Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Gogoratzen al duzu?

Gogoratzen al duzu?

Irakurri al dituzu aurtengo Talaiaren aleak adi-adi? Hala bada, ea galdera hauek erantzun ditzakezun:

Nola jokatu beharko genuke kristau gantzutuekin?

Beraien fedea estimatzen dugu. Hala ere, ez diegu gehiegizko arretarik ematen. Ez dugu «izaerarik miresten» (Ju 16, oharra, NW ). Ez diegu beraien itxaropenari buruzko galdera pertsonalik egiten. [w20.01-S, 29 or.]

Zerk erakutsi beharko lizuke Jehobak zugan erreparatzen duela?

Bibliak zu jaio baino lehen Jehobak zugan erreparatu zuela erakusten du. Zure otoitzak ere entzuten ditu. Gainera, zure pentsamenduak eta bihotzean duzuna ezagutzen ditu. Eta egiten duzunak berarengan eragina du (1 Kro 28:9; Es 27:11). Berarengana erakarri zaitu. [w20.02-S, 12 or.]

Noiz hitz egin behar dugu eta noiz ez?

Jehobari buruz pozik hitz egiten dugu. Norbait bide okerretik doala ikustean, hitz egiten dugu. Beharrezkoa denean, adindunek aholkuak emateko hitz egiten dute. Gure lana debekatuta dagoen herrialdeetan egiten denari buruzko xehetasunak ez ditugu eskatzen edo ematen. Ez dugu kontu konfidentziali buruz hitz egiten. [w20.03-S, 20-21 orr.]

Zertan desberdintzen dira Joel 2. kapituluko matxinsaltoak Apokalipsia 9. kapitulukoekin?

Joel 2:20-3:2 [2:20-29NW ] pasarteak Jainkoak matxinsaltoak uxatuko zituela eta beraiek egindako kaltearengatik ordaina emango zuela esaten du. Ondoren, Jainkoak bere espiritua isuriko zuen. Xehetasun hauek Babiloniak Israel indarrez hartu zuenean eta ondoren bete ziren. Apokalipsia 9:1-11 pasarteko matxinsaltoek gaur egungo gantzutuak irudikatzen dituzte. Mundu gaizto honen aurkako Jainkoaren epaia zabaltzen dute, munduaren alde daudenei oso deseroso sentiaraziz. [w20.04-S, 3-6 orr.]

Nor da gaur egun iparraldeko erregea?

Errusia eta bere aliatuak. Jainkoaren herriarengan eragin zuzena izan dute predikatze-lana debekatuz eta Lekukoak gorrotatuz. Iparraldeko erregea hegoaldekoarekin lehia bizian aritu da. [w20.05-S, 13 or.]

Galaziarrei 5:22, 23ak espirituaren fruituaren bederatzi ezaugarri aipatzen ditu. Hau al da zerrenda osoa?

Ez. Espiritu santuak beste ezaugarri batzuk erakusten ere laguntzen digu, adibidez, zintzotasuna (Ef 5:8, 9). [w20.06-S, 17 or.]

Zein da sare sozialetan zure iruzkin, argazki edo bideoak igotzearen arriskua?

Sare sozialetan igotakoak apala zarela erakutsi beharrean, harrokeriatan zabiltzanaren itxura eman dezake. [w20.07, 6-7 orr.]

Zer ikasi dezakete kristau zerbitzariek arrantzale trebeengandik?

Arrainak dauden tokietan eta garai aproposean aritzen dira lanean. Tresna egokiak erabiltzeko trebatuak daude. Eta eguraldi aldaketen aurrean ausardiaz ibiltzen dira arrantzan. Guk gauza bera egin dezakegu predikatze-lanean. [w20.09, 5 or.]

Nola lagundu ditzakegu ikasleak Jainkoari dioten maitasuna handitzen?

Biblia egunero irakurtzera eta irakurritakoan hausnartzera animatu ditzakegu. Gainera, otoitz egiten irakatsiz ere lagundu ditzakegu. [w20.11, 4 or.]

1 Korintoarrei 15:22aren arabera, «Kristorekin duten batasunagatik guztiak itzuliko dira bizira». Nortzuk daude hauen artean?

Paulo apostolua ez zen gizaki guztiak berpiztuak izango zirela esaten ari. Aipatu zituen «guzti» horien artean kristau gantzutuak daude, «Jesu Kristorekin batera santutuak izan» direnak (1 Ko 1:2NW; 15:18). [w20.12, 5-6 orr.]

Zer egingo dute gantzutuek «begien itxi-ireki batean» aldatuak direnean azkeneko turuta-hotsean? (1 Ko 15:51-53).

Jesusekin batera burdinazko makilaz gobernatuko dute jendea (Ap 2:26, 27). [w20.12, 12-13 orr.]