Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

36. IKASKETARAKO ARTIKULUA

Beharrezkoa dena eraman eta beste guztia gainetik kendu

Beharrezkoa dena eraman eta beste guztia gainetik kendu

«Kendu dezagun ere gure gainetik zama guztia […] eta korrika egin dezagun iraupenez gure aurrean jarrita dagoen lasterketan» (HEB 12:1NWT).

sn 38. KANTA Jarri Jehobaren eskutan

ZER AZTERTUKO DUGU? a

1. ​Hebrearrei 12:1NWT​ aipuaren arabera, zer egin behar dugu biziaren lasterketaren helmugara iristeko?

 BIBLIAK kristauon bizitza lasterketa batekin konparatzen du. Helmugara iristen diren korrikalariek betirako biziaren saria jasoko dute (2 Tm 4:7, 8NWT). Ahal dugun guztia egin behar dugu korrika egiten jarraitzeko, bereziki helmuga inoiz baino gertuago dagoela jakinda. Paulo apostolua arrakastaz iritsi zen helmugara, eta guri gauza bera lortzen lagunduko diguten gauzak aipatu zituen. Honakoa egitera animatu gintuen: «Kendu dezagun ere gure gainetik zama guztia […] eta korrika egin dezagun iraupenez gure aurrean jarrita dagoen lasterketan» (Irakurri Hebrearrei 12:1NWT b).

2. Zer esan nahi du gure gainetik zama guztia kentzeak?

2 Paulok «gure gainetik zama guztia» kendu behar dugula idatzi zuen. Orduan, esan nahi al zuen horrekin kristauok ez dugula inolako zamarik eraman behar? Ez. Horren ordez, beharrezkoa ez den zama guztia kendu behar dugula esan zuen. Mota honetako zamek lasterketan moteldu edo nekatu ahal gaituzte. Beraz, iraun nahi badugu, eramatea beharrezkoak ez diren zamak azkar identifikatu eta gainetik kendu behar ditugu. Baina, aldi berean, ez dugu eraman beharreko zamarik baztertu nahi. Izan ere, zama hauek eramateari uzten badiogu, lasterketatik kanpo geratu gaitezke (2 Tm 2:5NWT). Zer zama eraman behar ditugu?

3. a) Galaziarrei 6:5​aren arabera, zer eraman behar dugu? b) Zer aztertuko dugu artikulu honetan, eta zergatik?

3 Irakurri Galaziarrei 6:5. Paulok eraman behar dugun gauza bat aipatu zuen. Berak idatzi zuen: «Nork bere zama eraman beharko baitu». Hemen, Paulo Jainkoaren aurrean dugun ardurari buruz ari zen. Hau gutako bakoitzak eraman beharreko zerbait da. Artikulu honetan, bakoitzak eraman behar duen zamaren barne zer dagoen aztertuko dugu, baita zama hau nola eraman dezakegun ere. Gainera, eramatea beharrezkoak ez diren zamak identifikatuko ditugu eta, hauek eramaten baldin baditugu, gainetik nola kendu ditzakegun aztertuko dugu. Geure zama propioak eramateak eta beharrezkoak ez direnak baztertzeak bizirako lasterketa amaitzen lagunduko digu.

ERAMAN BEHARREKO ZAMAK

Gure zamak eramatearen barne honakoak daude: Jehobari egindako eskaintzarekin bat egitea, familia eginbeharrak betetzea eta gure erabakien ondorioak onartzea (Ikusi 4-9 paragrafoak)

4. Zergatik ez da Jehobari egin diogun eskaintza eramangaitza den zama? (Ikusi irudia ere)

4 Jehobari egindako eskaintza. Geure burua Jehobari eskaini genionean, Bera adoratu eta bere nahia egingo genuela promestu genion. Boto hau bete behar dugu. Gure eskaintzaren arabera bizitzea ardura handia da. Baina, honek ez du esan nahi eramangaitza den zama denik. Azken finean, Jehobak bere nahia egiteko sortu gintuen (Ap 4:11). Behar espiritualarekin eta bere irudira sortu gintuen. Ondorioz, berarengana gerturatu gaitezke eta bere nahia egiteaz gozatu dezakegu (Sal 40:9 [40:8, NWT]). Are gehiago, Jainkoaren nahia egitean eta bere Semea imitatzean, «bizitzarako atsedena» lortzen dugu (Mt 11:28-30).

