Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

«Apalak izango dira herrialdearen jabe»

«Apalak izango dira herrialdearen jabe»

Gehienok ikusi ditugu injustiziak eta jende ona zapaldua izaten. Desagertuko ote dira noizbait injustizia eta gaiztakeria?

Bibliak galdera hori erantzuten du eta nola jokatu behar dugun ere esaten digu. Begira zer erantzun ematen dien 37. Salmoak ondorengo galdera garrantzitsuei:

  • Nola erantzun beharko genuke gaizki tratatzen gaituztenean? (1 eta 2 bertsetak).

  • Zer gertatuko da jende gaiztoarekin? (10. bertseta).

  • Zer etorkizun izango dute zintzoek? (11 eta 29 bertsetak).

  • Zer egin beharko genuke orain? (34. bertseta).

37. Salmoko hitz inspiratuek argi erakusten dute Jehobarengan itxaroten dutenek eta haren bideari jarraitzen diotenek etorkizun zoragarria izango dutela. Jehobaren lekukoek pozik lagunduko dizute Biblia aztertzen. Zuk eta zure familiak etorkizun horretaz gozatzeko egin behar duzuena atseginez erakutsiko dizute.