Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ELKARRIZKETA HASI

1. IKASGAIA

Interesa agertu

Interesa agertu

Printzipioa: Maitasuna ez da berekoia (1 Ko. 13:4, 5).

Jesusek egin zuena

1. Ikusi BIDEOA edo irakurri Joan 4:6-9. Ondoren, aztertu hurrengo galderak:

  1.    Elkarrizketa hasi aurretik, emakumearekin zerikusia zuen zertan jarri zuen arreta Jesusek?

  2.   Jesusek esan zion: «Emadazu edaten». Zergatik izan zen hori elkarrizketa hasteko modu aproposa?

Zer ikasten dugu Jesusen eredutik?

2. Pertsonari interesatzen zaion gai bati buruz hitz egiten hasten bagara, errazagoa izango da elkarrizketa on bat izatea.

Jesus imitatu

3. Moldakorra izan. Elkarrizketa bat hastean, ez saiatu behin eta berriz zuk prestatu duzun gaiari buruz hitz egiten. Hasi besteek une horretan buruan duten gairen batekin. Galdetu zeure buruari:

  1.    «Zeintzuk dira azkeneko albisteak?».

  2.   «Zeri buruz ari dira nire bizilagunak, lankideak edo gelakideak hitz egiten?».

4. Adi egon. Galdetu zeure buruari:

  1.    «Zer ari da egiten pertsona une horretan? Zertan arituko da pentsatzen?».

  2.   «Zer esaten dit pertsonaren arropak, itxurak eta etxeak bere sinesmen edo kulturari buruz?».

  3.   «Pertsonarekin hitz egiteko momentu egokia al da?».

5. Entzun.

  1.    Ez hitz egin gehiegi.

  2.   Animatu pertsona bere iritzia ematera. Aproposa denean, galderak egin.

HONAKOA ERE IKUSI

Mat. 7:12; 1 Ko. 9:20-23; Flp. 2:4; St. 1:19-20