Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

24. IKASKETARAKO ARTIKULUA

Satanasen sareetatik ihes egin dezakezu!

Satanasen sareetatik ihes egin dezakezu!

«Ihes egin [...] deabruaren sareetatik» (2 TM 2:26).

sn 52. KANTA Zaindu zure gogo-bihotzak

ZER AZTERTUKO DUGU? *

1. Zergatik konparatu dezakegu Satanas ehiztari batekin?

EHIZTARIAK helburu bakarra du: animalia harrapatu edo hiltzea. Bibliak dioen bezala, hainbat sare edo tranpa erabili ditzake (Jb 18:8-10). Nola erakartzen du ehiztariak animalia sarera? Lehenik adi-adi aztertzen du. Non ibiltzen da? Zer gustatzen zaio? Zein da harrapatzeko tranparik onena? Satanas ehiztari hori bezalakoa da. Aztertu egiten gaitu. Badaki non ibiltzen garen eta zer gustatzen zaigun. Gero, espero ez dugun tranpa jartzen digu, eroriko garen esperantzarekin. Hala ere harrapatzen bagaitu, ihes egin dezakegula ziurtatzen digu Bibliak. Harrapatuak ez izateko zer egin behar dugun ere irakasten digu.

Satanasek oso emaitza onak izan ditu jendea harrokeria eta kodizia erabiliz harrapatzeko (Ikusi 2. paragrafoa) *

2. Zeintzuk dira arrakasta handia izan duten Satanasen bi tranpa?

2 Satanasen tranpen artean harrokeria eta kodizia daude. * Milaka urtetan erabili ditu, emaitza oso onak lortuz. Txoria tranpara edo sarera erakartzen duen ehiztaria bezalakoa da (Sal 91:3). Baina ez dugu bere tranpetan zertan erori. Zergatik? Jehobak Satanasen azpikeriak zeintzuk diren erakutsi digulako (2 Ko 2:11).

Bibliako eredu txarrek Satanasen tranpetan ez erortzen edo hauetatik ihes egiten irakasten digute (Ikusi 3. paragrafoa) *

3. Zergatik ziurtatu zen Jehoba Biblian eredu txar batzuk idatzita egoteaz?

3 Jehobak, harrokeriaz eta kodiziaz abisatzeko, bere zerbitzariei gertatutakoa kontatzen digu. Satanasek esperientzia handiko Jehobaren zerbitzariak harrapatu ahal izan zituela ikusiko dugu. Bere sareetan erortzera kondenatuak gaudela esan nahi al du honek? Inola ere ez. Haiei gertatutakoa «gure eskarmenturako» Biblian idatzita egoteaz ziurtatu zen Jehoba (1 Ko 10:11). Badaki eredu hauek aztertzean, Satanasen sareetan ez erortzen edo hauetatik ihes egiten ikasi dezakegula.

HARROKERIAREN SAREA

Ikusi 4. paragrafoa

4. Nora darama harrokeriak?

4 Satanasek gu harro bihurtzea nahi du. Harrokeriak menperatzen bagaitu, badaki bera bezalakoak bihurtuko garela eta betiko bizitzeko aukera galduko dugula (Es 16:18). Horregatik, pertsona bat «harropuztu eta deabrua bezala gaitzetsia» izan daitekeela esan zuen Paulok (1 Tm 3:6, 7). Hori gutako edonori gertatu ahal zaio, egian berriak garen edo urte asko daramagun inporta gabe.

5. ⁠Kohelet 7:16, 20⁠aren arabera, nola erakutsi dezake norbaitek harrokeria?

5 Pertsona harroa berekoia da. Satanas geure buruarengan Jehobarengan baino gehiago pentsatu dezagun saiatzen da, bereziki arazoak ditugunean. Adibidez, jaso al duzu inoiz salaketa faltsurik? Edo jokatu al dute noizbait gaizki zurekin? Satanas asko poztuko litzateke Jehobari edo bere erakundeari errua botako bazenio. Jehobak Biblian ematen dizun gida jarraitu beharrean, Deabruak konponbide bakarra gauzak zure erara egitea dela pentsarazi nahi dizu (Irakurri Kohelet 7:16, 20).

