Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

43. IKASKETARAKO ARTIKULUA

Jehoba bere erakundea zuzentzen ari da

Jehoba bere erakundea zuzentzen ari da

«Ez armadez, ez indarrez, baina ene izpirituaz, dio armadetako Jaunak» (ZA 4:6, BS).

sn 31. KANTA Jehobaren lekuko gara

ZER AZTERTUKO DUGU? *

1. Zer egiten jarraitu behar dute kristau bataiatuek?

BATAIATUTA al zaude? Hala bada, jendearen aurrean erakutsi zenuen Jehobarengan fedea duzula eta bere erakundearekin batera zerbitzatu nahi duzula. * Noski, fede hori sendotzen jarraitu behar duzu. Gainera, badakizu Jehoba gaur egun bere erakundea erabiltzen ari dela, baina konfiantza hori indartu egin behar duzu.

2, 3. Zer modutan zuzentzen du Jehobak bere erakundea gaur egun? Aipatu hiru adibide.

2 Gaur egun, Jehobak bere izaera, helburua eta arauak erakusten ditu bere erakundea zuzentzen duen moduan. Aztertu ditzagun erakundean ikusten ditugun Jehobaren hiru ezaugarri.

3 Lehenengoa: Jainkoak ez du «bereizketarik egiten» (Eg 10:34). Maitasunak bultzatuta, Jehobak bere Semea «ordainsaritzat eman zuen» guztion alde (1 Tm 2:6; Jn 3:16). Jehobak bere herria erabiltzen du entzun nahi duten guztiei berri onak predikatzeko. Horrela erreskateari probetxua atera nahi dion edonori laguntzen dio. Bigarrena: Jehobak ordena eta bakea maite ditu (1 Ko 14:33, 40). Beraz, bere zerbitzariak talde ordenatu eta baketsua izatea espero beharko genuke. Hirugarrena: Jehoba gure «irakasle» bikaina da (Is 30:20, 21). Horregatik, bere erakundeak bere Hitza irakasteari ematen dio lehentasuna, bai kongregazioan, baita predikatze-lanean ere. Nola imitatu zituen lehen mendeko kristau kongregazioak Jehobaren hiru ezaugarri hauek? Nola imitatu ditu Jehobaren herriak garai modernoan? Eta nola lagundu gaitzake espiritu santuak Jehobaren erakundearekin batera zerbitzatzen dugun heinean?

JAINKOAK EZ DU BEREIZKETARIK EGITEN

4. ⁠Eginak 1:8⁠aren arabera, zer agindu zien Jesusek bere jarraitzaileei eta zer laguntza jasoko zuten?

4 Lehen mendean. Jesusen mezuak esperantza eman zion gizadi guztiari (Lk 4:43). Bere jarraitzaileei berak hasitako predikatze-lanarekin jarraitzeko eta «lurraren bazterreraino» testigantza emateko agindu zien (Irakurri Eginak 1:8). Noski, lan hau ezingo zuten beraien kabuz egin. Espiritu santua beharko zuten, hau da, Jesusek promestutako laguntzailea (Jn 14:26; Za 4:6).

5, 6. Nola lagundu zien espiritu santuak Jesusen jarraitzaileei?

5 Jesusen jarraitzaileek 33. urteko Mendekostean jaso zuten espiritu santua. Honen laguntzarekin, segituan hasi ziren predikatzen eta, denbora gutxira, milaka lagunek onartu zituzten berri onak (Eg 2:41; 4:4). Oposizioa iritsi zenean, ez zioten izututa predikatzeari utzi, baizik eta Jainkoarengana jo zuten laguntza eske. Honakoa eskatu zioten: «Emaguzu zeure zerbitzarioi zure hitza ausardia osoz predikatzea». Orduan, «Espiritu Santuaz beterik gelditu ziren, eta Jainkoaren hitza ausardiaz predikatzen» jarraitu zuten (Eg 4:18-20, 29, 31).

6 Jesusen jarraitzaileek beste erronka batzuk ere izan zituzten. Adibidez, Idazki Santuen ale gutxi zeuden eta ez zituzten gaur ditugun moduko liburu eta laguntzarik Idazki hauek ulertzeko. Gainera, hizkuntza desberdin askotako jendeari predikatu behar zioten. Nahiz eta erronka guzti hauek izan, jarraitzaile sutsu hauek ezinezkoa zirudiena egin zuten: 30 bat urtetan, «berri on hori zerupeko izaki guztiei hots egin» zieten (Kol 1:6, 23).

