Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Webguneko ideia

Webguneko ideia

Bilatu gomendatutako artikuluak

Anai-arreba askok jw.org webguneko hasiera orriko artikuluak erabiltzen dituzte predikatzean. Elektronikoki besteei bidaltzeko errazak dira eta gaur egungo gertaerek Bibliako profeziak nola betetzen dituzten azaltzen dute. Anaia batek idatzi zuen: «Artikulu hauek dira, hain zuzen ere, gaur egungo predikaziorako behar duguna».

Baina artikulu hauek aldiro-aldiro aldatu eta desagertzen dira. Orduan, nola aurkitu ditzakezu berriro?

  • Jo jw.org-ko hasiera orrira. Goialdean egin klik «Ikusi gehiago» estekan. Honek «Hasiera orrian gomendatutako azken artikuluak» orrira eramango zaitu. Bertan hasiera orrian agertu diren azkenak aurkituko dituzu.

  • JW Library® aplikazioan edo jw.org webgunean, jo «Liburutegia» atalera eta gero «Artikulu sailak» aukeratu. Azkenik, «Gai gehiago» sakatu. Hor, hasiera orrian gomendatutako artikulu asko aurkituko dituzu.