Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

5. Lurra hondatzea

5. Lurra hondatzea

5. Lurra hondatzea

Jainkoak lurra hondatzen dutenak hondatuko ditu (APOKALIPSIA 11:18).

● Pirri-k palmondoaren ardoa saltzen du Kpor-en (Nigeria). Baina Niger ibaiaren deltan gertatutako petrolio isurketa baten ondorioz, bere negozioa asko kaltetu da. «Arrainak hil, gure azala kaltetu eta errekak hondatzen ditu» esaten du berak. «Nire lanbidea galdu dut».

ZER DIOTE FROGEK? Adituen arabera, urtero sei milioi eta erdi tona zabor botatzen da ozeanoetara. Zabor honen erdia, gutxi gorabehera, plastikoa da eta ehunka urte beharko ditu guztiz desagertu arte. Lurra kutsatzeaz gain, baliabide naturalak abiadura kezkagarrian gastatzen ari da gizakia. Izan ere, ikerketek erakusten dutenez, Lurrak urte bat eta bost hilabete behar ditu gizakiak urte bakar batetan kontsumitzen duena berreskuratzeko. «Biztanleriak eta kontsumoak hazten jarraitzen badute, 2035⁠ean bi Lurrek sortuko luketena beharko dugu» adierazten du Australiako Sydney Morning Herald egunkariak.

ZEIN DA OHIKO ERAGOZPEN BAT? Gizakiok beti aurkitzen ditugu arazoen konponbideak. Kasu honetan ere, egoera aldatu eta Lurra salbatu dezakegu.

ONARGARRIA AL DA ERAGOZPEN HAU? Egia da askoren ahalegin handiei esker, ingurugiroko arazoei arreta gehiago ematen zaiela. Hala ere, Lurra jasaten ari den kutsadura gero eta handiagoa da.

ZEIN DA ZURE IRITZIA? Jainkoak promestu bezala, beharrezkoa al da berak gure planeta salbatzea guztiz hondatu aurretik?

Aztertu ditugun bost profeziez gain, Bibliak azken egunetarako gertaera positibo batzuk ere aurresan zituen. Ikusi dezagun hauen adibide bat seigarren profezian.

[Iruzkina]

«Paradisu zati bat izatetik, zabortegi toxiko bat edukitzera pasa naizela sentitzen dut» (ERIN TAMBER. ESTATU BATUETAKO BIZTANLE HAU 2010EAN MEXIKOKO GOLKOAN GERTATUTAKO PETROLIO ISURIKETA BATI BURUZ ARI ZEN).

[Taula]

Erruduna Jainkoa al da?

Bibliak gaur eguneko egoera txarrak aurresan zituen. Esan nahi al du honek erruduna Jainkoa dela? Berak sortzen al du gure sufrimendua? Galdera hauen erantzun arrazoitsuak aurkituko dituzu Zer irakasten digu Bibliak? liburuaren 11. kapituluan, Jehobaren lekukoek argitaratua.

[Irudiaren kreditua]

U.S. Coast Guard photo