Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

44. IKASKETARAKO ARTIKULUA

Jainkoa zerbitzatuko al dute handitzean?

Jainkoa zerbitzatuko al dute handitzean?

«Jesus haziz zihoan, bai jakinduriaz, bai gorputzez, eta Jainkoak eta gizakiek gero eta gogokoago zuten» (LK 2:52).

sjj 134. KANTA Seme-alabak: Jehobak emandako altxorrak

ZER AZTERTUKO DUGU? *

1. Zein da hartu dezakegun erabakirik onena?

ASKOTAN, gurasoen erabakiek denbora luzean izaten dute eragina seme-alabengan. Gurasoek erabaki txarrak hartzen badituzte, haurrek arazoak izan ditzakete. Baina erabaki onak hartzen badituzte, seme-alabei bizitza zoriontsua izaten lagunduko diete. Noski, seme-alabek ere erabaki onak hartu behar dituzte. Guztiok hartu dezakegun erabakirik onena Jehoba, gure zeruko Aita maitekorra zerbitzatzea da (Sal 73:28).

2. Zer erabaki on hartu zituzten Jesusek eta bere gurasoek?

2 Jesusen gurasoek beraien haurrei Jehoba zerbitzatzen lagundu nahi zieten. Jose eta Mariak hartu zituzten erabakiek Jehoba zerbitzatzea beraien bizitzako gauzarik garrantzitsuena zela frogatu zuten (Lk 2:40, 41, 52). Jesusek hartu zituen erabakiek ere Jehobak emandako eginkizuna betetzen lagundu zioten (Mt 4:1-10). Jesus gizon jator, ausart eta leial bihurtu zen. Jehoba maite duten guraso guztiak harro eta zoriontsu sentituko lirateke horrelako semea izateaz.

3. Zer galdera erantzungo ditugu artikulu honetan?

3 Artikulu honetan honako galderak erantzungo ditugu: Jesusi buruzko zer erabaki on hartu zituen Jehobak? Zer ikasi dezakete kristau gurasoek Jose eta Mariak hartu zituzten erabakietatik? Eta zer ikasi dezakete kristau gazteek Jesusek hartutako erabakietatik?

JEHOBAREN EREDUTIK IKASI

4. Zer erabaki garrantzitsu hartu zuen Jehobak bere Semeari buruz?

4 Jehobak guraso bikainak aukeratu zituen Jesusentzat (Mt 1:18-23; Lk 1:26-38). Mariak bihotzez esandako gauzak Biblian idatzi ziren. Hitz hauek Jehobari eta bere Hitzari zien maitasun sakona erakusten dute (Lk 1:46-55). Josek ere, Jehobaren gida obeditzeko moduarekin, Jainkoa maite zuela eta bere atsegineko izan nahi zuela adierazi zuen (Mt 1:24).

5, 6. Zer utzi zion bizitzen Jehobak Jesusi?

5 Jehobak ez zituen Jesusentzat guraso aberatsak aukeratu. Jesus jaio ondoren Jose eta Mariak egin zuten eskaintzak behartsuak zirela erakusten du (Lk 2:24). Josek seguruenik aroztegi txiki bat izango zuen bere etxe ondoan Nazareten. Bizimodu sinplea izan beharko zuten, batez ere familia handitzean, gutxienez zazpi seme-alaba izan baitzituzten (Mt 13:55, 56).

6 Jehobak Jesus arrisku batzuetatik babestu zuen, baina ez zuen arazo guztietatik libratu (Mt 2:13-15). Adibidez, Jesusek berarengan sinesten ez zuten senideak zituen. Imajinatu nola sentituko zen bere senitarteko batzuek hasieran ez zutenean Mesias zenik onartu (Mk 3:21; Jn 7:5). Gainera, seguruenik Jose Jesus gazte zenean hil zen eta hau oso mingarria izango zen berarentzat. Joseren heriotzaren ondoren, Jesusek familiaren negozioan bere aitaren lekua hartu beharko zuen agian, seme zaharrena baitzen (Mk 6:3). Hazi ahala, Jesusek familia zaintzen ikasi beharko zuen. Ziurrenik gogor egin beharko zuen lan familia mantentzeko. Beraz, ederki jakingo zuen egun osoa lanean eman ondoren nekatuta egotea zer zen.