7. Duela 100 urte baino gehiago, nola jakin zuten Jehobaren zerbitzariek Jainkoak beraiengandik espero zuena eta zer egin zuten?

7 Garai modernoan. Jehobak bere herria zuzentzen eta indartzen jarraitzen du. Hau egiteko, batez ere bere espirituak inspiratutako Hitza erabiltzen du. Biblian Jesusen predikatze-lanari buruzko pasarteak aurkitzen ditugu, baita lan honekin jarraitzeko emandako agindua ere (Mt 28:19, 20). 1881⁠erako, aldizkari honen uztaileko aleak hau esan ahal izan zuen: «Jehobak ez gintuen aukeratu beste gizakien ohorea jasotzeko edo aberatsak izateko, baizik eta dugun guztia berri onak predikatzen erabiltzeko». 1919⁠an argitaratutako To Whom the Work Is Entrusted (Noren eskutan utzi da lana) liburuxkak esan zuen: «Lan asko dago egiteko, baina lana Jaunarena da eta berak emango digu beharrezko indarra». Lehen mendean bezala, kristau hauek ausartak izan ziren eta gogor egin zuten lan, espiritu santuak mota guztietako jendeari predikatzen lagunduko ziela bazekitelako. Gaur egun konfiantza bera izaten jarraitzen dugu.

Jehobaren erakundeak eskuragarri dauden tresnarik hoberenak erabiltzen ditu berri onak zabaltzeko (Ikusi 8 eta 9 paragrafoak)

8, 9. Zer erabili du Jehobaren erakundeak berri onak zabaltzeko?

8 Jehobaren erakundeak eskuragarri egon diren tresnarik hoberenak erabili ditu berri onak zabaltzeko. Hauen artean honakoak egon dira: inprimatutako argitalpenak, sorkuntzaren foto-drama, fonografoak, altabozak zituzten autoak, irrati programak eta, azkenaldian, teknologia digitala. Gainera, Jainkoaren erakundea inoiz baino hizkuntza gehiagotan ari da informazioa itzultzen. Zergatik? Mota guztietako jendeak berri onak bere ama-hizkuntzan entzuteko. Jehobak ez du bereizketarik egiten. Izan ere, «nazio, arraza, hizkuntza eta herri guztiei» berri onak predikatuko zitzaizkiela aurresan zuen (Ap 14:6, 7). Jende guztiak Erreinuaren mezua entzun dezan nahi du.

9 Eta zer gertatzen da aurkitzeko zaila den jendearekin, adibidez segurtasun handiko etxeetan bizi direnekin? Hauengana heltzeko, Jehobak bere erakundeari testigantza publiko mota desberdinak erabiltzen lagundu dio. Adibidez, 2001⁠ean, Zuzendari-batzordeak Frantzian argitalpenen gurditxoak eta erakusgailuak erabiltzeko baimena eman zuen. Beranduago, beste leku batzuetako anai-arrebak predikatzeko modu hau erabiltzen hasi ziren. Emaitza onak izan zituzten. 2011n Estatu Batuetan programa berri bat hasi zen New York hiriko eremu jendetsuenean. Lehenengo urtean 102.129 liburu eta 68.911 aldizkari utzi ziren. Eta 4.701 lagunek eskatu zuten biblia-ikastaroa! Argi dago espiritu santua zegoela lan honen atzean. Beraz, Zuzendari-batzordeak mundu osoan erakusgailuak erabiltzeko baimena eman zuen.

10. Zer egin dezakegu predikatze-lanean hobetzeko?

10 Zer egin dezakezu? Jehobak predikatzeko prestatzen gaitu bileretan. Hauetan ikasten duzuna erabili ezazu. Predikatzeko taldearekin ateratzeko ohitura izan. Zure taldeko anai-arrebek predikatzen eta irakasten hobetzen lagunduko dizute. Gainera, beraien eredu onak animatu egingo zaitu. Jarraitu predikatzen nahiz eta zailtasunak izan. Aipu nagusiak gogorarazten digun bezala, Jainkoaren nahia ez dugu gure indarrez betetzen, espiritu santuaren bidez baizik (Za 4:6). Azken finean, egiten ari garen lana Jehobarena da.

