Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera


Zer egin dezakegu Bibliako ikasgai hauetatik etekinik handiena ateratzeko?

Zer egin dezakegu Bibliako ikasgai hauetatik etekinik handiena ateratzeko?

Laguntza eskatu: Biblia-ikastaro bat eskatu liburuxka hau eman dizun pertsonari, edo eskaera bat bidali jw.org webgunera.

IKASGAIAREN HASIERA

Irakurri paragrafo bakoitza, beltzez dauden galderak (A) eta Bibliako erreferentziak edo aipuak (B). Hauek ideia nagusiak azpimarratzen dituzte. Pasarte batzuk ikastaroan zehar «irakurri» behar direla adierazten da.

IKASGAIAREN ERDIALDEA

Sakonduz ataleko lehenengo esaldiek (C), aztertuko diren ideiak azaltzen dituzte. Azpitituluek (D) ideia nagusiak aurkezten dituzte. Irakurri Bibliako aipuak, erantzun galderak eta ikusi bideoak (E).

Aztertu irudiak (F) arreta handiz, eta pentsatu nola erantzun ahal diozun Zer dio jendeak? (G) atalari.

IKASGAIAREN AMAIERA

Ikasgaia Laburpena eta Berrikuspenarekin (H) amaitzen da. Idatzi ikasgaia amaitu duzun eguna. Helburuak (I) atalak zertan lan egin dezakezun adierazten dizu. Gehiago ikasteko (J) atalean, irakurtzeko eta ikusteko informazio gehiago duzu eskuragarri.

Aurkitu Bibliako aipuak

Aipuak Bibliako liburua (A), kapitulua (B) eta bertset edo bertsetak (C) adierazten ditu. Adibidez: Joan 17:3 aipuak Joanen liburua, 17. kapitulua eta 3. bertseta adierazten du.