Gurasook, prestatu zuen seme-alabak bizitzan izango dituzten arazoen aurrean Bibliara aholku bila nola jo dezaketen erakutsiz (Ikusi 7. paragrafoa) *

7. a) Zer galderak lagunduko diete ezkonduei haurrak hezten? b) Esaera Zaharrak 2:1-6 pasartearen arabera, zer egiten irakatsi behar diete gurasoek haurrei?

7 Ezkonduta bazaudete eta haurrak eduki nahi badituzue, galdetu zeuen buruari: «Jehoba eta bere Hitza maite duten pertsona apalak al gara? Aukeratuko gintuzke Jehobak haur jaioberri eder bat zaintzeko?» (Sal 127:3, 4). Dagoeneko aita edo ama bazara, galdetu honakoa: «Irakasten ari al naiz nire haurrei gogor lan egitea ona dela? (Koh 3:12, 13). Egiten al dut ahal dudan guztia nire haurrak Satanasen munduko arriskuetatik babesteko? (Es 22:3)». Ezin dituzu eduki ditzaketen arazo guztietatik babestu. Hori ezinezkoa da. Baina zer egin dezakezu bizitzan izango dituzten arazoei aurre egiten prestatzeko? Erakutsi maitasunez Bibliara aholku bila nola jo dezaketen (Irakurri Esaera Zaharrak 2:1-6). Adibidez, senitarteko batek Jehoba zerbitzatzeari uzten badio, lagundu zure seme-alabei Bibliatik ikasten zergatik den hain garrantzitsua Jehobari leial mantentzea (Sal 31:24 [31:23, NW ]). Edo maite duzuen norbait hiltzen denean, erakutsi zure seme-alabei nola erabili dezaketen Jainkoaren Hitza doluari aurre egiteko eta bakea lortzeko (2 Ko 1:3, 4; 2 Tm 3:16).

JOSE ETA MARIAREN EREDUTIK IKASI

8. ⁠Deuteronomioa 6:6, 7⁠aren arabera, zer egin behar zuten Jose eta Mariak?

8 Jesusen gurasoek Jainkoaren onespena zuen gizona izaten lagundu zioten Jesusi. Horretarako Jehobak gurasoei emandako gida jarraitu zuten (Irakurri Deuteronomioa 6:6, 7). Jose eta Mariak Jehoba bihotz-bihotzez maite zuten eta beraien helburu nagusia euren haurrei maitasun berdina izaten laguntzea zen.

9. Zer erabaki garrantzitsu hartu zituzten Jose eta Mariak?

9 Jose eta Mariak familian ohitura espiritual onak izatea aukeratu zuten. Dudarik gabe, Nazareteko sinagogan zeuden asteroko bileretara joaten ziren, baita Jerusalemgo urteroko Pazkora ere (Lk 2:41; 4:16). Agian, Jerusalemera egiten zituzten bidaia horietan, Jehobaren herriari iraganean gertatutakoa irakatsiko zieten Jesus eta bere anai-arrebei. Beharbada Idazkietan aipatzen diren lekuak bisitatuko zituzten bidaian zehar. Familia handitu ahala, ez zen batere erraza izango Jose eta Mariarentzat ohitura espiritual onak mantentzea. Baina hara zein sari ederra jaso zuten! Jainkoaren adorazioari lehentasuna emateagatik familia Jehobarengandik gertu mantendu zen.

10. Zer ikasi dezakete kristau gurasoek Jose eta Mariaren eredutik?

10 Zer ikasi dezakezue Jose eta Mariaren eredutik Jainkoa maite duzuen gurasook? Garrantzitsuena zuen seme-alabei Jehoba maite duzuela hitzez eta ekintzez erakustea da. Seme-alabek gurasoengandik jaso dezaketen oparirik handiena Jehoba maitatzen laguntzea da. Irakatsiezue otoitz egiteko, ikasteko, bileretara joateko eta predikatze-lanean aritzeko ohitura izaten. Hori da zuengandik ikasi dezaketen gauzarik baliotsuenetako bat (1 Tm 6:6). Noski, fisikoki behar dutena eman behar diezue zuen seme-alabei (1 Tm 5:8). Baina gogoratu Jehobarekin duten adiskidetasun estuak, ez diruak edo ondasunek, lagunduko diela sistema honen amaieratik atera eta mundu berrira sartzen (Ez 7:19; 1 Tm 4:8). *

Zein hunkigarria den guraso kristauak familiaren alde erabaki onak hartzen ikustea! (Ikusi 11. paragrafoa) *

11. a) Nola laguntzen die 1 Timoteori 6:17-19 pasarteko aholkuak haurrak hezten ari diren gurasoei erabaki onak hartzen? b) Zer helburutan pentsatu dezake zure familiak eta zer bedeinkapen jaso ditzakezue? (Ikusi « Zer helburu jarriko dituzu?» taula).

