Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

17. IKASKETARAKO ARTIKULUA

sjj 111. KANTA Zer-nolako poza dugun!

Ez atera inoiz paradisu espiritualetik

Ez atera inoiz paradisu espiritualetik

«Amaigabeko poza eta alaitasuna izango duzue nik sortuko dudanagatik» (IS. 65:18).

IDEIA NAGUSIA

Ikasi nola laguntzen digun paradisu espiritualean egoteak eta nola erakarri ditzakegun besteak bertara.

1. Zer da paradisu espirituala, eta zer egiteko determinazioa izan beharko genuke?

 GAUR EGUN, badago lurrean biziaz betea dagoen paradisu bat. Milioika pertsonaz osatuta dago, eta bertan benetako bakea arnasten da. Dagoeneko paradisu honetan daudenek bertatik alde ez egiteko determinazioa dute, eta ahalik eta pertsona gehienek toki paregabe honetaz gozatu dezaten nahi dute. Zeri buruz ari gara? Paradisu espiritualaz! a

2. Zerk harritzen gaitu paradisu espiritualari buruz?

2 Satanasek mundu hau gorrotoz, gaiztakeriaz eta arriskuz bete du. Baina, harrigarria bada ere, iluntasun honen erdian, Jehobak bere herriak bakeaz eta elkartasunez gozatzen duen toki sinboliko bat sortu du (1 Joan 5:19; Ap. 12:12). Gure Aita maitekorrak badaki sistema honek gugan zer kalte eragiten duen. Horregatik, behar dugun segurtasuna ematen digu bera pozik zerbitzatzen jarraitu dezagun. Bibliak «gordeleku» seguru eta «ongi bustiriko baratze» bat bezala deskribatzen du paradisu espirituala (Is. 4:6; 58:11). Paradisu honetan bizi direnak, nahiz eta azken egun zail hauetan bizi, Jehobaren bedeinkapenari esker pozik eta seguru sentitzen dira (Is. 54:14; 2 Tim. 3:1).

3. Zein izan zen Isaias 65. kapituluaren lehenengo betekuntza?

3 Jehobak Isaias profeta erabili zuen paradisu espiritualean biziko zirenen egoera zein izango zen deskribatzeko. Deskribapen hau Isaias 65. kapituluan azaltzen da. Kapitulu honen lehenengo betekuntza K.a. 537. urtean gertatu zen. Garai hartan, damututako juduak Babiloniatik askatuak izan eta euren jaioterrira itzuli ziren. Gainera, Jehobak bere herria bedeinkatu zuen: Jerusalem hiria berreraikitzen laguntzeaz gain, tenplua egiazko adorazio gune bezala berrezarri zuen Israelen (Is. 51:11; Zak. 8:3).

4. Zein izan zen Isaias 65. kapituluaren bigarren betekuntza?

4 Profezia honen bigarren betekuntza 1919. urtean hasi zen. Urte hartan, Jehobaren adoratzaileak Babilonia Handitik askatuak izan ziren. Orduan, paradisu espirituala lur osoan zehar zabaltzen hasi zen pixkanaka-pixkanaka. Erreinuaren berriemaile sutsu hauek kongregazio asko sortu zituzten eta ezaugarri kristauak erakusten hasi ziren. Lehen modu biolento eta moralgabean jokatzen zuten gizon-emakume hauek, «giza izaera berria, Jainkoaren irudira sortua, jantzi» zuten (Efe. 4:24). Noski, Isaiasek aipatutako bedeinkapen asko mundu berrian beteko dira modu literalean. Baina gaur egun ere, paradisu espiritualak dakartzan bedeinkapenez gozatzen dugu. Azter dezagun nola laguntzen digun paradisu espiritualean egoteak eta zergatik ez genukeen inoiz abandonatu beharko.

NOLA SENTITZEN DIRA PARADISU ESPIRITUALEAN DAUDENAK?

5.Isaias 65:13​ko promesaren arabera, zertaz gozatzen dugu paradisu espiritualean gaudenok?

5 Osasuntsu eta indarberrituta. Isaiasen profeziak paradisu espiritualean bizi direnen eta hemendik kanpo bizi direnen artean kontraste handia dagoela azaltzen du (Irakurri Isaias 65:13). Jehoba oso eskuzabala da, eta bere adoratzaileen behar espiritualak erabat asetzen ditu. Bere zerbitzariok espiritu santua, Biblia eta janari espiritual asko dugu. Honi esker, «jan» eta «edan» egin dezakegu, eta «pozik» egon gaitezke (Konparatu Apokalipsia 22:17). Paradisu espiritualetik kanpo daudenen behar espiritualak, aldiz, ez daude asetuta. Ondorioz, pertsona hauek «gosea», «egarria» eta «lotsa» sufritzen dute (Am. 8:11).

