Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Kristau guztiak al dira benetako kristauak?

Kristau guztiak al dira benetako kristauak?

Kristau guztiak al dira benetako kristauak?

ZENBAT kristau daude munduan? Kristautasunari buruzko atlas baten arabera, 2010⁠ean ia 2.300 milioi zeuden (Atlas of Global Christianity, Todd M. Johnson eta Kenneth R. Ross). Baina argitalpen honek kristau horiek guztiek 41.000 konfesio erlijioso baino gehiagotan sakabanatuta daudela azaltzen du, talde bakoitzak sinesmen eta arau desberdinak dituelarik. Horrenbeste kristau-talde daudela ikusita, normala da pertsona batzuk nahastuta edo dezepzionatuta sentitzea. Agian, honakoa galdetzen diote euren buruari: «Kristauak ote dira kristau direla esaten duten guztiek?».

Gai hau hobeto ulertzeko, jarri dezagun konparazio bat. Herrialde batera bidaiatu nahi baduzu, nongoa zaren frogatu behar duzu. Hori frogatzeko, pasaportea edo beste dokumentu bat behar duzu. Era berean, benetako kristau izateko, ez da nahikoa Jesu Kristorengan sinesten duzula esatearekin; frogatu behar duzu. Baina nola?

«Kristau» terminoa K.o. 44. urtetik gutxira erabiltzen hasi zen. Lukas historialari biblikoak honakoa esan zuen: «Antiokian eman zitzaien lehendabizikoz ikasleei “kristau” izena» (Eginak 11:26). Kristau hauek Jesusen ikasle edo jarraitzaileak ziren. Zer esan nahi du Jesusen jarraitzaile izateak? Itun Berriaren hiztegi teologiko batek hurrengoa azaltzen du: «Jesusen jarraitzaile izateak zure bizitza osoa eskaintzea esan nahi du […] bizitza guztirako» (The New International Dictionary of New Testament Theology, Colin Brown). Jesusek kristautasuna sortu zuen, beraz, benetako kristaua bere irakaspenak eta jarraibideak guztiz jarraitzen dituena da.

Gaur egun posible al da kristauak direla esaten dutenen artean horrelako pertsonak aurkitzea? Jesusen arabera, zer ezaugarrik identifikatuko zituzten bere benetako jarraitzaileak? Bibliak galdera hauek nola erantzuten dituen ikustera animatzen zaitugu. Hurrengo bost artikuluetan Jesusek bere benetako jarraitzaileak identifikatzeko eman zituen bost ezaugarri aztertuko ditugu. Gainera, lehen mendeko kristauek baldintza hauek nola bete zituzten eta gaur egun nortzuk betetzen dituzten ikusiko dugu.