11 Guraso askok familia Jehobarengandik gertu egoteko erabaki onak hartzen dituzte. Zein hunkigarria den hau ikustea! Elkarrekin Jehoba zerbitzatzeko ohitura dute. Nola? Kongregazioko bileretara eta biltzarretara joaten dira. Berri onak zabaltzen dituzte. Familia batzuek oso gutxitan predikatzen diren eremuetan ere predikatzen dute. Beste batzuk Betelera joaten dira bisitan edo Jehobaren erakundearen eraikuntza-lanetan parte hartzen dute. Honelako jardueretan aritzeko familiek sakrifizio ekonomikoak egin behar dituzte. Hau egitea zaila izan daiteke, baina Jehobak eskuzabaltasunez sarituko ditu (Irakurri 1 Timoteori 6:17-19). Horrelako familietan hazitako haurrek, askotan, ohitura on hauekin jarraitzen dute handitzen direnean eta ez dira damutzen! (Es 10:22). *

JESUSEN EREDUTIK IKASI

12. Zer egin behar izan zuen Jesusek hazi ahala?

12 Jesusen zeruko Aitak beti hartzen ditu erabaki onak eta bere lurreko gurasoek ere erabaki zentzudunak hartu zituzten. Hala ere, Jesusek erabaki propioak hartu behar izan zituen hazi ahala (Ga 6:5). Guztiok bezala, aukeratzeko askatasuna zuen. Bere interesei lehentasuna ematea aukeratu zezakeen. Baina, horren ordez, Jehobarekin adiskidetasun estua mantentzea erabaki zuen (Jn 8:29). Nola laguntzen die gazteei Jesusen ereduak gaur egun?

Gazteok, ez baztertu inoiz gurasoen gida (Ikusi 13. paragrafoa) *

13. Zer erabaki garrantzitsu hartu zuen Jesusek gaztetan?

13 Gaztetxoa zenean, Jesusek bere gurasoei obeditzea erabaki zuen. Ez zuen inoiz beraien gida baztertu eurek baino gehiago zekiela pentsatuz. Honen ordez, «beraien menpe bizi izan zen» (Lk 2:51). Dudarik gabe, Jesusek ahalik eta hobekien bete zuen anaia zaharrenaren erantzukizuna. Joserengandik arotz-lanak egiten ikasi eta gogor egin zuen lan familia mantentzen laguntzeko.

14. Nola dakigu Jesus Jainkoaren Hitzaren ikasle ona zela?

14 Jesusen gurasoek mirari baten bidez jaio zela eta Jainkoaren mezulariek berari buruz esan zutena kontatuko zioten seguruenik (Lk 2:8-19, 25-38). Baina esan ziotena ez zen nahikoa izan berarentzat. Idazkiak bere kabuz ere aztertu zituen. Nola dakigu Jesus Jainkoaren Hitzaren ikasle ona zela? Oraindik mutikoa zenean, Jerusalemgo lege-maisuak txunditurik zeudelako «erantzunetan azaltzen zuen argitasunagatik» (Lk 2:46, 47). Eta 12 urte besterik ez zituenerako, bazekien ikasitakoagatik Jehoba bere Aita zela (Lk 2:42, 43, 49).

15. Nola erakutsi zuen Jesusek Jehobaren nahia egitea erabaki zuela?

15 Jehobak berarentzat zuen eginkizuna zein zen jakin zuenean, Jesusek onartzea erabaki zuen (Jn 6:38). Jende askok gorrotatuko zuela bazekien eta ez zuen hau gertatzerik nahi. Hala ere, Jehoba obeditzea erabaki zuen. 29. urtean bataiatu zenean, Jehobaren nahia egitea izan zen berarentzat gauzarik garrantzitsuena (Heb 10:5-7). Eta torturarako habean hiltzen ari zenean ere, ez zuen bere Aitaren nahia egiteko zalantzarik egin (Jn 19:30).

