Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Jehobak etsita daudenak salbatzen ditu

Jehobak etsita daudenak salbatzen ditu

Guztiok triste sentitzen gara batzuetan. Baina, triste sentitzeak ez du esan nahi espiritualki ahul gaudenik. Azken finean, Jehoba ere batzuetan triste sentitu da (Has 6:5, 6). Baina, zer gertatzen da askotan edo denbora guztian tristurarengatik lur jota bagaude?

Otoitz egin Jehobari laguntza eske. Jehobari asko interesatzen zaio gure osasun mentala eta emozionala. Berak badaki noiz sentitzen garen pozik eta noiz triste. Gainera, gure pentsamendu eta sentimenduen arrazoiak ulertzen ditu (Sal 7:10b [7:9b, NWT]). Eta garrantzitsuagoa dena, Jehoba gutaz arduratzen da eta tristurari, baita depresioari ere, aurre egiten lagundu ahal digu (Sal 34:19 [34:18, NWT]).

Zaindu zure osasun mentala. Sentimendu negatiboek gure zoriontasunean, baita gure adorazioan ere, eragina izan dezakete. Arrazoi horrengatik, gure bihotza, hau da, barneko pertsona babestu behar dugu (Es 4:23).

IKUSI GURE ANAI-ARREBEK BAKEA DUTE DEPRESIOA JASAN ARREN BIDEOA ETA GALDETU:

  • Zer gauza praktiko egin zituen Nikki-k depresioari aurre egiteko?

  • Zergatik ikusi zuen Nikki-k medikuen laguntza behar zuela? (Mt 9:12)

  • Nola konfiatu zuen Jehobarengan laguntza jasotzeko?