Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Otoitza: Zergatik?

Otoitza: Zergatik?

OTOITZA. Bibliako gai gutxik piztu dute hainbeste interes eta jakinmin. Azter ditzagun otoitzari buruzko zazpi ohiko galdera eta Bibliak hauei ematen dizkien erantzunak. Artikulu hauek honako helburua dute: alde batetik, otoitz egiten ez baduzu, otoitz egiten hasten laguntzea. Eta, bestetik, dagoeneko otoitz egiten baduzu, hauek hobeak izaten laguntzea.

MUNDUAN zehar, erlijio eta kultura guztietan, jendeak otoitz egiten du. Eliza, tenplu, sinagoga, meskita eta pagoda edo santutegietan egiten du otoitz. Otoitzerako arrosario, otoitz-liburu, ikono, alfonbra, oholtxo eta zilindroak erabiltzen ditu. Dena dela ere, bakarrik, nahiz taldean, guztiek egiten dute otoitz.

Otoitzak lurreko beste izaki bizidunetatik desberdintzen gaitu gizakioi. Egia da animaliekin antzekotasun ugari ditugula. Bizitzeko janaria, oxigenoa eta ura behar dugu. Eta beraiek bezala, jaio, bizi eta hil egiten gara (Kohelet 3:19). Baina, gizakiok bakarrik egiten dugu otoitz. Zergatik?

Behar dugulako. Orokorrean, jendearentzat otoitza sakratua eta betierekoa den mundu espiritualera iristeko modu bat da. Espiritualtasunarekin lotutako interes horrekin sortuak izan garela azaltzen du Bibliak (Kohelet 3:11NWT). Jesu Kristok esan zuen «bihotzez behartsu» bagara, hau da, gure behar espiritualez jabetzen bagara, «zorionekoak» izango garela (Mateo 5:3).

Ikusten ditugun hainbat eta hainbat tenplu, otoitzerako erabiltzen diren gauzak eta otoitzean ematen diren ordu konta ezinak, behar espiritual horiekin bakarrik azaldu daitezke. Noski, batzuk euren buruarengan edo besteengan konfiantza jarriz saiatzen dira behar horiek betetzen. Hala ere, ez al duzu uste gizakiok mugatuegiak gaudela gure kabuz behar horiek asetzeko? Gizakiok ahulak gara, munduari buruzko ikuspuntu mugatua dugu eta gure bizitza motza da. Gu baino jakintsuago, boteretsuago eta iraunkorragoa den norbaitek bakarrik eman ahal digu guk behar duguna. Eta zeintzuk dira otoitz egitera bultzatzen gaituzten behar espiritual horiek?

Pentsatu honetan: Ibili al zara inoiz gizakiok argitu ezin ditugun gauzentzako gida, jakituria edota aholkuen bila? Momentu zailetan, esaterako, maite duzun norbait hil denean, hil edo biziko erabaki baten aurrean, edo akats larriren bat egitean, kontsolamendua behar zenuela sentitu al duzu?

Bibliaren arabera, hauek guztiak otoitz egiteko arrazoi onak dira. Biblia da gai honi buruzko libururik fidagarriena eta gizon-emakume leial askoren otoitzak gordetzen ditu. Gizon-emakume hauek kontsolamendu, gida, barkamen eta galdera sakonen erantzunen bila otoitz egin zuten (23. Salmoa 3; 71. Salmoa 21; Daniel 9:4, 5, 19; Habakuk 1:3).

Otoitz hauek desberdinak izan arren, zerbait amankomunean bazuten. Eskaera hauek egin zituztenek, askotan kontuan hartzen ez den edo baztertzen den funtsezko elementu bat ezagutzen zuten. Bazekiten nori egin behar zioten otoitz.