6. Zer konparaketa erabiltzen du Joel 2:21-24 aipuak janari espirituala deskribatzeko, eta nola sentitzen gara honi probetxua ateratzen diogunean?

6 Joelek bizitzarako beharrezkoak diren gauzak, adibidez, alea, ardoa eta olioa, aipatu zituen bere profezian. Hauekin, honakoa adierazi nahi zuen: Jehobak bere zerbitzarioi behar dugun guztia, janari espirituala barne, eskuzabaltasunez ematen digula (Joel 2:21-24). Adibidez, bere Hitza, Biblian oinarritutako argitalpenak eta webgunea eman dizkigu, baita bilerak eta biltzarrak ere. Gauza hauei egunero-egunero probetxua atera ahal diegunez, gero eta osasuntsuago eta indarberrituago sentitzen gara.

7. Zeri esker sentitzen da ondo gure bihotza? (Isaias 65:14, NWT)

7 Zoriontsu eta pozik. Jainkoaren zerbitzariok «pozez oihu» egin dezakegu, Jehobari oso eskertuta gaude eta (Irakurri Isaias 65:14, NWT b). Jainkoaren Hitzean egia animagarri eta promes kontsolagarri asko aurkitzen ditugu. Gainera, Jesu Kristoren erreskateak esperantza ziurra ematen digu. Honek guztiak «bihotza ondo sentitzen» laguntzen digu. Honetaz gain, anai-arrebekin gauza hauei buruz hitz egiteak benetan zoriontsu egiten gaitu (Sal. 34:9 [34:8, NWT]; 133:1-3).

8. Zeintzuk dira paradisu espiritualaren bi ezaugarri garrantzitsu?

8 Jehobaren zerbitzarien arteko maitasuna eta batasuna paradisu espiritualaren bi ezaugarri garrantzitsu dira. «Elkartasun […] lokarri» honek mundu berrian bizitza nolakoa izango den imajinatzen laguntzen digu. Bertan, Jehobaren herriak orain baino maitasun eta batasun handiagoz disfrutatuko du (Kol. 3:14). Arreba batek honela azaltzen du Jehobaren herria lehen aldiz ezagutzean ikusitakoa: «Ez nekien nola izan zoriontsu, ezta nire familiarekin ere. Jendeak bere artean benetako maitasuna erakusten ikusi nuen lehenengo aldia Jehobaren lekukoen artean izan zen». Hala da; benetan zoriontsu eta pozik izan nahi duenak paradisu espiritual honetan egon behar du. Munduak Jehobaren herriari buruz zer pentsatzen duen axola gabe, Jainkoaren zerbitzariek Jehobaren eta bera zerbitzatzen dutenen aurrean izen ona dute (Is. 65:15).

9. Zer promesten du Isaias 65:16, 17 aipuak bizitzan sufrimendua eragiten diguten gauzen inguruan?

9 Lasai. Isaias 65:14 (NWT) aipuak dioen moduan, paradisu espiritualetik kanpo geratzea erabakitzen dutenek «garrasi egingo [dute] bihotzeko nahigabearengatik eta negar egingo [dute] espiritua hautsita izateagatik». Baina zer gertatuko da Jainkoaren herriari sufrimendua eragiten dioten gauzekin? Denborarekin, gauza hauek «erabat ahaztuko dira […] [eta Jainkoaren] begi-bistatik ere desagertu» egingo dira (Irakurri Isaias 65:16, 17). Jehobak gure arazo eta oroitzapen mingarri guztiak erabat ezabatuko ditu.

10. Zergatik sentitzen zara eskertuta anai-arrebekin egoteaz? (Ikusi irudia ere)

10 Gaur egun ere, gure bileretara joaten garenean lasai sentitzen gara. Bilerek mundu gaizto honen eraginez estresa sortzen diguten gauzak alde batera uzten laguntzen digute. Bestalde, nola lagundu ahal diegu anai-arrebei lasai sentitzen? Jainkoaren espirituaren fruituaren ezaugarriak erakutsiz, esaterako, maitasuna, poza, bakea, atsegina izatea eta lasaitasuna (Gal. 5:22, 23). Zenbat eskertzen dugun Jainkoaren erakundearen parte izatea! Gainera, paradisu espiritualean egoten jarraitzen dutenek beste bedeinkapen hau jasoko dute: Jainkoak «zeru-lur berriak» sortuko dituen promesa erabat nola beteko duen ikustea.

Jainkoaren familiaren parte izateagatik paradisu espiritualaz gozatzea bedeinkapen handi bat da (Ikusi 10. paragrafoa) d


11.Isaias 65:18, 19 aipuaren arabera, zer eragin izan beharko luke guregan paradisu espiritualak?

