Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Jainkoaren Erreinuari buruzko egia

Jainkoaren Erreinuari buruzko egia

Jesusek bere jarraitzaileei honela otoitz egiten irakatsi zien: «Gure Aita zeruan zaudena, santu izan dadila zure izena. Etorri dadila zure Erreinua. Egin dadila zure nahia, zeruan bezala, lurrean ere» (Mateo 6:9, 10). Zer da Jainkoaren Erreinua? Zer egiten ari da? Eta zergatik aipatu beharko genuke gure otoitzetan?

Jesus da Jainkoaren Erreinuko Erregea

Lukas 1:31-33: «Jesus ipiniko diozu izena. Handia izango da, Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak. Israel herriko errege izango da betiko, eta beraren erregetzak ez du azkenik izango».

Erreinua izan zen Jesusen predikazioaren gai nagusia

Mateo 9:35: «Jesus hiri eta herri guztietan barrena ibiltzen hasi zen sinagogetan irakasten, Erreinuko berri onak predikatzen, eta jendearen gaitz eta gaixotasun mota guztiak sendatzen».

Jesusek bere jarraitzaileei Erreinua gertu zegoela jakiteko seinale bat eman zien

Mateo 24:7: «Nazioak nazioen aurka eta erreinuak erreinuen aurka borrokatuko dira, eta goseteak eta lurrikarak egongo dira han eta hemen».

Jesusen dizipuluak lur osoan predikatzen ari dira Erreinuari buruz

Mateo 24:14: «Eta Erreinuaren berri onak lur osoan predikatuko dira nazio guztiek entzun ditzaten, eta orduan etorriko da azkena».