Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Guztiok erantzun beharreko galdera

Guztiok erantzun beharreko galdera

Ezagutzen ez duzun toki batera joan nahiko bazenu, zer egingo zenuke?

  1. 1. Zuri ondo iruditzen zaizun bidetik joan.

  2. 2. Beste batzuei jarraitu, bidea ezagutzen dutela esperoz.

  3. 3. Gida fidagarri bat kontsultatu, esaterako, GPS bat, mapa bat edo bidea ondo ezagutzen duen konfiantzazko lagun bat.

Lehenengo bi aukeretako bat aukeratzen badugu, norabaitera iritsiko gara, baina agian ez guk nahi dugun tokira. Baina hirugarrena aukeratuz gero, ziur egon gaitezke gure helmugara iritsiko garela.

Gure bizitza bidaia bat bezalakoa da eta helmuga etorkizun zoriontsua izatea da. Zerk zehazten du gure helmugara iritsiko garen ala ez? Erabakiak hartzerakoan jarraitzen dugun gida.

Egunero hartzen ditugun erabaki gehienak ez dira oso garrantzitsuak. Baina badaude erabaki batzuk eragin handia izan dezaketenak gure bizitzan. Erabaki garrantzitsu horiek gure balio moralak agerian uzten dituzte, hau da, guretzat ondo eta gaizki dagoena. Gainera, denbora luzerako eragin handia izango dute onerako edo txarrerako, gugan eta maite ditugunengan. Erabaki horiek hurrengo gaien ingurukoak izan daitezke:

  • Sexua eta ezkontza bizitza

  • Zintzotasuna, lana eta dirua

  • Seme-alaben heziketa

  • Besteak tratatzeko modua

Nola egon zaitezke ziur hartzen dituzun erabakiek zu eta zure familia zoriontsu egingo duten ala ez?

Guztiok hurrengo galdera erantzun behar dugu: Zerk lagunduko dit moralki ondo dauden erabakiak hartzen?

Aldizkari honek Biblia gida moral fidagarria zergatik den eta nola lagundu zaitzakeen azaltzen du.