Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Jesusen mezuan tinko irauten dute

Jesusen mezuan tinko irauten dute

Jesusen mezuan tinko irauten dute

«Nire mezuan tinko irauten baduzue, zinez nire ikasle izango zarete; horrela, egia ezagutuko duzue, eta egiak aske egingo zaituzte» (JOAN 8:31, 32).

Zer esan nahi zuen Jesusek? Jesusek «nire mezua» aipatzean, bere irakaspenei buruz ari zen. Berak irakaspen horiek Jainkoarengandik zetozela azaldu zuen: «Bidali nauen Aitak agindu dit zer esan eta irakatsi» (Joan 12:49). Jesusek bere zeruko Aita Jehobari egin zion otoitz batean, hurrengoa onartu zuen: «Zure mezua egia da». Irakasten zuenean, askotan Jainkoaren Hitza aipatzen zuen (Joan 17:17; Mateo 4:4, 7, 10). Benetako kristauek Jesusen mezuan tinko irauten dute, hau da, Biblia, Jainkoaren Hitza, egia dela sinesten dute eta euren sinesmen eta jokabideak Biblian oinarritzen dituzte.

Lehen mendeko kristauen eredua: Paulo apostoluak, Bibliako gutun gehien idatzi zituen idazleak, Jesusek bezala, Jainkoaren Hitza asko errespetatzen zuen. Berak «Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua» eta «baliagarria» dela esan zuen (2 Timoteori 3:16). Gainera, kristau kongregazioan irakasteko ardura zutenek Jainkoaren mezuaren arabera irakatsi behar zuten (Titori 1:7, 9). Lehen mendeko kristauei hurrengo aholkua eman zitzaien: «Inork pentsaera eta argudio hutsalez engaina ez zaitzaten; horiek giza pentsamoldearen ondorio dira eta munduan agintzen duten indarretan oinarrituak daude, eta ez Kristorengan» (Kolosarrei 2:8).

Nortzuk egiten dute hau gaur egun? 1965⁠ean Vatikanoak onartutako eta Eliza Katolikoaren Katezismoan aipatutako dokumentu batek honakoa dio: «Eliza [katolikoak] ez du orain arte argitu den errebelazio guztia soilik Idazki Sakratuetatik ateratzen. Bai tradizio sakratua, baita Idazki Sakratuak ere, leialtasun eta begirune berarekin onartu eta errespetatu behar ditugu» (Dogmatic Constitution on Divine Revelation [Jainkoaren errebelazioari buruzko konstituzio dogmatikoa]). Maclean’s aldizkariak Toronton (Kanada) bizi den elizako ministro batek esandakoa aipatu zuen: «Zergatik jarraitu beharko genituzke orain dela 2.000 urteko pertsona baten ideia berritzaileak? Guk ere ideia bikainak ditugu, baina indarra galtzen dute Jesus eta Idazkiekin bat etorri behar dutelako».

New Catholic Encyclopedia-k Jehobaren lekukoei buruz honakoa dio: «Biblia euren sinesmen eta jokaeren oinarri bakarra dela sinesten dute». Duela gutxi, Jehobaren lekuko bat Kanadako gizon batekin hitz egiten hasi zenean, gizonak nortzuk ziren bazekiela esan zion eskuan beti Biblia daramatelako.