Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ELKARRIZKETA HASI

5. IKASGAIA

Errespetua

Errespetua

Printzipioa: «Zuen hizketa izan dadila beti atsegina eta gatzduna» (Kol. 4:6).

Paulok egin zuena

1. Ikusi BIDEOA edo irakurri Eginak 17:22, 23. Ondoren, aztertu hurrengo galderak:

  1.    Nola sentitu zen Paulo erlijio faltsuaren praktikak Atenasen ikustean? (Ikusi Eginak 17:16).

  2.   Atenastarrak kondenatu beharrean, nola erabili zituen errespetuz beraien sinesmenak berri onak zabaltzeko?

Zer ikasten dugu Pauloren eredutik?

2. Zer esan, nola esan eta noiz esan kontu handiz aukeratzen badugu, seguruenik jendea gu entzuteko prest egongo da.

Paulo imitatu

3. Hitz erakargarriak aukeratu. Adibidez, kristau jatorrikoa ez den norbaitekin hitz egitean, agian Biblia edo Jesus aipatzeko modua moldatu beharko duzu.

4. ​Ez zuzendu azkarregi pertsona. Berak pentsatzen duena lasai azaltzen utzi. Bibliako irakaspenekin bat ez datorren zerbait esaten badu, ez hasi eztabaidan (St. 1:19-20). Esaten duena entzunez, bere ikuspuntua ulertuko duzu (Esa. 20:5).

5. Ahal denean, azaldu berarekin ados zaudela eta zerbaitengatik zoriondu. Bere sinesmenak benetan zuzenak direla pentsatu dezake. Beraz, biok ados zaudeten gai bati buruz hitz egin eta, pixkanaka, Bibliak irakasten duena ulertzen lagundu.

HONAKOA ERE IKUSI

Esa. 25:15; 2 Tim. 2:23-26; 1 Ped. 3:15, 16