Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Gurasook, lagundu ­seme-​­alabei Jainkoaren jakinduria lortzen

Gurasook, lagundu ­seme-​­alabei Jainkoaren jakinduria lortzen

Nola lagundu ahal diete gurasoek seme-alabei Jainkoaren jakinduria lortzen? Modurik onenetariko bat bileretatik probetxua ateratzen laguntzea da. Gaztetxoek bileretan ikusten eta entzuten dutenari esker, Jehoba ezagutu dezakete eta bere lagun minak izan daitezke. Gainera, komentarioak egiten dituztenean, helburu hau lortu dezakete (Dt 31:12, 13). Aita edo ama bazara, nola lagundu ahal diezu seme-alabei bileretatik probetxurik handiena ateratzen?

  • Egin ahal duzun guztia bileretara modu presentzialean joateko (Sal 22:22).

  • Denbora pasa anai-arrebekin bileren aurretik eta ondoren (Heb 10:25).

  • Ziurtatu familiakide bakoitzak bileran aztertuko den argitalpena duela, formatu digitalean edota paperezkoan.

  • Lagundu zure seme edo alabari komentario bat bere hitzetan prestatzen (Mt 21:15, 16).

  • Hitz egin modu positiboan bileretaz eta bertan ikasten dugunari buruz.

  • Lagundu seme-alabei beste eginkizunetan parte hartzen, esaterako, bilera aretoa garbitzen edota adineko anai-arrebekin hitz egiten.

Seme-alabak Jehobarengana hurbiltzen laguntzeak ahalegin handia eskatzen du eta, batzuetan, zailegia dela pentsatu dezakezu. Hala ere, ziur egon zaitezke Jehobak lagunduko dizula (Is 40:29).

IKUSI GURASOOK, IZAN KONFIANTZA JEHOBAREN INDARREAN BIDEOA ETA GALDETU:

  • Zer eragina izan zuen nekeak bideoko gurasoengan?

  • Zergatik jo behar dute gurasoek Jehobarengana indarra lortzeko?

  • Nola erakutsi zuten konfiantza bideoko gurasoek Jehobaren laguntzan?