Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Bullyingari aurre egitean izan konfiantza Jeho­barengan

Bullyingari aurre egitean izan konfiantza Jeho­barengan

Bullyingak sufrimendu fisiko eta emozionala sortu ahal digu. Gainera, gure adorazioaren aurka jartzen direnean kikiltzen bagara, espiritualki kaltegarria izan daiteke. Nola babestu gaitezke bullyingetik?

Jehobaren zerbitzari askok bullyingari aurre egin diote, berarengan konfiantza erakutsiz (Sal 18:18 [18:17, NWT]). Adibidez, Esterrek Haman izeneko matoi baten azpijokoak agerian jarri zituen (Est 7:1-6). Hau egin aurretik, Jehobarengan zuen konfiantza erakutsi zuen, barau eginez (Est 4:14-16). Jehobak Esterren ekintzak bedeinkatu zituen eta bera eta honen herria babestu egin zituen.

Gazte, norbaitek bullyinga egiten badizu, eskatu laguntza Jehobari. Gainera, hitz egin zure arazoari buruz pertsona heldu batekin, adibidez, zure gurasoekin. Ziur egon zaitezke Jehobak lagunduko zaituela, Esterrekin egin zuen bezala. Zer gehiago egin dezakezu bullyingari aurre egiteko?

IKUSI NIRE GAZTE BIZITZA: NOLA EGIN AHAL DIOT AURRE BULLYINGARI? BIDEOA ETA GALDETU:

  • Zer ikasi dezakete gazteek Charlie eta Ferin-en ereduetatik?

  • Charlie eta Ferin-ek bullyingari aurre egiteko gurasoek zer egin dezaketen komentatzen dute. Zer ikasi dezakete gurasoek komentario hauetatik?