Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Erabili JW.ORG webguneko hasierako orria predikatzean

Erabili JW.ORG webguneko hasierako orria predikatzean

Gure webguneko hasierako orrian dauden artikulu eta bideoak Lekukoak ez direnen artean bihotz oneko pertsonak erakartzeko diseinatuta daude (Eg 13:48, NWT). Albisteetan ateratzen diren eta pertsonei interesatzen zaizkien gaiak azaltzen dira bertan.

Nola erabili dezakegu jw.org webguneko hasierako orria predikatzean?

  • Ikusi webgunea erregularki. «Gomendioak» atalean azaltzen den azken informazioa begiratu, eta pentsatu nola erabili dezakezun interesa duen norbaiti laguntzeko (Hasierako orrian «Gomendioak» ataleko beste informazioren bat aurkitzeko, aukeratu «Ikusi gehiago»). Webgunearekin egunean egoteak predikazioan ideia berriak erabiltzen lagunduko digu.

  • Erabili hasierako orriko artikuluak eta bideoak elkarrizketak hasteko. Bertan aurkitzen dugun informazioa lagungarria izan daiteke eremuko jendeari interesatzen zaizkion gaiei buruz hitz egiteko.

  • Erakutsi jendeari hasierako orria. Azpimarratu bertako gai zehatzak eta erakutsi nola nabigatu webgunean zehar.

  • Partekatu lotura. Pertsona batzuek ez dute gurekin aurrez aurre hitz egin nahi, baina ez dute arazorik gure webgunea bisitatzeko. Horregatik, ez izan zalantzarik interesatuei hasierako orriaren edota bertako artikulu edo bideo zehatz baten lotura bidaltzeko.