Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Otoitza: Nori?

Otoitza: Nori?

ENTZUTEN al ditu norbaitek otoitzak nori zuzenduak dauden axola gabe? Gaur egun jende askok hala dela pentsatzen du. Erlijio arteko mugimenduen alde daudenek eta erlijio guztiak onargarriak direla uste dutenek ideia hau defendatzen dute. Baina, egia ote da ideia hori?

Otoitz asko ez dela dagokionari bideratzen irakasten du Bibliak. Liburu hau idatzi zen garaian, ohikoa izaten zen jendeak idoloei otoitz egitea. Hala ere, Jainkoak behin eta berriz ohartarazten zuen praktika honen aurka. Adibidez, 115. Salmoa 4-6 pasarteak honakoa dio idoloei buruz: «Belarriak bai, eta entzuten ez». Ideia argia da: Zentzugabea da entzun ezin gaituen jainko bati otoitz egitea.

Bibliako pasarte txundigarri batek ideia hau azpimarratzen du. Elias profeta leialak erronka bat bota zien Baalen profetei. Eliasek bere Jainkoari otoitz egingo zion eta beraiek Baali. Erantzuten zuenak benetako Jainkoa zela erakutsiko zuen. Baalen profetek erronka onartu eta erreguka hasi ziren. Denbora luzez ozenki otoitz egin zioten. «Han ez zen, ordea, inolako ahotsik izan, ezta erantzun-arrastorik ere» (1 Erregeak 18:29). Baina, zer gertatu zen Eliasek otoitz egin zuenean?

Eliasek otoitza bukatu bezain laster, Jainkoak erantzun egin zion eta zerutik sua bidali zuen Eliasen eskaintza kiskaliz. Zein izan zen desberdintasuna? 1 Erregeak 18:36, 37 bertsetetan aurkitzen dugun Eliasen otoitzean dago gakoa. Otoitz hura oso laburra izan zen. Jatorrizko hebreeraz 30 bat hitz besterik ez zituen aipu honetan Jainkoaren izena hiru aldiz agertzen da. Eliasek hiru aldiz deitu zion Jainkoari bere izen propioa erabiliz: Jehoba (Izen hau era desberdinetan idatzi ohi da: Jehoba, Jaweh eta Yaube).

Baal, literalki «jabe» edo «nagusi», kanaandarren jainkoa zen. Eta leku bakoitzean jainko honen bertsio asko zeuden. Jehoba, berriz, izen berezia da. Izan ere, unibertso osoko izaki bakar bati dagokio. Jainko honek honakoa esan zion bere herriari: «Yaube naiz Ni; hau da nire izena; eta ez diot besteri nire aintza emango» (Isaias 42:8, Itun Zâr eta Berria, Erramun Olabide).

Jainko berera iritsi al ziren Eliasek egindako otoitza eta Baalen profetek egindako otoitzak? Baalen adorazioan prostituzio errituala eta giza-sakrifizioak egiten ziren. Honek guztiak jendea galbideratu egiten zuen. Jehobaren adorazioak, ordea, duintasuna ematen zion Jainkoaren herriari, Israeli, praktika degradatzaile haietatik askatuz. Pentsatu honetan: Oso errespetagarria den lagun bati eskutitz bat bidali nahi badiozu, izen txarra duen beste norbaiten izena idatziko al zenuke helbidean? Noski ezetz!

Eliasek Baalen profetei botatako erronkak Jainkoak ez dituela otoitz guztiak entzuten erakutsi zuen

Jehobari otoitz egitean, Sortzaileari eta gizadiaren Aitari otoitz egiten diozu. * Isaias profetak honakoa esan zuen otoitzean Jehobari buruz: «Zeu zara gure aita» (Isaias 63:16). Bera zen Jesusek bere jarraitzaileei aipatu zien Jainkoa: «Neure eta zuen Aitarengana [noa], neure eta zuen Jainkoarengana» (Joan 20:17). Jehoba Jesusen Aita da. Bera da Jesusek otoitz egin zion Jainkoa eta Jainko horri berari otoitz egiten irakatsi zien bere jarraitzaileei (Mateo 6:9).

Agintzen al du Bibliak Jesus, Maria, santu edo aingeruei otoitz egiteko? Ez, Jehobari bakarrik. Ikus ditzagun berari bakarrik otoitz egiteko bi arrazoi: Lehenengoa otoitza adoratzeko modu bat dela da. Bibliak adorazioa Jehobari bakarrik dagokiola dio (Irteera 20:5). Bigarren arrazoia honakoa da: Jehoba «otoitzak entzuten» dituena dela (65. Salmoa 3 [65:2, NWT]). Nahiz eta Jehobak besteei ardura asko ematen dizkien, otoitzak entzutearena ez dio beste inori eman. Jainkoak berak promesten du gure otoitzak entzungo dituela.

Beraz, Jainkoak zure otoitzak entzutea nahi baduzu, honakoa gogoratu: Jehobaren izenari dei egiten diona salbatuko dela dio Bibliak (Eginak 2:21, oharra). Baina, Jehobak otoitz den-denak entzuten dituela esan nahi al du honek? Ala zerbait gehiago behar da Jehobak gure otoitzak entzun ditzan?

^ Erlijio tradizio batzuek Jainkoaren izen propioa ahoskatzea, baita otoitzean ere, oker dagoela esaten dute. Hala ere, Bibliako jatorrizko hizkuntzetan 7.000 bat aldiz agertzen da izen hori, askotan Jehobaren zerbitzari leialen otoitz eta salmoetan.