(Ikusi 4 eta 5 paragrafoak)

5. Zerk lagunduko dizu Jehobari egin diozun eskaintza betetzen? (1 Joan 5:3)

5 Nola eraman dezakezu zama hau? Ondorengo bi gauza hauek egiteak lagunduko dizu. Lehenik, Jehobari diozun maitasuna sendotzen jarraitu. Hau lortzeko, eman dizkizun gauza on guztietan eta etorkizunean emango dizkizun bedeinkapenetan hausnartu dezakezu. Jehoba zenbat eta gehiago maitatu, orduan eta errazagoa egingo zaizu bera obeditzea (Irakurri 1 Joan 5:3). Bigarrenik, Jesus imitatu. Berak Jainkoaren nahia egitea lortu zuen Jehobari otoitzean laguntza eskatu ziolako eta arreta jasoko zuen sarian jarrita zuelako (Heb 5:7; 12:2NWT). Jesusek bezala, otoitz egin Jehobari indarra eskatuz eta izan beti gogoan betirako bizitzeko esperantza. Jainkoari diozun maitasuna sendotzen eta bere Semea imitatzen baduzu, Jehobari egin diozun eskaintza bete ahalko duzu.

6. Zergatik bete behar ditugu familia eginbeharrak? (Ikusi irudia ere)

6 Familia eginbeharrak. Bizirako lasterketan, Jehoba eta Jesus gure senideak baino gehiago maitatu behar ditugu (Mt 10:37). Hala ere, honek ez du esan nahi gure familia betebeharrak alde batera utzi ditzakegunik, hauek Jainkoa eta Jesu Kristo pozteko oztopo bat direla pentsatuz. Alderantziz, Jainkoaren eta Jesu Kristoren onespena jasotzeko, familian dugun eginkizuna bete behar dugu (1 Tm 5:4, 8). Hau egiten badugu, zoriontsuagoak izango gara. Azken finean, Jehoba familiaren Sortzailea denez, badaki zoriontsuak izango garela honakoa egiten badugu: senar-emazteek elkar maitatu eta errespetatu, gurasoek euren seme-alabak maitatu eta irakatsi, eta seme-alabek euren gurasoak obeditu (Ef 5:33; 6:1, 4).

(Ikusi 6 eta 7 paragrafoak)

7. Nola bete dezakezu familian duzun eginkizuna?

7 Nola eraman dezakezu zama hau? Ez ezazu zure emozioetan, kulturan edo aditu delakoek esaten dituzten gauzetan besterik gabe konfiantzarik jarri. Horren ordez, familian duzun eginkizuna zein den inporta gabe, Bibliako aholku zuhurretan konfiantza jarri (Es 24:3, 4). Gainera, ondo aprobetxatu Biblian oinarritutako argitalpenak, hauek Biblia printzipioak aplikatzeko aholku praktikoak dituzte eta. Esaterako, «Ayuda para las familias» artikulu sailean bikoteek, gurasoek eta nerabeek gaur egun dituzten erronkei aurre egiteko aholkuak daude. c Bibliak esaten duena praktikan jartzeko determinazioa izan, nahiz eta beste familia kideek hori ez egin. Hau egitea ona izango da zure familiarentzat eta, gainera, Jehobaren bedeinkapenaz gozatuko duzu (1 P 3:1, 2).

8. Zer eragin dute gugan hartzen ditugun erabakiek?

8 Gure erabakien ardura. Jehobak aukeratzeko askatasuna eman digu, eta erabaki onak hartzeak dakarren zoriontasunaz gozatzea nahi du. Baina, aldi berean, ez gaitu erabaki txarren ondorioetatik babesten (Ga 6:7, 8). Horregatik, gure erabaki kaskarren, eta pentsatu gabeko hitz eta ekintzen ondorioak onartzen ditugu. Egiten dugunaren arabera, gure kontzientzia errudun sentitu daiteke, eta molestatu gaitzake. Hala ere, gure erabakien erantzule garela jakiteak honakoa egitera bultzatu ahal digu: bekatuak aitortzera, akatsak zuzentzera eta hauek berriro ez errepikatzera. Gauza hauek egiteak bizirako lasterketan jarraitzen lagundu gaitzake.

(Ikusi 8 eta 9 paragrafoak)

9. Zer egin dezakezu erabaki txar bat hartu baduzu? (Ikusi irudia ere)

9 Nola eraman dezakezu zama hau? Zer egin dezakezu erabaki txar bat hartu baduzu? Onartu ezin duzula iragana aldatu. Beraz, ez galdu denbora eta indarra zure burua zuritzen edo errua besteei botatzen. Horren ordez, onartu zure akatsak eta zure onena eman orain duzun egoeran. Egin duzun zerbaitengatik errudun sentitzen bazara, jo apalki Jehobarengana otoitzean, onartu zure errua eta bere barkamena eskatu (Sal 25:11; 51:5, 6 [51:3, 4, NWT]). Mindu dituzunei barkamena eskatu eta, beharrezkoa bada, bilatu adindunen laguntza (St 5:14, 15). Zure akatsetatik ikasi, eta saiatu hauek ez errepikatzen. Hau guztia egiten baduzu, ziur egon zaitezke Jehobak errukia erakutsi eta behar duzun laguntza emango dizula (Sal 103:8-13).

