Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Dena irribarre bati esker!

Dena irribarre bati esker!

BI EMAKUME gazte elkarrekin oinez zihoazen Baguio hirian, Filipinetan. Argitalpenen erakusgailu bat ikusi zuten, baina ez ziren gerturatu. Helenek, erakusgailuaren ondoan zegoen arrebak, irribarre handi bat eskaini zien. Emakumeek euren bidea jarraitu zuten, baina Helenen irribarre gozoarekin harrituta gelditu ziren.

Beranduago, emakumeak etxera autobusez zihoazen bitartean, jw.org kartel handi bat zuen bilera-areto bat ikusi zuten. Hizki horiek lehenago erakusgailuan ikusi zituztela gogoratu zuten. Orduan, autobusetik jaitsi eta bilera-aretora joan ziren. Atean, bileren ordutegia ikusi zuten.

Bi emakumeak hurrengo bileretariko batera joan ziren eta, nor ikusi zuten aretoan sartu zirenean? Helen! Momentuan konturatu ziren bera zela irribarre gozoko emakumea. Helenek dio: «Niregana hurbildu zirenean, urduritu egin nintzen. Agian zerbait gaizki egin nuela pentsatu nuen». Baina emakumeek gertatutakoa azaldu zioten Heleni.

Emakume gazteek bileraz eta lagunarteaz gozatu zuten; etxean bezala sentitu ziren! Bilera amaitzean, besteak aretoa garbitzen ikusi zituzten eta beraiek ere lagundu zezaketen galdetu zuten. Emakumeetako bat ez da dagoeneko Filipinetan bizi. Baina bestea bileretara joaten eta Biblia aztertzen hasi zen. Eta dena irribarre bati esker!