6. Zer ikasi dezakegu arreba bati gertatutakoaz?

6 Ikus dezagun Herbereetan bizi den arreba baten bizipena. Besteen inperfekzioek sutu egiten zuten. Egoera hori ez zuela gehiago jasango erabaki zuen. «Bakarrik sentitzen nintzen eta ez nintzen nire sentimenduak aldatzeko gai ikusten» dio. «Beste kongregazio batera joan behar ginela esan nion senarrari». Orduan 2016⁠ko martxoko JW Broadcasting® programa ikusi zuen. Saioan, besteen inperfekzioak ondo eramateko aholku batzuk eman ziren. Arrebak dio: «Anai-arrebak aldatzen saiatu beharrean, apala izan eta neure akatsetan pentsatu behar nuela ikusi nuen. Programak Jehobarengan eta bere subiranotasunean pentsatzen lagundu zidan». Ikusi al duzu ideia? Arazoren bat duzunean, jarraitu Jehobarengan pentsatzen. Erregutu besteak berak ikusten dituen bezala ikusten laguntzeko. Zure zeruko Aitak beraien akatsak ikusten ditu; hala ere, barkatzeko prest dago. Zuk ere hori egitea nahi du (1 Jn 4:20).

Ikusi 7. paragrafoa

7. Zer gertatu zitzaion Uzias erregeari?

7 Harrokeriak bultzatuta, Judako Uzias erregeak ez zituen besteen aholkuak entzun eta egiteko eskubiderik ez zuena egin zuen. Uzias gaitasun handiko gizona zen. Gerretan, eraikuntzan eta nekazaritzan arrakasta handia izan zuen. «Jainkoak lagundu egin zion» (2 Kro 26:3-7, 10). Baina «bere burua hain indartsu ikusirik, harrotu egin zen zeharo eta horrela galdu» egin zela dio Bibliak. Jehobak apaizei bakarrik uzten zien tenpluan intsentsua erretzen. Hala ere, Uzias harrokeriaz tenplura joan eta intsentsua erre zuen. Jehobari ez zitzaion gustatu eta gizon harro hura legenarekin zigortu zuen. Uzias legendun egon zen hil arte (2 Kro 26:16-21).

8. ⁠1 Korintoarrei 4:6, 7 kontuan hartuta, zer egin dezakegu harrokerian ez erortzeko?

8 Uziasen antzera, erori al gaitezke harrokeriaren sarean? Azter dezagun Joséri gertatutakoa. Negozioetan arrakasta handia zuen eta anai-arrebek errespetatzen zuten kongregazioko adinduna zen. Biltzarretan hitzaldiak ematen zituen eta eskualde-arduradunek aholkuak eskatzen zizkioten. «Baina, neure gaitasunetan eta esperientzian jarri nuen konfiantza», aitortzen du. «Jehoba alde batera utzi nuen. Indartsua nintzela pentsatzen nuenez, ez nituen Jehobaren abisuak eta aholkuak entzun». Josék bekatu larri bat egin zuen eta kanporatua izan zen. Urte batzuk beranduago, kristau kongregazioan berriro onartu zuten. Berak orain dio: «Jehobak honakoa irakatsi dit: garrantzitsuena berak esaten duena egitea dela eta ez izendapenak izatea». Gogoratu dezagun edozein gaitasun edo kongregazioan jasotzen dugun edozein pribilegio Jehobarengandik datozela (Irakurri 1 Korintoarrei 4:6, 7). Harroak baldin bagara, Jehobak ez gaitu erabiliko.

KODIZIAREN SAREA

Ikusi 9. paragrafoa

9. Kodiziak bultzatuta, zer egin zuten Satanasek eta Ebak?

9 Kodizian pentsatzen dugunean, seguraski Satanas Deabrua etortzen zaigu burura. Jehobaren aingerua zenez, pribilegio asko izango zituen. Hala ere, gehiago nahi zuen: Jehobak bakarrik merezi duen adorazioa. Satanasek gu bera bezalakoak bihurtzea nahi du eta, horregatik, dugunarekin pozik egon ez gaitezen saiatzen da. Bere lehen saiakera Ebarekin izan zen. Jehobak, maitasunez, Eba eta bere senarrari janari gozo ugari eman zien; «baratzeko zuhaitz guztietatik» jan zezaketen, batetik ezik (Has 2:16). Hala ere, Satanasek Eba engainatu zuen, debekatuta zegoen zuhaitzetik jateko beharra zuela pentsatzera eramanez. Eba ez zegoen pozik zeukanarekin; gehiago nahi zuen. Ondo dakigu ondoren zer gertatu zen. Bekatu egin eta, denborarekin, Eba hil egin zen (Has 3:6, 19).

