Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ELKARRIZKETA HASI

4. IKASGAIA

Apaltasuna

Apaltasuna

Printzipioa: «Apaltasunez […] besteak norbera baino hobeak direla pentsatu» (Flp. 2:3).

Paulok egin zuena

1. Ikusi BIDEOA edo irakurri Eginak 26:2, 3. Ondoren, aztertu hurrengo galderak:

  1.    Nola erakutsi zuen Paulok apaltasuna Agripa erregearekin hitz egitean?

  2.   Atentzioa bereganatu beharrean, nola lortu zuen Paulok arreta Jehobari eta Idazkiei zuzentzea? (Ikusi Eginak 26:22).

Zer ikasten dugu Pauloren eredutik?

2. Gure mezua erakargarriagoa da apaltasunez eta errespetuz hitz egiten badugu.

Paulo imitatu

3. Errespetuz hitz egin. Ez dugu guk dena dakigula eta besteek ez dakitela ezer ulertzera eman nahi.

4. Garbi utzi esaten ditugun egia guztiak Bibliatik datozela. Jainkoaren Hitzak jendearen pentsamendu eta sentimenduetan eragina izan dezake. Biblia erabiltzean, euren fedeak oinarri sendoa izan dezan laguntzen ariko gara.

5. Baketsua izan. Ez saiatu behin eta berriz arrazoia duzula frogatzen. Ez dugu eztabaidetan sartu nahi. Apaltasuna erakutsi lasai mantenduz eta elkarrizketa noiz moztu jakinez (Esa. 17:14; Tit. 3:2). Erantzun baketsu batek etorkizunean elkarrizketa on bat izateko atea irekita utzi dezake.

HONAKOA ERE IKUSI

Erm. 12:16-18; 1 Ko. 8:1; 2 Ko. 3:5