«KENDU» BEHARREKO ZAMAK

10. Zergatik dira errealistak ez diren espektatibak zama astun bat? (Galaziarrei 6:4)

10 Errealistak ez diren espektatibak izatea. Besteekin konparatzean, errealistak ez diren espektatiben zama astuna hartzen dugu gure gain (Irakurri Galaziarrei 6:4). Besteekin etengabe konparatzeak inbidiak eta lehiak sortu ditzake gugan (Ga 5:26). Bakoitzaren egoera eta abileziak desberdinak direnez, besteek egiten dutena egiten saiatzen bagara, geure burua kaltetu dezakegu. Eta «gauzatzen ez den itxaropenak bihotzean pena sortzen» duela jakinda, askoz ere desanimagarriagoa izan daiteke, agian, inoiz beteko ez den zerbait itxarotea! (Es 13:12). Hau egiteak indarrak ahulduko dizkigu eta bizirako lasterketan motelduko gaitu (Es 24:10).

11. Zerk lagundu ahal dizu errealistak ez diren espektatibak baztertzen?

11 Nola kendu dezakezu zama hau? Ez espero zeure buruarengandik Jehobak espero duena baino gehiago. Berak ez du inoiz esperoko eman ezin dezakezuna ematea (2 Ko 8:12). Ziur egon Jehobak ez duela zuk egiten duzuna besteek egiten dutenarekin konparatzen (Mt 25:20-23). Berak biziki estimatzen du zure bihotz osoko zerbitzua, zure leialtasuna eta zure iraupena. Modestiaz onartu zure adinak, osasunak eta egoerak egin dezakezuna mugatu dezaketela. Bartzilaik bezala, zure adina edo osasuna eginkizun bat betetzeko oztopo bihurtzen bada, ezetz esateko prest egon (2 Sm 19:36, 37 [19:35, 36, NWT]). Moisesek bezala, laguntza onartu eta ardurak besteengan delegatu egokia denean (Ir 18:21, 22). Horrelako modestia erakusten baduzu, ez duzu bizirako lasterketan nekatu zaitzakeen espektatibarik izango.

12. Besteek hartzen dituzten erabaki txarren erantzuleak al gara? Azaldu.

12 Besteek hartzen dituzten erabaki txarren erantzule sentitzea. Ezin dugu besteen ordez erabakirik hartu, ezta hartzen dituzten erabaki txarren ondorioetatik besteak beti babestu ere. Esaterako, seme edo alaba batek Jehoba zerbitzatzen ez jarraitzea erabaki dezake. Honek izugarrizko mina eragin dezake gurasoengan. Hala ere, euren seme-alaben erabaki txarragatik errudun sentitzen badira, astuna den zama jarriko dute euren gain. Eta Jehobak ez du zama hau beraiek eramatea espero (Erm 14:12).

13. Zer egin dezake guraso batek bere seme edo alabak erabaki txar bat hartzen badu?

13 Nola kendu dezakezu zama hau? Onartu Jehobak aukeratzeko askatasuna eman digula denoi. Beraz, bakoitzak bere erabaki propioak hartu ditzake. Eta, honen barne, Jehoba zerbitzatuko dugun ala ez dago. Jehobak badaki ez zarela guraso perfektua. Horregatik, zure onena ematea eskatzen dizu, besterik ez. Zure seme-alabek hartzen duten erabakia, euren ardura da, ez zurea (Es 20:11). Hala ere, agian, kezkatuta zaude guraso bezala egin zenituen akatsengatik. Horrela bada, kontatu Jehobari nola sentitzen zaren, eta bere barkamena eskatu. Berak badaki ezin duzula atzera egin eta gertatutakoa aldatu. Eta, aldi berean, ez du zuk zure seme edo alaba bere erabakien ondorioetatik babestea espero. Gogoan izan zure seme edo alabak Jehobarengana itzultzeko edozein ahalegin egiten badu, Bera berriro jasotzeko irrikan egongo dela (Lk 15:18-20).

14. Zergatik da gehiegizko errua gainetik kendu beharreko zama bat?

14 Gehiegizko errua sentitzea. Logikoa da errudun sentitzea bekatu egiten dugunean. Baina, Jehobak ez du guk gehiegizko errua sentitzerik nahi. Gainetik kendu behar dugun zama bat da hau. Nola jakin dezakegu sentitzen dugun errua gehiegizkoa den ala ez? Gure bekatua aitortu, damutu eta berriro ez errepikatzeko pausoak eman baditugu, ziur egon gaitezke Jehobak barkatu egin gaituela (Eg 3:19). Hau guztia egin ondoren, Jehobak ez du guk errudun sentitzen jarraitzerik nahi. Berak badaki zein kaltegarria izan daitekeen etengabe errudun sentitzea (Sal 31:11 [31:10, NWT]). Tristurak estutzen bagaitu, amore eman eta bizirako lasterketa utzi dezakegu (2 Ko 2:7).

