Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Etorkizun hobea gertu dago!

Etorkizun hobea gertu dago!

Etorkizun hobea gertu dago!

«Itxaron pixka bat, eta kito gaiztoa [...]. Apalak izango dira herrialdearen [edo lurraren] jabe, bake osoaz gozatuko dira» (37. Salmoa 10, 11).

PROFEZIA hau beteta ikustea nahiko al zenuke? Ziurrenik baietz. Egia esan, laster beteko dela sinesteko arrazoi indartsuak ditugu.

Aurreko artikuluak «azken egunetan» bizi garela frogatzen duten Bibliako profezia batzuk baino ez dira (2 Timoteori 3:1-5). Jainkoak Bibliaren idazleak inspiratu zituen gertaera hauek aurresateko. Honi esker, esperantza izan dezakegu (Erromatarrei 15:4). Profezia horien betetzeak, orain sufritzen ari garen arazoak laster desagertuko direla adierazten du.

Azken egunen ostean, Jainkoaren Erreinuak gizakia gobernatuko du (Mateo 6:9, 10). Ikusi, Bibliaren arabera, zein izango den lurraren egoera:

Ez da goserik egongo. «Izan bedi gari ugari lurraldean, mendi gainetan kulunkan» (72. Salmoa 16).

Gaixotasunak desagertuko dira. Inor ez da gaixotuko (Isaias 33:24).

Lurra berrituko da. «Poztu bitez basamortua eta lur elkorra, alai bedi eta loratu landa lehorra» (Isaias 35:1).

Hauek laster beteko diren Bibliako profezia animagarri batzuk besterik ez dira. Jehobaren lekukoak guztiz ziur daude etorkizun hobea gertu dagoela. Konfiantza horren arrazoiak ezagutu nahi badituzu, zergatik ez diezu informazio gehiago eskatzen?