Zenbat izen ditu Jainkoak?
Bibliaren erantzuna
Jainkoak izen propioa du. Hebreeraz יהוה idazten zen eta euskaraz «Jehoba» erabili izan da urteetan zehar. a Jainkoak, Isaias profetaren bitartez, Jehoba deitzen dela esan zuen (Isaias 42:8, NWT). Izen hau, Jainkoaren titulu edo pertsonen izenak baino gehiago agertzen da Biblian. Guztira, 7.000 aldiz baino gehiago agertzen da Bibliako eskuizkribu zaharretan. b
Beste izenik ote du Jehobak?
Egia da Bibliak Jainkoarentzako izen bakarra erabiltzen duela, baina berari buruz hitz egiterakoan, titulu eta deskribapenak ere erabiltzen ditu. Hurrengo taulan, titulu eta deskribapen batzuk agertzen dira. Ikusi ezazu bakoitzak zer erakusten duen Jehobari buruz.
Titulu edo deskribapena |
Biblian non agertzen den |
Esanahia |
---|---|---|
Ala edo Allah |
(Ez da agertzen) |
«Ala» hitzak jatorri arabiarra du. Ez da izen pertsonal bat, Jainkoa esan nahi duen titulu bat baizik. Arabiarrera eta beste hizkuntza batzuetara itzulitako Bibliek, «Ala» erabiltzen dute «Jainko» erabili ordez. |
Ahalguztiduna |
Apokalipsia 1:8 |
Ez dago inor bera baino botere gehiago duenik. |
Aita |
Bizia ematen duena. |
|
Alfa eta Omega |
Apokalipsia 1:8; 21:6; 22:13 |
Alfa eta Omega grekozko alfabetoaren lehen eta azken letrak dira. «Lehena eta azkena» edo «hasiera eta bukaera» esan nahi dute. Beraz, Jehoba baino lehen ez zegoen Jainko ahalguztidunik, eta bera eta ondoren ere ez da egongo (Isaias 43:10). |
Artzaina |
23. Salmoa 1 |
Bere zerbitzariak zaintzen dituena. |
Askatzailea |
Isaias 41:14 |
Jesu Kristoren sakrifizioari esker, gizakiak bekatua eta heriotzatik askatzen dituena (Joan 3:16). |
Buztinlaria |
Isaias 64:7 [64:8, NWT] |
Buztinlari batek buztinarengan autoritatea duen bezala, honek jendea eta nazioengan autoritatea du (Erromatarrei 9:20, 21). |
Egilea |
149. Salmoa 2; Kohelet 12:1 |
Gauza guztiak egin dituena. |
Gizaldien erregea |
1 Timoteori 1:17 |
Bere erregetzak ez du ez hasierarik ez amaierarik. |
Goi-goikoa |
47. Salmoa 2; Daniel 7:18, 27 |
Lekurik gorena okupatzen duena. |
Guztiz santua |
Esaera Zaharrak 9:10 |
Beste edonor baino santuagoa, hau da, moralki garbiena. |
Harkaitza |
18. Salmoa 3, 47 [18:2, 46, NWT] |
Babesleku segurua eta salbamenaren iturria. |
Irakaslea |
Isaias 30:20, 21 |
Onerako irakasten eta gidatzen duena (Isaias 48: 17, 18). |
Izango naizena naiz |
Irteera 3:14 |
Bere nahia eta helburua betetzeko edozer bihurtzen dena. Esaldi hau «bihurtzea sortarazten du» ere itzuli daiteke. Azalpen horri esker, ondorengo bertsetean agertzen den izena, Jehoba, hobeto ulertu dezakegu (Irteera 3:15, NWT). |
Jainkoa |
Hasiera 1:1 |
Adoratzen den edozer edo indartsua den norbait. Hebreerazko hitza ʼElohím da eta pluralean dago. Pluralean egoteak, Jehobaren handitasuna eta duintasuna adierazten du. |
Jainko zoriontsua |
1 Timoteori 1:11 |
Bere zorion eta poztasunarengatik ezaguna (104. Salmoa 31). |
Jainkoen Jainkoa |
Deuteronomioa 10:17 |
Idoloak ez bezala, Jainko gorena da hau (Isaias 2:8). |
Jauna |
101. Salmoa 5 |
Nagusia edo jabea. Hebrearrez ʼAdhóhn eta ʼAdhoním. |
Otoitzak entzuten dituena |
65. Salmoa 3 [65:2, NWT] |
Fedez egiten ditugun otoitz guztiak entzuten dituena. |
Salbatzailea |
Isaias 45:21 |
Arrisku eta heriotzatik salbatzen duena. |
Idazki Hebrearretako lekuen izenak
Bibliako leku geografiko batzuek Jehoba dute bere izenean, baina hauek ez dira Jainkoaren beste izen batzuk.
Jainkoaren izena ezagutu eta erabiltzeko arrazoiak
Jainkoak bere izena, Jehoba, garrantzitsua dela uste du, Biblian ehundaka aldiz erabili duelako (Malakias 1:11).
Jesusek, Jainkoaren semeak, behin baino gehiagotan adierazi zuen zein garrantzitsua den Jainkoaren izena. Adibidez, honela egin zion otoitz Jehobari: «Agertu santu zeure izena» (Mateo 6:9; Joan 17:6, BS).
Jainkoaren izena ezagutu eta erabiltzen dutenek, Jehobarekin adiskidetasuna izateko lehen pausoak ematen dituzte (9. Salmoa 10, NWT; Malakias 3:16, NWT). Bere lagunak direnei, Jainkoak hau promesten die: «Neure ondoan jarri zan; onik atarako dot; neure izena ezagutzen daualako zainduko dot» (94. Salmoa 14, EB).
Bibliak hau dio: «Jainko deituak zeruan nahiz lurrean asko izan arren –eta benetan horrelako jainko eta jaun asko dago–, guretzat Jainkoa bat bakarra da» (1 Korintoarrei 8:5, 6). Benetako Jainko bakarraren izena, Jehoba da (83. Salmoa 18, NWT).