Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

DIZIPULUAK EGIN

12. IKASGAIA

Adorea

Adorea

Printzipioa: «Lurrin eta usainki gozoek bihotza alaitzen, adiskidearen aholkuak barrua gozatzen» (Esa. 27:9).

Jesusek egin zuena

1. Ikusi BIDEOA edo irakurri Markos 10:17-22. Ondoren, aztertu hurrengo galderak:

  1.    Agintari gaztearen zer ezaugarri on ikusi zituen agian Jesusek?

  2.   Zergatik behar izan zituen Jesusek maitasuna eta adorea gizon honi aholku emateko?

Zer ikasten dugu Jesusen eredutik?

2. Maitasuna erakusteaz gain, argi azaldu behar diogu gure ikasleari zer egin behar duen Jehobarengana gerturatzen jarraitzeko.

Jesus imitatu

3. Lagundu ikasleari helburuak jartzen eta hauek betetzen.

  1.    Erabili Gozatu bizitzaz betirako! argitalpeneko ikasgai bakoitzaren «Helburuak» atala.

  2.   Ikasleari epe laburreko eta luzeko helburuak betetzeko eman behar dituen pausoak ulertzen lagundu.

  3.   Egin dituen aurrerakuntzengatik ikaslea zoriontzeko ohitura izan.

4. Aurrera egitea zerk oztopatzen dion identifikatu eta oztopo horiek gainditzen lagundu.

  1.    Galdetu zeure buruari:

    • «Ikaslea bataiatzeko pausoak ematen ari ez bada, zerk oztopatzen du?».

    • «Zer modu praktikotan lagundu ahal diot?».

  2.   Azalduiozu zure ikasleari egin behar duena maitasunez baina argi eta garbi. Horretarako, eskatu otoitzean adorea.

5. Eten ikastaroa aurrerapausoak ematen ez baditu.

  1.    Ikaslea aurrera egiten ari den jakiteko, galdetu zeure buruari:

    • «Praktikan jartzen ari al da ikasitakoa?».

    • «Joaten al da bileretara eta hitz egiten al du besteekin egiari buruz?».

    • «Denbora batez ikasten egon eta gero, izan nahi al du Jehobaren lekukoa?».

  2.   Ikaslea aurrerapausoak emateko prest ez badago:

    • Eskaiozu honakoan hausnartzeko: «Zerk oztopatzen dit aurrera egitea?».

    • Azaldu goxotasunez zergatik etengo duzun ikastaroa.

    • Azaldu ikasleari ikastaroa berriro izateko egin behar dituen aurrerapausoak.

HONAKOA ERE IKUSI

Sal. 141:5; Esa. 25:12; 27:6; 1 Ko. 9:26; Kol. 4:5, 6, NWT