11 Eskertuta eta alai. Isaiasek paradisu espiritualean «poza eta alaitasuna» zergatik sentitu beharko genukeen ere azaltzen du: Paradisu espiritual hau Jehobak sortu du (Irakurri Isaias 65:18, 19). Beraz, ez da harritzekoa Jehobak gu erabiltzea jendeari mundu honetako erakundeetatik ateratzen laguntzeko. Izan ere, erakunde hauek ez diote jendeari Jainkoari buruzko egia irakasten, ezta paradisu espiritual honen parte izaten laguntzen ere. Egian egoteagatik bedeinkapen ugariz gozatzen dugu. Zein pozik gauden! Ez al gaitu poztasun honek besteei bedeinkapen hauei buruz hitz egitera bultzatzen? (Jer. 31:12).

12. Nola sentitzen zara Isaias 65:20-24 aipuko promesak irakurtzean, eta zergatik?

12 Bestalde, paradisu espiritualean egoteari esker itxaropena dugu. Honengatik ere, oso eskertuta eta alai sentitzen gara. Pentsatu Jainkoaren mundu berrian ikusi eta egingo ditugun gauza guztietan! Bibliak honakoa promesten du: «Ez da izango han jaio eta laster hilko denik, ezta bere adin betera iritsiko ez denik ere». Gainera, «etxeak egin eta bertan biziko [gara] […] mahastiak landatu eta fruitua jango». Bestalde, «ez [gara] […] alferrik nekatuko», Jehobak «bedeinkaturiko» herria izango garelako. Benetako zentzua izango duen bizitzaz gozatuko dugula promestu digu, seguru eta zoriontsu. Inork «dei egin baino lehen», berak dagoeneko jakingo du pertsona bakoitzak zer beharko duen, eta «bizidun guztien desioa ase[tuko] du» (Is. 65:20-24; Sal. 145:16, NWT).

13.Isaias 65:25​aren arabera, zer aldaketa egiten du jendeak bere izaeran Jehoba zerbitzatzen hastean?

13 Bakean eta seguru. Hasiera batean izaera biolentoa eta agresiboa zutenek, Jainkoaren espirituaren laguntzari esker, ikaragarrizko aldaketak egin dituzte euren bizitzan (Irakurri Isaias 65:25). Gogor saiatu dira beraien izaera zaharra baztertzen (Erm. 12:2; Efe. 4:22-24). Noski, Jainkoaren zerbitzariok inperfektuak izaten jarraitzen dugunez, akatsak egiten jarraituko dugu. Hala ere, Jehobak «mota guztietako pertsonak elkartu ditu», eta hautsi ezina den maitasunaz eta bakeaz gozatzen dugu (Tit. 2:11, NWT). Jainko ahalguztidunak bakarrik lortu dezake honelako mirari bat.

14. Nola frogatzen du anaia baten bizipenak Isaias 65:25​eko hitzak egia direla?

14 Benetan aldatu al dezake norbaitek bere izaera? Azter dezagun bizimodu moralgabea eta biolentoa zeraman gizon gazte baten bizipena. Dagoeneko 20 urterekin, kartzelan sartu eta atera ibiltzen zen. Kotxe eta etxe lapurretan ibiltzeagatik izan zen kartzelaratua, baita beste delitu serio batzuengatik ere. Gizon gazte hau borrokarako prest zegoen beti. Orduan, egiari buruz entzun eta Jehobaren lekukoen bileretara joaten hasi zen. Momentu horretan, bizitzan helburu bat aurkitu zuela konturatu zen: Jehoba paradisu espiritualean adoratzea. Bataiatu ondoren, askotan pentsatzen zuen Isaias 65:25​eko hitzek bere bizitza deskribatzen zutela. Lehoi baten bezalako izaera biolentoa izatetik, arkume baten bezalako izaera baketsua izatera pasa zen.

15. Zergatik gonbidatu nahi ditugu besteak paradisu espiritualera, eta nola egin dezakegu hau?

15 Isaias 65:13 bertseta hurrengo hitzekin hasten da: «Hau diot, beraz, nik, Jainko Jaun honek». Eta 25. bertseta horrela amaitzen da: «Jaunak esan du». Beraz, argi dago: Jainkoaren promesak beti betetzen dira (Is. 55:10, 11). Hala da; paradisu espirituala dagoeneko errealitate bat da. Jehobak sortutako anaiartea benetan paregabea da. Inon ez dugu anaiarte honetan baino bake gehiagoz gozatuko. Gainera, mundu biolento honen erdian, oasi seguru batez disfrutatu dezakegu (Sal. 72:7). Horregatik, ahalik eta pertsona gehien lagundu nahi ditugu anaiarte honen parte izan daitezen. Nola lortu dezakegu hau? Dizipuluak egiteko lanean zentratuz (Mat. 28:19, 20).