JEHOBAK ORDENA ETA BAKEA MAITE DITU

11. Nola egin zuen lan elkarturik zuzendari-batzordeak Jehobaren herrian ordena mantentzeko?

11 Lehen mendean. Jerusalemgo zuzendari-batzordeak elkarturik egin zuen lan Jehobaren herrian ordena eta bakea mantentzeko (Eg 2:42). Adibidez, kristau askok zirkunzisioari buruzko iritzi desberdinak zituztenez, 49. urte inguruan zuzendari-batzordeak gaia aztertu zuen espiritu santuaren gidapean. Kongregazioa arazo honengatik banatuta egon izan balitz, predikatze-lanak ez zuen aurrera egingo. Nahiz eta apostolu eta arduradunak juduak izan, juduen ohiturek edo ohitura hauek bultzatzen zituztenek ez zuten beraiengan eraginik izan. Horren ordez, Jainkoaren Hitzaren eta espirituaren gida bilatu zuten (Eg 15:1, 2, 5-20, 28). Zein izan zen emaitza? Jehobak beraien erabakia bedeinkatu zuen, kongregazioa baketsu eta elkarturik mantendu zen eta predikatze-lanak aurrera egin zuen (Eg 15:30, 31; 16:4, 5).

12. Zerk erakusten du Jehobaren erakundean ordena eta bakea dagoela?

12 Garai modernoan. Jehobaren erakundeak Jainkoaren herriari ordena eta bakea mantentzen lagundu dio. 1895. urterako, azaroak 15⁠eko Zion’s Watch Tower-eko aleak (gaur egungo Talaia) 1 Korintoarrei 14:40⁠an oinarritutako artikulu bat zekarren: «Duintasunez eta ordenaz». Artikuluak honakoa zioen: «Apostoluek lehen mendeko kongregazioari gauza asko idatzi zizkioten ordenari buruz [...]. Guri irakasteko idatzia dagoena kontu handiz obeditzen jarraitzea garrantzitsua da» (Erm 15:4). Lehen mendeko kristauek ordena eta bakea mantendu nahi zuten. Gaur egun ere Jehobaren erakundeak berdina nahi du. Esaterako, beste kongregazio batean Talaiaren ikasketan bazaude, badakizu ikasketa nola egingo den eta zein artikulu ikasiko den, nahiz eta beste herrialde batean egon. Segituan etxean bezala sentituko zara! Jainkoaren espirituak bakarrik lortu dezake honelako batasuna! (So 3:9).

13. Santiago 3:17a kontuan hartuta, zer galdetu beharko genioke geure buruari?

13 Zer egin dezakezu? Jehobak bere herriari esaten dio: «Saia zaitezte Espirituak ematen duen batasunari eusten, elkartzen zaituzten bakeaz» (Ef 4:1-3). Beraz, galdetu zeure buruari: «Batasuna eta bakea bultzatzen al ditut kongregazioan? Aurrea eramaten dutenen esanekoa al naiz? Izan al dezakete besteek niregan konfiantza, batez ere kongregazioan ardurak baditut? Puntuala al naiz? Besteei laguntzeko eta zerbitzatzeko gogotsu al nago?» (Irakurri Santiago 3:17NW *). Hobetzeko aukera ikusten baduzu, eskatu otoitzean espiritu santua. Jainkoaren espirituari zure izaera moldatzen eta zure jokaeran eragina izaten uzten diozun heinean, zure anai-arrebek gero eta gehiago maitatuko zaituzte eta kongregazioan egiten duzuna gero eta gehiago eskertuko dute.

JEHOBAK IRAKATSI ETA BEHAR DUGUNA EMATEN DIGU

14. Kolosarrei 1:9, 10⁠aren arabera, nola irakatsi zion Jehobak lehen mendeko bere herriari?

14 Lehen mendean. Jehobak bere zerbitzariei irakastea maite du (Sal 32:8). Hauek bera ezagutu eta maitatu dezaten eta betiko bizi daitezen nahi du. Hau dena ezinezkoa izango litzateke berak irakatsiko ez baligu (Jn 17:3). Jehobak lehen mendeko kristau kongregazioa erabili zuen bere herriari irakasteko (Irakurri Kolosarrei 1:9, 10). Espiritu santuak, hau da, Jesusek promestu zuen laguntzaileak, lehen kristauei lagundu zien (Jn 14:16). Honek Jainkoaren Hitza ulertzen eta Jesusek esandako eta egindako gauza guztiak gogoratzen lagundu zien. Hauetariko xehetasun asko gero Ebanjelioetan idatzi zituzten. Ezagutza honek lehen kristauen fedea indartu zuen, baita Jainkoari, Semeari eta bata besteari zioten maitasuna ere.

