Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Jehobaren herriaren onerako lan egiten duten artzainak

Jehobaren herriaren onerako lan egiten duten artzainak

Pertsona askok autoritatea dutenei buruzko ikuspuntu negatiboa dute. Honen arrazoia ulertzen dugu. Izan ere, historian zehar, askok autoritatea modu txarrean erabili dute euren onerako (Mi 7:3). Oso eskerturik gaude kongregazioko adindunek euren autoritatea Jehobaren herriaren onerako erabiltzen dutelako (Est 10:3; Mt 20:25, 26).

Adindunak eta mundu honetan autoritatea dutenak guztiz desberdinak dira. Adindunek arduradun bezala egiten dute lan Jehoba eta bere herria maite dituztelako (Jn 21:16; 1 P 5:1-3). Jesusen gidapean, artzain hauek berriemaile bakoitzari Jehobaren familiaren parte direla sentitzen eta Jehobarengandik gertu mantentzen laguntzen diote. Jehobaren ardiei laguntza espirituala emateko prest daude. Gainera, larrialdi mediko edo hondamendiren bat gertatzen denean, laguntzen dute. Laguntzarik behar baduzu, zergatik ez duzu zure kongregazioko adindun batekin hitz egiten? (St 5:14).

IKUSI ARTALDEA ZAINTZEN DUTEN ARTZAINAK BIDEOA ETA GALDETU:

  • Nola lagundu diote adindunek Marianari?

  • Nola lagundu diote adindunek Eliasi?

  • Bideo hau ikusi ondoren, zer pentsatzen duzu adindunek egiten duten lanari buruz?