Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Nola garatu dezakegu Jainkoa eta lagun hurkoarekiko maitasuna?

Nola garatu dezakegu Jainkoa eta lagun hurkoarekiko maitasuna?

Kristauak ez daude Moisesen Legeari lotuta. Hala ere, honen bi agindurik nagusienek, Jainkoa eta lagun hurkoa maitatzea, Jehobak guztioi eskatzen diguna laburbiltzen dute (Mt 22:37-39). Maitasun hau ez dugu berezkoa. Garatu egin behar dugu. Baina nola? Biblia egunero irakurtzea da modu garrantzitsu bat. Biblian Jainkoaren izaeraren hainbat ezaugarri aztertzen ditugunean, «Jaunaren edertasunari» begiratzen diogu (Sal 27:4). Ondorioz, berari diogun maitasuna hazi eta gure pentsaera berarenaren antzekoa egiten da. Honek Jainkoaren aginduak betetzera bultzatzen gaitu, adibidez, besteenganako maitasun sakrifikatua azaltzera (Jn 13:34, 35; 1 Jn 5:3). Jarraian, biblia-irakurketa atseginagoa egingo diguten hiru aholku ditugu:

  • Imajinazioa erabili zentzumen guztiak piztuz. Imajinatu han bertan zaudela. Zer da ikusi, entzun eta usaintzen duzuna? Zer sentitu ote zuten han zeudenek?

  • Ugaritu irakurtzeko moduak. Hara hemen aukera batzuk: Ozenki irakurri edo grabaketa entzun ahala irakurketa jarraitu. Biblia-pertsonaia edo gai jakin bati buruz irakurri, kapituluak bata bestearen atzetik irakurri ordez. Esaterako, erabili Guía para el estudio de la Palabra de Dios liburuxkako 4. atala edo Jesusen azken astea lurrean eranskina Jesusi buruz irakurtzeko. Irakurri eguneko aipuaren kapitulu osoa. Edota irakurri biblia-liburuak idatzi zituzten ordenan.

  • Irakurri ulertzeko helburuarekin. Hobe da egunean kapitulu bakar bat ulertuz eta hausnartuz irakurtzea, kapitulu asko gainetik irakurtzea baino. Egoera eta xehetasunak aztertu. Erabili mapa eta erreferentziak. Ulertzen ez duzun punturen baten inguruko informazioa bilatu. Ahal baduzu, irakurtzen duzun adina denbora eman hausnartzen.