Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

2. Goseteak

2. Goseteak

2. Goseteak

«Goseteak izango dira» (MARKOS 13:8).

● Gizon bat Quaratadji (Niger) herrixkara babes bila doa, gosetik ihesean. Bere lehengusuak eta anai-arrebak ere, herrialdearen barnealdetik etorri dira arrazoi berberarengatik. Baina gizona lurrean, esterila baten gainean, etzan egiten da bera bakarrik. Zergatik? «[Bere familiari] jaten emateko gai ez denez, ezin die aurpegira begiratu», azaltzen du Sidik, herrixkako buruzagiak.

ZER DIOTE FROGEK? Munduko zazpi pertsonetatik batek, gutxi gorabehera, egunero gosea jasaten du. Eta Saharatik hegoaldera joaten bagara, egoera okerragoa da. Bertan, hiru pertsonetatik batek, gose kronikoa sufritzen du. Hau argiago ulertzeko, imajinatu aita, ama eta haur batez osaturiko familia bat. Bi pertsonentzat janaria soilik baldin badago, nork jasango du gosea? Aitak ala amak? Hau da familia askok egunero hartu behar duten erabakia.

ZEIN DA OHIZKO ERAGOZPEN BAT? Lurrak behar duguna baino janari gehiago sortzen du. Baliabideak hobeto banatu behar dira, besterik ez.

ONARGARRIA AL DA ERAGOZPEN HAU? Egia da inoiz baino janari gehiago sortzen eta banatzen dela. Eta logikoa izango litzateke gobernuek, janari guzti hau munduko gosea ezabatzeko erabiliko balute. Baina urteetan zehar ahalegin handiak egin arren, ez dira arazo hau konpontzeko gai izan.

ZEIN DA ZURE IRITZIA? Betetzen ari al dira Markos 13:8 pasarteko hitzak? Aurrerapen teknologikoak egon arren, ez al dago mundua goseteez josita?

Askotan lurrikaren eta goseteen ondorioz beste arazo bat sortzen da, eta hau, azken egunetako beste ezaugarri bat da.

[Iruzkina]

«Pneumonia, beherakoa eta beste gaixotasunen ondorioz, haur asko hiltzen dira. Baina hauetatik, heren bat baino gehiagok bizirik iraungo zuten desnutrizioa sufrituko ez balute» (ANN M. VENEMAN, UNICEF-EKO ZUZENDARI EXEKUTIBOA IZANDAKOA).

[Irudiaren kreditua]

© Paul Lowe/Panos Pictures