Ikusi 10. paragrafoa

10. Nola erori zen Dabid kodiziaren sarean?

10 Kodiziaren ondorioz, Dabid erregeak Jehobak eman zion guztia ahaztu zuen. Gauza hauen artean aberastasunak, ospea eta etsai askoren gain garaipena zeuden. Dabidek, esker onez, Jehobaren opariak «konta ahala baino gehiago» zirela aitortu zuen (Sal 40:6 [40:5, NWT]). Baina, une batean, Jehobak eman ziona ahaztu egin zuen. Dabid ez zegoen pozik zeukanarekin; gehiago nahi zuen. Hainbat emazte izan arren, bere bihotzean desira txar bat garatzen utzi zuen. Beste gizon baten emaztea berarentzat nahi izan zuen. Emakume hori Betsabe zen, Urias hititaren emaztea. Dabid berekoia izan zen eta Betsaberekin sexu-harremanak izan zituen. Emakumea haurdun gelditu zen. Adulterioa gaizki zegoen, baina Dabidek okerragoa zen zerbait egin zuen: Urias hiltzeko antolaketak! (2 Sm 11:2-15). Baina, zertan ari ote zen Dabid pentsatzen? Jehobak ikusiko ez zuelakoan zegoen? Jehoba leialki denbora luzez zerbitzatu arren, Dabid berekoi bihurtu eta kodiziaren tranpan erori zen. Ondorioz, izugarri sufritu zuen. Zorionez, denborarekin bekatua aitortu eta damutu egin zen. Dabid oso eskertuta zegoen Jehobak barkatu egin ziolako! (2 Sm 12:7-13).

11. ⁠Efesoarrei 5:3, 4⁠aren arabera, zerk lagundu gaitzake kodiziari aurre egiten?

11 Zer ikasi dezakegu Dabidengandik? Jehobak eman digun guztia eskertzen jarraitzen badugu, kodiziari edo gutiziari aurre egin ahal izango diogula (Irakurri Efesoarrei 5:3, 4). Daukagunarekin pozik egon behar dugu. Biblia-ikasle berriei Jehobak eman dien gauza on batean pentsatzera eta berari eskertzera animatzen zaie. Ikasleak astebetez egunero egiten badu, astearen amaierarako zazpi gauza desberdin eskertuko dizkio Jehobari (1 Ts 5:18). Egiten al duzu antzekoa den zerbait? Jehobak zuregatik egin duen guztian hausnartzeak, esker onekoa izaten lagunduko dizu. Esker onekoa bazara, daukazunarekin pozik egongo zara. Eta pozik zaudenean, kodiziaren atzaparretatik ihes egingo duzu.

Ikusi 12. paragrafoa

12. Zer egin zuen Judas Iskariotek kodiziaren ondorioz?

12 Kodiziaren ondorioz, Judas Iskariote traidore mespretxagarria bihurtu zen. Baina, ez zen beti pertsona gaiztoa izan (Lk 6:13, 16). Jesusek apostolu izateko aukeratu zuen. Berarengan konfiantza zuen, diruaren kargu jarri baitzuen. Jesusek eta bere apostoluek diru hura predikatze-lanean zituzten gastuak ordaintzeko erabiltzen zuten. Zentzu batean, gaur egungo mundu-mailako lanaren alde egiten diren dohaintzen antzekoa zen. Baina, denborarekin, Judas lapurtzen hasi zen, nahiz eta Jesusek kodiziari buruzko abisuak behin eta berriz eman (Mk 7:22, 23; Lk 11:39; 12:15). Judasek ez zien abisu horiei kasurik egin.

13. Noiz gelditu zen agerian Judasen kodizia?

13 Jesus hil baino lehentxeago gertatu zen zerbaitek, agerian utzi zuen Judasen kodizia. Jesus eta bere ikasleak Simon legendunaren etxean zeuden, hauen artean, Maria eta Marta. Afaltzen ari zirela, Maria altxatu eta ukendu baliotsua buruan isuri zion Jesusi. Hori ikustean, Judas eta beste ikasleak asko haserretu ziren. Beste ikasleek, agian, ukenduak balio zuen dirua predikatzeko erabiltzea hobeto zela pentsatu zuten. Baina, Judasen haserrearen arrazoia beste bat zen. Lapurra zenez, dirua ostu nahi zuen. Gero, kodiziak bultzatuta, Jesus esklabo baten prezioan saldu zuen (Jn 12:2-6; Mt 26:6-16; Lk 22:3-6).

14. Nola jarri zuen praktikan bikote batek Lukas 16:13⁠ko aholkua?

14 Jesusek bere jarraitzaileei oinarrizko egia hau gogoratu zien: «Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan» (Irakurri Lukas 16:13). Honek egia izaten jarraitzen du. Ikus dezagun Errumaniako bikote batek nola jarri zuen hori praktikan. Aberatsagoa zen herrialde batean denbora baterako lan bat eskaini zieten. «Bankuari diru asko zor genion. Beraz, hasieran lan hori Jehobaren bedeinkapena zela uste genuen», aitortzen dute. Baina tranpa bat zen. Lana onartzen bazuten, Jehoba zerbitzatzeko denbora gutxiago izango zuten. Leial mantentzeari buruzko artikulu bat irakurri ondoren, erabakia hartu zuten. * Honakoa diote: «Beste herrialde batetara joateko arrazoia diru gehiago irabaztea izan balitz, Jehobarekin genuen adiskidetasuna bigarren tokian jartzen ariko ginen. Ziur ginen honek gure espiritualtasuna kaltetuko zuela». Beraz, eskaintza baztertu egin zuten. Zer gertatu zen? Senarrak beraien beharrak beteko zituen lan bat aurkitu zuen euren herrialdean. Emazteak dio: «Jehobak beti laguntzen die bere zerbitzariei». Bikote hau oso pozik dago dirua bere nagusi egin beharrean, Jehoba egin izanaz.

