Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Ba al zenekien?

Ba al zenekien?

Zergatik zerbitzatu zuten Dabiden armadan atzerritarrak ziren gizonek?

DABID erregearen armadan, atzerritarrak ziren soldaduak zeuden; adibidez, Tzelek amondarra, Urias hitita eta Itma moabdarra a (1 Kro. 11:39, 41, 46). Hauetaz gain, «keretar», «peletar» eta «gatarrak» ere zeuden (2 Sam. 15:18). Dirudienez, keretarrak eta peletarrak filistearrekin erlazionatuta zeuden (Eze. 25:16). Bestalde, gatarrak Gat hiri filistearretik zetozen (Jos. 13:2, 3; 1 Sam. 6:17, 18).

Zergatik utzi zuen Dabidek atzerritarrak bere armadaren parte izatea? Ziur zegoelako berari eta, batez ere, Jehobari leial zirela. Adibidez, keretar eta peletarren inguruan, Biblia hiztegi b batek honakoa dio: «Dabidi leial mantendu ziren bere erregetzaren garai zailenetan». Nola erakutsi zuten euren leialtasuna? Behin, gizon «israeldar guztiek» Dabid erregea utzi eta «Xeba» izeneko «maltzur-gaizto bat» jarraitzen hasi ziren. Baina keretarrak eta peletarrak Dabiden alboan mantendu ziren, Xebaren matxinada amaitzen lagunduz (2 Sam. 20:1, 2, 7). Beste batean, Dabid erregearen seme Adonias tronua usurpatzen saiatu zen. Baina, beste behin, keretarrak eta peletarrak Dabidi leial mantendu ziren, eta hurrengo erregea Salomon izaten lagundu zuten, hala erabaki baitzuen Jehobak (1 Err. 1:24-27, 38, 39).

Dabidi guztiz leial mantendu zen beste atzerritar bat Itai gatarra izan zen. Behin, Absalonek matxinada bat hasi zuen, Israelgo gizonak bere aitaren kontra jarriz. Orduan, Itaik, bere 600 soldaduekin batera, Dabid erregeari babesa eman zion. Itai atzerritarra zenez, Dabidek hau bere borroka ez zela esan zion. Baina Itaik honela erantzun zion: «Ala Jauna! Ala erregea, ene jauna! Nire errege jauna nora, ni ere hara, hiltzeko nahiz bizitzeko» (2 Sam. 15:6, 18-21).

Itaik leialtasuna erakutsi zion Dabidi, Jehobak gantzututako erregeari

Keretarrak, peletarrak eta gatarrak atzerritarrak ziren arren, Jehoba egiazko Jainkoa eta Dabid Jehobaren gantzutua zirela onartu zuten. Zein eskertuta sentituko zen Dabid gizon leial hauek bere alboan izateagatik!

a Deuteronomioa 23:4-7 [23:3-6, NWT] aipuan irakurtzen dugun moduan, Jainkoaren legeak amondar eta moabdarrei Israelgo kongregazioan sartzea debekatzen zien. Zer esan nahi zuen honek? Ezin zirela hiritar legalak izatera iritsi eta ezin zituztela israeldarren eskubide berak izan. Baina egiazko adorazioa onartzen bazuten, israeldarrekin bizi ahalko ziren. Ikusi Perspicacia para comprender las Escrituras 115. or. (Étude perspicace des Écritures 98. or.).

b The New Interpreter’s Dictionary of the Bible.