NOLA ERAKARRI DITZAKEGU BESTEAK PARADISU ESPIRITUALERA?

16. Zerk erakarri ahal ditu pertsonak paradisu espiritualera?

16 Guztiok egin dezakegu zerbait paradisu espirituala besteentzat erakargarria izateko. Horretarako, Jehoba imitatu behar dugu. Berak ez ditu pertsonak bere erakundearen parte izatera behartzen. Alderantziz, goxotasunez «erakartzen» ditu berarengana (Joan 6:44; Jer. 31:3, NWT). Bihotz oneko pertsonak Jehobarengana oso erakarrita sentitzen dira bere maitasunari eta ezaugarri zoragarriei buruz ikasten dutenean. Guk ere, gure jarrera eta ezaugarri onen bidez, jendea paradisu espiritualera erakarri dezakegu. Zein modutan?

17. Nola erakarri ditzakegu besteak paradisu espiritualera?

17 Besteak paradisu espiritualera erakartzeko modu bat anai-arrebak maitasunez eta goxotasunez tratatzea da. Antzina Korinton, kristauak ez ziren batzuk honakoa esan zuten bileretara joatean: «Jainkoa benetan zuekin dago». Pertsonak lehen aldiz gure bileretara joaten direnean, ondorio berara iristea nahi dugu (1 Ko. 14:24, 25; Zak. 8:23). Beraz, jarrai dezagun hurrengo aholkua praktikan jartzen: «Bizi bakean elkarrekin» (1 Tes. 5:13).

18. Zerk erakarri ditzake pertsonak gure erakundera?

18 Beti saiatu beharko ginateke anai-arrebak Jehobak ikusten dituen moduan ikusten. Nola lortu dezakegu hau? Beraien ezaugarri onetan zentratuz, eta ez inperfekzioetan. Izan ere, hauek denborarekin desagertu egingo dira. Bestalde, elkarren artean izan dezakegun edozein desadostasun maitasunez konpondu dezakegu. Horretarako, aholku hau jarraitu behar dugu beti: «Izan zaitezte elkarrentzat on eta bihozbera, elkarri barkatuz» (Efe. 4:32). Horrela, maitasun hau sentitu nahi duten pertsonak paradisu espiritualera erakarrita sentituko dira. c

EZ ATERA INOIZ PARADISU ESPIRITUALETIK

19. a) « Atera arren, itzuli ziren» taularen arabera, zer esan zuten paradisu espiritualera itzuli ziren batzuek? b) Zer egiteko determinazioa izan beharko genuke? (Ikusi irudia ere)

19 Zein eskertuta gauden paradisu espirituala izateagatik! Inoiz baino ederragoa da, eta inoiz baino Jehobaren adoratzaile gehiago dago bertan. Jehobak paradisu hau guretzat sortu du. Beraz, erakutsi dezagun gure esker ona. Indarberrituta, pozik, lasai eta seguru bizi nahi badugu, honakoa egin behar dugu: paradisu espiritualera etorri eta bertatik inoiz ez atera. Hala ere, kontu handiz ibili behar dugu, Satanasek ahal duen guztia egingo baitu gu bertatik ateratzeko (1 Ped. 5:8; Ap. 12:9). Ezin diogu hau lortzen utzi! Beraz, izan dezagun paradisu espiritualaren edertasuna, garbitasuna eta bakea babesteko determinazioa.

Paradisu espiritualetik ateratzen ez direnek etorkizunean paradisu fisikoaz ere gozatuko dute (Ikusi 19. paragrafoa)


ZER ERANTZUNGO ZENUKE?

  • Zer da paradisu espirituala?

  • Nola sentitzen gara paradisu espiritualean gaudenok?

  • Nola erakarri ditzakegu besteak paradisu espiritualera?

sjj 144. KANTA Eduki bistan saria

a ZER ESAN NAHI DU?: «Paradisu espirituala» Jehoba adoratzen dugun egoera da. Paradisu espiritual honetan, harreman baketsuaz gozatzen dugu Jehobarekin eta besteekin.

b Isaias 65:14, NWT: «Begira! Nire zerbitzariek pozez oihu egingo dute beraien bihotza ondo sentitzen delako, baina zuek garrasi egingo duzue bihotzeko nahigabearengatik eta negar egingo duzue espiritua hautsita izateagatik».

c Ikusi ¿Qué ha sido de ellos? Alena Žitníková: Cómo se hizo realidad mi sueño (Que sont-ils devenus ? Alena Žitníková : Mon rêve s’est réalisé) bideoa jw.org webgunean, eta aztertu zer bedeinkapen jaso zituen arreba batek paradisu espiritualean egoteagatik.

d IRUDIAREN AZALPENA: Anai-arreba asko bileran elkarrekin egoteaz gozatzen ari dira. Anaia batek, aldiz, bere burua isolatzen du.