Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

C ERANSKINA

Gozatu bizitzaz betirako liburua erabiliz Biblia ikastaroak zuzentzeko modua

Gozatu bizitzaz betirako liburua erabiliz Biblia ikastaroak zuzentzeko modua

Gozatu bizitzaz betirako! liburua egiterako orduan, ikerketa sakona eta otoitz asko egin ziren. Argitalpen honi etekinik handiena ateratzeko, erabili ezazu ondorengo metodoa Biblia ikastaroak zuzentzean.

Ikastaroaren aurretik

  1. 1. Ondo prestatu. Hori egiten duzun heinean, ikaslearen behar, egoera eta ikuspuntuetan pentsatu ezazu. Ulertzea edo aplikatzea zaila egingo zaizkion ideiak aurreikusi. «Gehiago ikasteko» ataleko edukiak nola lagundu ahal dion aztertu eta ikastaroan zehar, behar denean, eduki hori erabiltzeko prest egon.

Ikastaroan zehar

  1. 2. Ikaslea ados badago, hasi eta amaitu otoitz bat eginez.

  2. 3. Ez hitz egin gehiegi. Liburuko informazioan arreta jarri eta utzi ikasleari hitz egiten.

  3. 4. Atal nagusi bat hastean, irakurri atal horren helburua eta aipatu ikasgaien izenburuetako batzuk.

  4. 5. Atal nagusi bat amaitzean, erabili atalaren berrikuspena ikasleari ikasitako egiak gogoratzen laguntzeko.

  5. 6. Ikasgai bakoitza aztertzen duzuen heinean:

    1. Lehenengo zatiko paragrafoak irakurri.

    2. «Irakurri» hitzarekin adierazita dauden aipu guztiak irakurri.

    3. Irakurri aipatzen diren beste aipuak behar den heinean.

    4. «Ikusi» hitzarekin adierazita dauden bideo guztiak ikusi (ikustea posible baduzu).

    5. Egin ikasleari galdera guztiak.

    6. Jarri arreta «Sakonduz» ataleko irudietan eta eskatu ikasleari horiei buruz hitz egiteko.

    7. Erabili «Helburuak» taula ikasleari bere aurrerapen espiritualaren jarraipena egiten laguntzeko. Animatu ikaslea dagoeneko idatzita dagoen helburua, beste helbururen bat edo biak betetzera.

    8. Galdetu ikasleari «Gehiago ikasteko» ataleko artikulu edo bideoren bat bereziki gustatu zaion ikasgaia prestatu duenean.

    9. Ahalegindu ikasgaia saio batean aztertzen.

Ikastaroa amaitu ondoren

  1. 7. Segi ikaslearengan pentsatzen. Otoitz egin Jehobari ikaslearen aurrerapena bedeinkatzeko. Honetaz gain, eskaiozu ikaslea laguntzeko jakinduria.