Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Ikasketarako ideia

Ikasketarako ideia

Nola egon gaitezke egunean ulermen aldaketekin?

Garai zirraragarriak bizitzen ari gara. Jehobaren laguntzari esker, Biblia inoiz baino hobeto ulertzen dugu (Dn 12:4, NWT). Hala ere, zaila izan daiteke Bibliaren egien inguruan egon diren ulermen aldaketekin egunean egotea. Non aurkitu ditzakegu aldaketa hauen azalpenak?

Índice de las publicaciones Watch Tower (Index des publications des Témoins de Jéhovah) argitalpeneko «Aclaración de creencias» («Éclaircissements doctrinaux») sarreran, ulermen aldaketen zerrenda osoa urteka sailkatuta azaltzen da. Gaika sailkatuta aurkitzeko, Watchtower Library edo BIBLIOTECA EN LÍNEA Watchtower-eko (BIBLIOTHÈQUE EN LIGNE Watchtower) bilatzailean, idatzi «aclaración de creencias» («éclaircissements doctrinaux»), kakotxak barne.

Guía de estudio para los testigos de Jehová (Guide de recherche pour les Témoins de Jéhovah) argitalpenean, gaika sailkatutako zerrenda laburrago bat dago. Jo «Los testigos de Jehová» («Témoins de Jéhovah») sarrerara, ondoren «Opiniones y creencias» («Croyances, convictions») eta, azkenik, «Aclaración de nuestras creencias» («Compréhensions affinées»).

Zergatik ez duzu zure ikasketa pertsonalean azkenaldiko ulermen aldaketa bat aztertzen? Gaur egun dugun ulermena zein den eta egon den aldaketarako Biblian oinarritutako arrazoiak zeintzuk diren ikertu dezakezu.