15. Zer modutan ikusi duzu Jehoba Isaias 2:2, 3⁠ko promesa betetzen?

15 Garai modernoan. Jehobak «azken egunetan» nazio guztietako jendea bere mendi sinbolikora igoko zela aurresan zuen. Bertan bere bideetan irakatsiak izango ziren (Irakurri Isaias 2:2, 3). Profezia hau betetzen ikusten ari gara. Benetako adorazioa edozein adorazio faltsu baino askoz hobea dela argi dago. Zenbat janari espiritual ematen digun Jehobak! (Is 25:6). «Morroi leial eta zentzuduna» erabiltzen du informazio guzti hau modu askotan emateko, adibidez, artikulu, hitzaldi, marrazki bizidun eta bideoen bidez (Mt 24:45). Joben laguna izan zen Elihuk Jainkoari buruz zuen iritzi bera dugu: «Zein maisuk irakatsiko hobeto?» (Jb 36:22).

Egia bihotzean gorde eta bere arabera bizi (Ikusi 16. paragrafoa) *

16. Zer egin dezakezu espiritualki aurrera egiteko?

16 Zer egin dezakezu? Jehobaren espirituak Biblian irakurri eta ikasi duzuna praktikan jartzen lagunduko dizu. Salmogileak bezala otoitz egin: «Erakustazu, Jauna, zeure bidea, zurekiko leial joka dezadan. Batu nire bihotza barnean, zureganako begirunean bizi nadin» (Sal 86:11). Gainera, jarraitu ezazu Biblia eta Jehobaren erakundeak ematen dizkigun argitalpenak irakurtzen eta ikasten. Noski, zure helburua ez da ezagutza izatea bakarrik. Egia bihotzean gorde eta bere arabera bizi nahi duzu. Jehobaren espirituak hori egiten lagundu zaitzake. Era berean, zure anai-arrebak animatu nahi dituzu (Heb 10:24, 25). Zergatik? Zure familia espirituala direlako. Beraz, Jainkoaren espiritua eskatu otoitzean bileretan bihotzeko komentarioak egiteko eta, parte hartzeren bat baduzu, ahal duzun hobekien egiteko. Horrela, Jehoba eta bere Semeari euren «ardi» baliotsuak maite dituzula erakutsiko diezu (Jn 21:15-17).

17. Nola erakutsi dezakezu Jehobaren erakundearen alde leialki lan egiten duzula?

17 Laster, lurrean geldituko den erakunde bakarra Jainkoaren espirituak zuzentzen duena izango da. Beraz, gogotsu lan egin Jehobaren erakundearekin. Jende guztia Jainkoak bezala maitatzen duzula erakutsi berri onak denei zabalduz. Jehobak ordena eta bakea maite dituenez, imita ezazu kongregazioan batasuna bultzatuz. Eta entzun Irakasle Bikainari ematen digun janari espiritualari etekin osoa ateraz. Orduan, Satanasen munduaren amaiera iristean, ez duzu beldurrik izango. Horren ordez, ausarta izango zara eta tinko mantenduko zara Jehobaren erakundearekin batera leialki zerbitzatzen dutenekin.

sjj 3. KANTA Gure indar, itxaropen eta konfiantza

^ § 5 Ziur al zaude Jehoba gaur egun bere erakundea zuzentzen ari dela? Artikulu honetan, Jehobak lehen mendeko kristau kongregazioa nola zuzendu zuen eta gaur egun bere herria zuzentzen nola jarraitzen duen ikusiko dugu.

^ § 1 ZER ESAN NAHI DU? Jehobaren erakundeak bi alderdi ditu: zerukoa eta lurrekoa. Artikulu honetan «erakunde» hitzak lurreko alderdia adierazten du.

^ § 13 Santiago 3:17NW: «Baina goiko jakinduria lehenik garbia da, gero baketsua, arrazoitsua, obeditzeko prest dago, errukiz eta fruitu onez betea, ez du bereizketarik egiten eta ez da itxurazalea».

^ § 53 IRUDIAREN AZALPENA: Behar handiagoa dagoen herrialdeetan zerbitzatzen daudenen bideoak ikusi ondoren, aitzindari batek beraien eredua imitatu nahi du. Denborarekin bere helburua lortzen du horrelako eremu batean zerbitzatuz.