16. Zein da haurrek Jesusengandik ikasi dezaketen ikasgai bat?

16 Obeditu zure gurasoei. Jose eta Maria bezala, zure gurasoak inperfektuak dira. Baina Jehobak zu babesteko eta gidatzeko eginkizuna eman die. Beraien aholkuak entzun eta errespetatzen badituzu, «luzaroan bizi eta zoriontsu» izango zara (Ef 6:1-4).

17. ⁠Josue 24:15⁠aren arabera, zer erabaki hartu behar dute gazteek euren kabuz?

17 Erabaki nor zerbitzatuko duzun. Ziurtatu Jehoba nor den, bere nahia zein den eta hau nola bete dezakezun (Erm 12:2). Orduan, bizitzan hartu dezakezun erabakirik garrantzitsuena hartzeko gai izango zara: Jehoba zerbitzatzea (Irakurri Josue 24:15; Koh 12:1). Biblia irakurtzeko eta aztertzeko programa jarraitzen baduzu, Jehobari diozun maitasuna eta fedea indartzen joango dira.

18. Zein da gazteek hartu behar duten erabakietako bat eta zer emaitza izango du?

18 Jehobaren nahiari lehentasuna ematea aukeratu. Satanasen munduaren promesaren arabera, zure gaitasunak zure onerako erabiltzen badituzu, zoriontsu izango zara. Baina badakigu helburu materialei lehentasuna ematen dietenek «atsekabe asko» sufritzen dituztela (1 Tm 6:9, 10). Bestalde, Jehobari entzun eta bere nahiari lehentasuna ematea aukeratzen baduzu, «ongi aterako zaizkizu ekinbide guztiak» (Jos 1:8).

ZER ERABAKI HARTUKO DUZU?

19. Zer gogoratu behar dute gurasoek?

19 Gurasook, egin ahal duzuen guztia zuen haurrei Jehoba zerbitzatzen laguntzeko. Izan berarengan konfiantza eta erabaki onak hartzen lagunduko dizue (Es 3:5, 6). Gogoratu egiten duzuenak esaten duzuenak baino eragin handiagoa izango duela zuen haurrengan. Beraz, zuen seme-alabei Jehobaren onespena izaten lagunduko dieten erabakiak hartu.

20. Zer bedeinkapen jasoko dituzte gazteek Jehoba zerbitzatzea erabakitzen badute?

20 Gazteok, zuen gurasoek bizitzan erabaki onak hartzen lagundu zaitzakete. Baina Jehobaren onespena lortzea zuen esku dago. Beraz, imitatu Jesus eta aukeratu zuen zeruko Aita zerbitzatzea. Hala egiten baduzue, bizitza esanguratsu eta zirraragarria izango duzue orain (1 Tm 4:16). Eta etorkizunean, izan daitekeen bizitzarik zoriontsuena izango duzue!

sn 41. KANTA Zerbitzatu Jehoba gaztaroan

^ § 5 Guraso kristauek euren seme-alabak handitzean Jehobaren zerbitzari zoriontsuak izatea nahi dute. Zer erabakik lagunduko diete helburu hori lortzen? Zer erabaki hartu behar dituzte kristau gazteek bizitzan ondo ibiltzeko? Artikulu honek galdera hauek erantzungo ditu.

^ § 10 Ikusi La adoración pura de Jehová: ¡por fin restaurada! (Le culte pur de Jéhovah enfin rétabli !) liburuko 69 eta 70 orrialdeetako 17 eta 18 paragrafoak.

^ § 11 Ikusi ¡Despertad! (Réveillez-vous !) aldizkariaren 2011⁠ko urriko 20. orrialdeko «No hubiera podido pedir mejores padres» («Je ne pouvais pas rêver meilleurs parents») taula eta 1998⁠ko martxoaren 8⁠ko 25. orrialdeko «Una carta especial a sus padres» («Lettre spéciale à leurs parents») artikulua.

^ § 66 IRUDIEN AZALPENA: Mariak Jehobari maitasun handia izaten irakatsiko zion Jesus gazteari. Gaur egungo amek ere euren seme-alabei Jehoba maitatzen irakasten diete.

^ § 68 IRUDIEN AZALPENA: Josek asko estimatuko zuen familiarekin sinagogara joatea. Gaur egungo aitek ere familiarekin kongregazioko bileretara joatea estimatzen dute.

^ § 70 IRUDIEN AZALPENA: Jesusek abileziak garatzen ikasi zuen bere aitarengandik. Gaur egun gazteek gauza praktikoak egiten ikasi dezakete aitarengandik.