Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

DIZIPULUAK EGIN

10. IKASGAIA

Dizipuluak egiteko prest egon

Dizipuluak egiteko prest egon

Printzipioa: «Prest geunden, Jainkoaren berri ona ez ezik, baita geure bizia ere zuei emateko. Hainbesteraino maite zintuztegun!» (1 Tes. 2:8).

Jesusek egin zuena

1. Ikusi BIDEOA edo irakurri Joan 3:1, 2. Ondoren, aztertu hurrengo galderak:

  1.    Zure ustez, zergatik izan zuen nahiago Nikodemok Jesusengana gauez joatea? (Ikusi Joan 12:42, 43).

  2.   Nola erakutsi zuen Jesusek dizipuluak egiteko prest zegoela?

Zer ikasten dugu Jesusen eredutik?

2. Jendea maite dugunez, hauei Jesusen dizipulu izaten laguntzeko beharrezkoa dena egiteko prest gaude.

Jesus imitatu

3. Izan Biblia ikastaroa ikasleak nahiago duen ordu eta lekuan. Agian, asteko egun edo une zehatz batean ikastea nahiago du. Erosoago egongo al da lantokian, etxean edo toki publiko batean ikasten? Ahal den neurrian, egokitu zure ordutegia bere beharretara.

4. Egin ikastaroa erregularki. Kanpoan egongo bazara, ez utzi bertan behera ikastaroa. Horren ordez, pentsatu aukera hauetan:

  1.    Egin al dezakezu ikastaroa asteko beste momenturen batean?

  2.   Egin al dezakezu ikastaroa telefonoz edo bideodeiaz?

  3.   Eskatu al diezaiokezu beste berriemaile bati ikastaroa egiteko?

5. Otoitz egin jarrera egokia izan dezazun. Zure ikasleak ez badu Biblia ikastaroa erregularki egiten edo ikasitakoa praktikan jartzea kosta egiten bazaio, eskatu Jehobari amore ez ematen lagundu zaitzan (Flp. 2:13). Ziurrenik, zure ikasleak ezaugarri on asko ditu. Beraz, horietan arreta jartzen laguntzeko otoitz egin.

HONAKOA ERE IKUSI

Esa. 3:27; Eg. 20:35; 2 Ko. 12:15