Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Egiaren bila

Egiaren bila

Egia ezagutzea hil ala biziko kontua izan daiteke. Adibidez, pentsatu zer eragin izan duen zure bizitzan hurrengo galderaren erantzuna ezagutzeak: Nola zabaltzen dira gaixotasun infekziosoak?

Milaka urtez, inork ez zekien galdera horren erantzuna. Bien bitartean, milioika pertsona hiltzen ziren izurrite eta epidemien ondorioz. Baina, denborarekin, zientzialariek egia ezagutu zuten. Gaixotasunak, askotan, germenek edo mikroorganismoek sortzen zituztela jakin zuten, esaterako, bakterio eta birusek. Egia hori ezagutzeari esker, gaixotasun asko prebenitu eta sendatu dira. Horrek milioika lagun denbora luzeagoz eta osasuntsuago bizitzea posible egin du.

Zer esan dezakegu beste galdera garrantzitsuei buruz? Zer uste duzu zuk? Zer eragin izan dezake zure bizitzan hurrengo galderen erantzunak ezagutzeak?

  • Nor da Jainkoa?

  • Nor da Jesu Kristo?

  • Zer da Jainkoaren Erreinua?

  • Zer ekarriko ote digu etorkizunak?

Milioika lagunek galdera horien erantzunak aurkitu eta beraien bizi-kalitatea hobetu dute. Zuk ere erantzun horietatik probetxua atera dezakezu.

AURKITU AL DAITEKE EGIA?

Agian honakoa pentsatuko duzu: «Posible al da benetan zerbaiti buruzko egia ezagutzea?». Azken finean, gauza askori buruzko egia jakitea gero eta zailagoa da. Zergatik?

Jende askok ez du gobernu, enpresa eta komunikabideek esaten dutena sinesten. Zaila egiten zaie baieztapen bat egia ala iritzia, erdi-egia edo gezur biribila den jakitea. Horrenbesteko konfiantza falta eta informazio faltsuren artean, jendea ez da bat etortzen gertaeren interpretazioan eta, askotan, gertaera horiek egia ote diren ere zalantzan jartzen du.

Hala ere, bizitzako galdera garrantzitsuen erantzun fidagarriak aurkitzea posible da. Nola? Beste galdera batzuk erantzuteko egiten duzuna eginez.

EGIA AURKITZEKO METODOA

Nolabait egunero bilatzen dugu egia. Ikusi dezagun Jessicari gertatzen zaiona. Honakoa dio berak: «Nire alabak alergia larria die kakahueteei, eta hauen proteinaren arrasto txiki batek ere hil egin dezake». Beraz, erosten duen janaria bere alabarentzat arriskutsua ez dela ziurtatu behar du. «Egiten dudan lehenengo gauza produktuaren etiketa irakurtzea da, zer osagai dituen ikusteko. Gero, ikerketa gehiago egiten dut eta, batzuetan, enpresarekin harremanetan jartzen naiz kontaminazio gurutzaturik ez dagoela ziurtatzeko. Beste iturri fidagarri batzuetara ere jotzen dut enpresak janaria modu egokian prozesatzen duela jakiteko».

Agian, zure egunerokoan, ez duzu horrelako hil ala biziko egiei buruz ikertu behar, baina Jessicaren metodoa erabili dezakezu dituzun galderen erantzunak aurkitzeko:

  • Informazioa lortu.

  • Ikerketa gehiago egin.

  • Zure iturriak fidagarriak direla ziurtatu.

Metodo honek bizitzako galdera garrantzitsuen erantzun fidagarriak aurkitzen lagunduko dizu. Ikus dezagun nola.

EGIA DUEN LIBURU BEREZIA

Bizitzako egia garrantzitsuak aurkitzeko, Jessicak janariak kakahueteak ez dituela jakiteko erabiltzen duen metodo bera jarraitu zuen. Berak dio: «Biblia kontu handiz irakurtzeak eta ikerketa sakona egiteak, erantzun fidagarriak aurkitzen lagundu zidan». Jessicak bezala, milioika lagunek ezagutu dute Bibliak ondorengo galderei buruz esaten duena:

  • Zer helburu du gure bizitzak?

  • Zer gertatzen da hil ondoren?

  • Zergatik dago hainbeste sufrimendu?

  • Zer egiten ari da Jainkoa sufrimendua kentzeko?

  • Nola izan dezakegu familia bizitza zoriontsua?

Zuk ere galdera horien eta beste batzuen erantzun fidagarriak aurkitu ditzakezu Biblia irakurriz eta www.pr418.com webgunean ikerketa gehiago eginez.