Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Zuzendari Batzordearen eskutitza

Zuzendari Batzordearen eskutitza

Anai-arreba maitea:

Jainkoari eta jendeari diegun maitasunak honakoa egitera bultzatzen gaitu: «Zoazte ba, eta egin dizipuluak herri guztietako jendearen artetik, […] bataiatuz» (Mat. 28:19, 20; Mar. 12:28-31). Berekoia ez den maitasuna boteretsua da. Maitasun horrek «betirako bizitzeko jarrera egokia» dutenen bihotzak ukitu ditzake (Eg. 13:48).

Lehen, aurkezpenak buruz ikasten eta argitalpenak uzten saiatzen ginen. Baina orain, jendearekin hitz egiteko gaitasuna hobetu behar dugu. Besteak maite ditugula erakutsi nahi dugu beraiei interesatzen zaienaz hitz eginez. Horretarako, moldakorrak izan behar dugu eta pertsona bakoitzaren kezkak eta interesak kontuan hartu behar ditugu. Nola lagunduko digu liburuxka honek hori lortzen?

Liburuxkako 12 ikasgaiek hainbat ezaugarri aztertzen dituzte. Maitasuna erakusteko eta dizipuluak egiteko landu behar ditugun ezaugarriak dira. Ikasgai bakoitza Bibliako pasarte batean dago oinarrituta. Pasarte bakoitzak, Jesusek edo lehen mendeko beste kristau batek predikatzean erakutsi zuen ezaugarri zehatz batean jartzen du arreta. Helburua ez da aurkezpenak buruz ikastea, baizik eta jendeari diogun maitasuna erakusteko moduak bilatzea. Ezaugarri bakoitza beharrezkoa da predikazioko alderdi guztietan, bai elkarrizketak hastean, bai bisitak egitean, baita Biblia ikastaroak zuzentzean ere. Baina liburuxka honetan, ezaugarri bakoitza alderdi batean nola den bereziki beharrezkoa aztertuko da.

Ikasgai bakoitza aztertu ahala, hausnartu ezazu nola erakutsi dezakezun ezaugarri hori zure eremuko jendearekin hitz egitean. Saiatu Jehobari eta jendeari diozun maitasuna sendotzen. Izan ere, maitasun horrek beste edozein teknikak baino hobeto lagunduko dizu dizipuluak egiteko helburua betetzen.

Asko estimatzen dugu elkarrekin bat eginik lan egiteko dugun aukera polit hau izatea (Sof. 3:9). Jehobak bedeinka zaitzala jendea maitatzen eta dizipuluak egiten jarraitzen duzun heinean!

Zure anaiak,

Jehobaren lekukoen Zuzendari Batzordea