Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Egin orain Jainkoaren Erreinuaren alde!

Egin orain Jainkoaren Erreinuaren alde!

Imajinatu urakan bortitz bat zu bizi zaren lekurantz gerturatzen ari dela. Gobernua hurrengo abisua ematen ari da: «ALDE EGIN ETA BILATU LEKU SEGURU BAT!». Zer egin beharko zenuke? Argi dago, babestuta egongo zaren leku bat bilatu.

Nolabait, guztiongana ere «urakan» bat dator eta Jesusek «larrialdi handia» deitu zion (Mateo 24:21). Kasu honetan, ezin dugu urakan honetatik alde egin. Baina, zerbait egin dezakegu geure burua babesteko. Zer da hori?

Mendiko Hitzaldian, Jesu Kristok hurrengo jarraibidea eman zuen: «Bilatu lehendabizi Jainkoaren erregetza eta beronen zuzentasuna» (Mateo 6:33, oharra). Nola egin dezakegu hori?

Bilatu lehendabizi Jainkoaren Erreinua. Zer esan nahi du horrek? Jainkoaren Erreinua beste ezer baino garrantzitsuagoa izan beharko litzatekeela guretzat (Mateo 6:25, 32, 33). Zergatik izan beharko genuke ikuspuntu hori? Gizakiok geure kabuz ez garelako gizadiaren arazoak konpontzeko gai. Jainkoaren Erreinua soilik da hori egiteko gai.

Bilatu bere zuzentasuna. Ahal dugun guztia egin beharko genuke Jainkoaren arau eta printzipio zuzenen arabera bizitzeko. Zergatik? Guk geuk ondo eta gaizki dagoena erabakitzen badugu, ez dugulako erabaki onik hartuko eta ondorio txarrak izango ditugulako (Esaera Zaharrak 16:25). Bestalde, Jainkoaren printzipioen arabera bizitzen bagara, Jainkoa poztuko dugu eta zoriontsuagoak izango gara (Isaias 48:17, 18).

Bilatu lehendabizi Jainkoaren erregetza eta beronen zuzentasuna. Jesusen arabera, pertsona asko distraitu egingo ziren diru asko izateak segurtasuna ekarriko ziela pentsatuz. Beste batzuk eguneroko kezkengatik zapalduak sentituko ziren eta ez zuten Jainkoaren Erreinua bilatzeko denborarik izango (Mateo 6:19-21, 25-32).

Hala ere, Jesusek honakoa promestu zuen: Jainkoaren Erreinuaren alde egiten dutenek beharrezkoa dena izango dute orain eta amaituko ez diren bedeinkapen ugari jasoko dituzte etorkizunean (Mateo 6:33).

Lehen mendeko Jesusen jarraitzaileek Jainkoaren Erreinua eta bere zuzentasuna bilatu zuten arren, ez zuten sufrimenduaren eta minaren amaierarik ikusi. Baina babestuta zeuden. Nola?

Jainkoaren printzipioen arabera bizi izan ziren eta, ondorioz, babestuta egon ziren. Izan ere, ez zituzten Jainkoa entzuten ez zutenek zeuzkaten arazo asko. Ziur zeuden Erreinua etorriko zela. Fede horri esker, arazo larrienei ere aurre egitea lortu zuten. Gainera, Jainkoak «normala dena baino handiagoa den indarra» eman zien irauteko (2 Korintoarrei 4:7-9NWT).

BILATUKO AL DUZU LEHENDABIZI ERREINUA?

Lehen mendeko kristauek Jainkoaren Erreinua lehendabizi bilatzeko Jesusen agindua obeditu zuten. Erreinuaren berri onak bizi ziren munduko zonaldean predikatu zituzten (Kolosarrei 1:23). Ari al da norbait gaur egun gauza bera egiten?

Bai! Jehobaren lekukoek badakite Jainkoaren Erreinuak sistema honen amaiera ekarriko duen eguna bertan dagoela. Beraz, ahal duten guztia egiten dute Jesusen ondorengo hitzak betetzeko: «Mundu guztian hots egingo da Jainkoaren erregetzaren berri on hau, herri guztiek haren berri izan dezaten. Orduan etorriko da azkena» (Mateo 24:14).

Nola erantzungo diozu berri on horri? Mazedonian zegoen Bereako herritarrak imitatzera animatzen zaitugu. Lehen mendean Paulo apostoluak Erreinuaren berri onak predikatu zizkienean, «gogo biziz hartu zuten mezua». Kontu handiz, «egunero aztertu ohi zituzten Liburu Santuak, gauzak hala ote ziren ikusteko». Gero, ikasitakoa praktikan jarri zuten (Eginak 17:11, 12).

Zuk ere gauza bera egin dezakezu. Jainkoaren Erreinua eta bere zuzentasuna lehendabizi bilatuz, orain babesa aurkituko duzu eta, etorkizunean, bakean eta segurtasunean biziko zara betiko.