Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ELKARRIZKETA HASI

3. IKASGAIA

Atsegina izan

Atsegina izan

Printzipioa: «Maitasuna [...] bihozbera da» (1 Ko. 13:4).

Jesusek egin zuena

1. Ikusi BIDEOA edo irakurri Joan 9:1-7. Ondoren, aztertu hurrengo galderak:

  1.    Zer egin zuen Jesusek lehenengo, gizon itsua sendatu ala berari berri onak zabaldu? (Ikusi Joan 9:35-38).

  2.   Zergatik uste duzu gizona Jesus entzuteko prest egon zela?

Zer ikasten dugu Jesusen eredutik?

2. Pertsonak interes pertsonala erakusten diogula nabaritzen badu, errazago entzungo du mezua.

Jesus imitatu

3. Pertsonaren lekuan jarri. Saiatu imajinatzen nola sentitzen den.

  1.    Galdetu zeure buruari: «Zeintzuk izango ote dira bere kezkak? Zer izango zaio lagungarria eta erakargarria?». Hau eginez, benetan atsegina zarela erakutsiko duzu.

  2.   Nola sentitzen den edo zein arazori aurre egiten ari den kontatzen badizu, ez aldatu gaia. Berari entzunez, bere kezkak zuretzat garrantzitsuak direla erakutsiko diozu.

4. Modu atseginean eta errespetuz hitz egin. Pertsonarengatik errukitzen bazara eta benetan lagundu nahi badiozu, zure hitz egiteko moduan nabarituko du. Aukeratu kontu handiz hitz egokiak eta tonu aproposa, eta saihestu minduko duten hitzak.

5. Laguntzeko prest egon. Pertsona modu praktikoetan laguntzeko aukera aproposak bilatu. Atseginak garenean, errazagoa izango da gurekin hitz egin nahi izatea.

HONAKOA ERE IKUSI

Erm. 12:15, 16; Gal. 6:10; Heb. 13:16