EZ ERORI SATANASEN SAREETAN

15. Nola egon gaitezke ziur Satanasen sareetatik ihes egin dezakegula?

15 Eta harrokeriaren edo kodiziaren sarean erori garela konturatzen bagara? Ihes egin dezakegu! Paulok Deabruaren «nahira makurtuak» daudenak bere sareetatik ihes egin dezaketela esan zuen (2 Tm 2:26). Horixe da Dabidi gertatu zitzaiona. Natanen aholku zuzen eta argia entzun ondoren, bere kodiziaz damutu eta Jehobarekin zuen adiskidetasuna berreskuratu zuen. Inoiz ez ahaztu: Jehoba Satanas baino indartsuagoa da. Beraz, Jehobaren laguntza onartzen badugu, Deabruaren edozein sare edo tranpatik ihes egin ahal izango dugu.

16. Zerk lagunduko digu Satanasen sareetan ez erortzen?

16 Noski, Satanasen tranpetatik ihes egin beharrean, hobe da hauetan ez erortzea. Hori Jehobaren laguntzarekin bakarrik lortu dezakegu. Ez genuke inoiz pentsatu behar harrokeriaren eta kodiziaren tranpan erortzeko arriskurik ez dugunik. Izan ere, Jehoba denbora luzez zerbitzatu duten batzuk ere erori dira. Baina, nola jakin dezakezu ezaugarri itsusi hauek zure pentsaeran eta ekintzetan eragina izaten hasi ote diren? Erregutu egunero Jehobari hori gertatzen ari zaizun ikusten laguntzeko (Sal 139:23, 24). Ez erori inoiz harrokeriaren eta kodiziaren atzaparretan.

17. Zer gertatuko zaio laster Deabruari?

17 Milaka urtetan zehar, Satanas izan da ehiztaria. Baina, laster, bera izango da harrapatua eta, denborarekin, suntsitua (Ap 20:1-3, 10). Egun hori iristeko irrikan gaude! Baina, bitartean, kontuz ibili Satanasen sare eta tranpekin. Gogor lan egin harrokeriak edo kodiziak menperatu ez zaitzan. Egiozu aurre Deabruari eta ihes egingo du zugandik (St 4:7).

sjj 127. KANTA Zer-nolakoa izan behar dut?

^ § 5 Satanas ehiztari trebe baten antzekoa da. Jehoba zerbitzatzen zenbat denbora daramagun inporta gabe, gu harrapatzen saiatzen da. Artikulu honetan, Satanasek harrokeria eta kodizia Jainkoarekin dugun adiskidetasuna suntsitzeko nola erabiltzen dituen ikusiko dugu. Gainera, harrokeriaren eta kodiziaren tranpan erori zirenei gertatutakoa aztertuko dugu. Horrela, sare hauetan ez erortzeko zer egin behar dugun ikasiko dugu.

^ § 2 ZER ESAN NAHI DU? Artikulu honetan harrokeriaz, hau da, norberak besteak baino hobea dela sentitzeaz hitz egingo dugu. Gainera, kodiziaz edo gutiziaz ere hitz egingo dugu, hau da, dirua, boterea, sexua eta horrelako gauzak edukitzeko gehiegizko desira izateaz.

^ § 14 Artikulu hau La Atalaya (La Tour de Garde) aldizkariaren 2008⁠ko abuztuaren 15⁠eko alean aurkitu dezakezu, honako izenburuarekin: «Mantengamonos lealeas con un corazón unificado» («Demeurons fidèles, le cœur unifié»).

^ § 54 IRUDIAREN AZALPENA: Anaia batek harrokeriaz aholku zuhur bat baztertzen du. Dagoeneko gauza asko dituen arreba batek gehiago lortu nahi ditu.

^ § 56 IRUDIAREN AZALPENA: Bai aingeru bat, baita Uziaz erregea ere, harro bihurtu ziren. Kodiziaren ondorioz, Ebak debekatutako arbolatik jan zuen, Dabidek Betsaberekin adulterio egin zuen eta Judasek dirua lapurtu zuen.