Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

JARRAIPENA EGIN

Joan 7:3-5; 1 Ko. 15:3, 4, 7

8. IKASGAIA

Pazientzia

Pazientzia

Printzipioa: «Maitasuna jasankorra» da (1 Ko. 13:4, EABLB).

Jesusek egin zuena

1. Ikusi BIDEOA edo irakurri Joan 7:3-5 eta 1 Korintoarrei 15:3, 4, 7. Ondoren, aztertu hurrengo galderak:

  1.    Nola erantzun zioten hasiera batean Jesusen anaiek bere mezuari?

  2.   Zerk erakusten du Jesusek bere anaia Santiago laguntzen jarraitu zuela?

Zer ikasten dugu Jesusen eredutik?

2. Pertsona batzuek berri onak onartzeko beste batzuek baino denbora gehiago behar dutenez, pazientzia izan behar dugu.

Jesus imitatu

3. Saiatu beste metodo batekin. Pertsona batek ez badu berehala Biblia ikastaro bat onartzen, ez behartu. Egokia denean, bideoak eta artikuluak erabiliz, erakutsi iezaiozu nolakoak diren gure Biblia ikastaroak eta nola lagunduko dion bat izateak.

4. ​Ez konparatu. Pertsona bakoitza desberdina da. Familiakide batek edo bisita batek Biblia aztertzeko edo Biblia irakaspen bat onartzeko zalantzak baditu, zergatia jakiten saiatu. Ba al da berarentzat garrantzitsua den sinesmenen bat? Ba al du senide edo bizilagunen presiorik? Esan dizkiozun gauzetan pentsatzeko eta Bibliak esaten duena estimatzeko denbora emaiozu.

5. Interesa duen pertsonarengatik otoitz egin. Eskatu Jehobari jarrera positiboa mantentzen eta errespetua erakusten lagundu zaitzan. Otoitz egin Jehobari pertsona batek interesik duen ala ez bereizten laguntzeko. Pertsona hori bisitatzeari utzi behar diozun jakiteko ere otoitz egin dezakezu (1 Ko. 9:26).

HONAKOA ERE IKUSI

Mar. 4:26-28; 1 Ko. 3:5-9; 2 Ped. 3:9