Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | MATEO 20-21

«Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari»

«Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari»

20:28

Lege-maisu eta fariseu harroputzek plazan ikusiak eta agurtuak izatea maite zuten

Lege-maisu eta fariseu harroputzek mirespena jaso eta besteen gainetik egon nahi zuten (Mt 23:5-7). Baina Jesus ez zen horrelakoa. Gizonaren Semea «ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik» (Mt 20:28). Besteen onespena eta goraipamena ekarriko dizkiguten gurtzako eginkizunetan ahalegintzen al gara batik bat? Jehobarentzako handiak izan nahi badugu, Jesusen modukoak izaten saiatu eta besteei laguntzeko ahal dugun guztia egin behar dugu. Lan hau askotan inor ohartzen ez den moduan egiten da, Jehobak bakarrik ikusten duelarik (Mt 6:1-4). Zerbitzari apalak...

  • bilera-aretoaren garbiketa eta mantentze-lanetan parte hartzen du.

  • adinekoei eta besteei laguntzeko lehen pausoa ematen du.

  • dohaintzak egiten ditu Jainkoaren Erreinuaren interesen alde egiteko.