Bihotzez damutu ondoren, Jehobak ez du zure bekatuetan pentsatzen jarraitzen, eta zuk ere gauza bera egin beharko zenuke (Ikusi 15. paragrafoa)

15. Zer egin dezakezu gehiegizko errua sentitzen baduzu? (1 Joan 3:19, 20NWT) (Ikusi irudia ere)

15 Nola kendu dezakezu zama hau? Gehiegizko errua sentitzen jarraitzen baduzu, gogoratu Jainkoak «benetako barkamena» ematen duela (Sal 130:4NWT). Bihotzez damutzen direnak barkatzen dituenean, hau promesten du: «Beraien bekatua ez dut gehiago gogoratuko» (Jr 31:34). Jehobak ez dizkizula zure iraganeko bekatuak aurpegiratuko esan nahi du honek. Beraz, ez pentsatu zure bekatuen ondorio txarrak Jehobak barkatu ez dizun seinale direnik. Eta ez ezazu zeure burua zigortu kongregazioan arduraren bat galdu baduzu. Jehobak ez du zure bekatuetan pentsatzen jarraitzen, eta hori da zuk ere egin behar duzuna (Irakurri 1 Joan 3:19, 20NWT d).

KORRIKA EGIN IRABAZTEKO

16. Korrikalari bezala, zer bereiztu behar dugu?

16 Bizirako lasterketan korrikan goazen heinean, «lasterka, irabazteko eran» egin behar dugu (1 Ko 9:24). Hau egitea lortuko dugu, eraman beharreko eta kendu beharreko zamak bereizten baditugu. Artikulu honetan, hauen adibide batzuk aztertu dira, baina gehiago ere badaude. Adibidez, Jesusek «galdukeria [edo gehiegi jatea, NWT], mozkorkeria eta bizitzako ardurak direla eta» gehiegizko zama izan dezakegula esan zuen (Lk 21:34). Paragrafo honetako aipuek, besteak beste, bizirako lasterketan jarraitzeko egin behar dituzun aldaketak identifikatzen lagundu ahal dizute.

17. Zergatik egon gaitezke ziur bizirako lasterketa irabaziko dugula?

17 Ziur gaude bizirako lasterketa irabaziko dugula. Zergatik? Jehobak behar dugun indarra emango digulako (Is 40:29-31). Beraz, ez moteldu! Horren ordez, Paulo apostolua imitatu. Berak aurrean zuen saria lortzeko, gogor egin zuen korrika (Flp 3:13, 14). Inork ezin du zure ordez korrikarik egin. Baina, Jehobak arrakasta izaten lagundu zaitzake. Jehobak zure zamak eramaten eta beharrezkoak ez direnak kentzen lagundu ahal dizu (Sal 68:19NWT). Bera zure alde izanik, lasterketan irautea eta hau irabaztea lortuko duzu!

sn 45. KANTA Egin aurrera!

a Artikulu honek bizirako lasterketan korrika egiten lagunduko digu. Zama batzuk eraman beharrekoak dira, besteak beste, Jehobari egin diogun eskaintza, familia eginbeharrak eta hartzen ditugun erabakien ardura. Baina, korrikalariek egiten duten bezala, geldiarazi gaitzakeen edozein zama kendu behar dugu gainetik. Zer gauza daude hauen artean? Artikulu honek galdera hau erantzungo du.

b Hebrearrei 12:1NWT: «Horregatik, Lekukoz osatutako hodei hain handi batek inguratzen gaituenez, kendu dezagun ere gure gainetik zama guztia eta erraz korapilatzen gaituen bekatua, eta korrika egin dezagun iraupenez gure aurrean jarrita dagoen lasterketan».

c «Ayuda para las familias» artikulu saila jw.org webgunean aurkituko duzu. Hauek dira bertan aurkitu daitezkeen artikulu batzuk: senar-emazteentzat, «Cómo mostrar respeto» eta «Cómo mostrar agradecimiento»; gurasoentzat, «¿Cómo puedo enseñarle a usar el celular de forma responsable?» eta «Cómo comunicarse con su hijo adolescente»; eta nerabeentzat, «Cómo resistir la presión de tus compañeros» eta «Qué hacer si te sientes solo».

d 1 Joan 3:19, 20NWT: Horrela jakingo dugu egiatik gatozela, eta gure bihotza Jainkoaren aurrean seguru sentiaraziko dugu gure bihotzak kondenatzen bagaitu ere, Jainkoa gure bihotza baino handiagoa delako eta dena dakielako.