatik ez dugu alferrak izan nahi?

Esa 13:4; 18:9; 21:25, 26; Ekl [Koh] 10:18

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Esa 6:6-11. Salomon erregeak inurri baten adibidea erabili zuen gogor lan egiteari eta alferkeria baztertzeari buruz irakasteko.

Zergatik egin behar dugu gogor lan gure beharrak asetzeko?

2Ts 3:10-12; 1Tm 5:18

Zergatik egin behar dugu gogor lan gure familia zaintzeko?

1Tm 5:8

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Rt 1:16, 17; 2:2, 3, 6, 7, 17, 18. Rut alargun gazteak gogor egin zuen lan bere amaginarreba, Noemi, zaintzeko.

    • Mt 15:4-9. Gurasoak zaintzeko ardura baztertzeko helburuarekin, Jainkoa zerbitzatzea aitzakiatzat hartzen zutenak kondenatu zituen Jesusek.

Zergatik egon behar gara gure lan gogorrari esker irabazten duguna besteekin konpartitzeko gogotsu?

Erm 12:13; 2Ko 8:1-4; 9:5, 7, 11; 1Tm 6:17, 18

Zer jarrera orekatsu izan behar dugu laneko soldatari buruz?

Esa 30:8; 2Ts 3:12; 1Tm 6:6-10; Heb 13:5

Nola dakigu Jehobak gure lana ondo betetzen eta gure behar materialak asetzen lagundu nahi digula?

Mt 6:25, 30-32; Lk 11:2, 3; 2Ko 9:10

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Has 31:3-13. Labanek ez zuen ondo jokatu bere langilea eta suhia zen Jakobekin. Baina Jehobak Jakoben lan gogorra ikusi zuen eta bedeinkatu egin zuen.

    • Has 39:1-6, 20-23. Jehobak Joseren lana bedeinkatu zuen: Potifarren etxean esklabo izanda egindakoa, baita preso zenean egindakoa ere.

Zergatik ez da inoiz gure lana, Jainkoaren alde egiten dugun zerbitzua baino garrantzitsuagoa izan behar?

Sl 39:5-7; Mt 6:33; Jn 6:27

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Lk 12:15-21. Ondasun materialak aberastasun espiritualen gainetik jartzeak ez duela zentzurik erakusteko, Jesusek adibide bat jarri zuen.

    • 1Tm 6:17-19. Paulo apostoluak kristau aberatsei ez harropuzteko ohartarazi zien eta ekintza onetan aberatsak izatera animatu zituen.

Zer Biblia printzipiok lagunduko digute lana aukeratzean?

  • Ir 20:4; Eg 15:29; Efe 4:28; Ap 21:8. Jainkoak kondenatzen duen zerbait egin behar al dut lanean?

  • Ir 21:22-24; Is 2:4; 1Ko 6:9, 10; 2Ko 7:1. Lanak Jainkoak kondenatzen duen zerbait egitera bultzatzen al die besteei, eta horren konplize bihurtuko al naiz?

  • Erm 13:1-7; Tit 3:1, 2. Legeren bat haustea eskatuko al zait lanean?

  • 2Ko 6:14-16; Ap 18:2, 4. Erlijio faltsuari laguntzen ari al naiz edo honen parte al naiz lan honekin?

Jehobarentzat egiten dugun lana

Zein da egin dezakegun lanik garrantzitsuena?

Zergatik gaude Jehobaren zerbitzuan ahal dugun guztia egiteko gogotsu?

Lk 13:24; Erm 12:11; 1Ko 15:58; Heb 6:10-12

Ikusi 1Tm 3:1 ere

Zergatik ez dugu konparatu behar Jehobaren zerbitzari bakoitzak egin dezakeena?

Gal 6:3-5

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Mt 25:14, 15. Adibide batekin, bere jarraitzaileek lan kantitate berdina egitea ez duela espero erakutsi zuen Jesusek.

    • Lk 21:2-4. Jesusek alargun behartsuaren dohaintza txikiak balio handia zuela esan zuen.

Jehobaren zerbitzuan eginkizun bat ematen bazaigu, nondik aterako ditugu behar ditugun indarrak?

2Ko 4:7; Efe 3:20, 21; Flp 4:13

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 2Tm 4:17. Paulo apostoluak behar zuen indarra, behar zuen unean jaso zuela esan zuen.

Zergatik gara zoriontsuak Jehobarentzat gogor lan egiten dugunean?

Sl 40:8; Jn 13:17; St 1:25

Ikusi Mt 25:23 ere