Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

2020ko Poztu beti! lurralde-biltzarraren itzulpena

2020ko Poztu beti! lurralde-biltzarraren itzulpena

2020KO UZTAILAK 10

 Lehenengo aldiz, 2020⁠ko uztaila eta abuztuan, mundu osoko Jehobaren lekukook lurralde-biltzar bera ikusiko dugu denbora-tarte berean. Hau posible izateko, biltzarreko hitzaldi eta bideo guztiak 500 hizkuntza baino gehiagotara itzuli behar izan dira. Normalean, lan hau burutzeko, urte bat edo gehiago behar izaten da. Baina koronabirusaren pandemiaren ondorioz, anai-arrebek 2020⁠ko Poztu beti! biltzarra lau hilabete baino denbora gutxiagoan itzuli behar izan dute.

 Egoitza nagusiko Itzulpen Sailak eta Mundu-mailako Erosketa Sailak proiektu izugarri honetan lagundu zuten. Itzulpen Sailak ikusi zuenez, itzulpen taldeek lan hau burutzeko tresna gehiago behar zituzten, bereziki kalitate oneko mikrofonoak. Beraz, Mundu-mailako Erosketa Sailak 1000 mikrofono erosi eta ia 200 zonaldetara banatu zituen.

 Dirua aurrezteko, Mundu-mailako Erosketa Sailak mikrofonoak kantitate handietan erosi zituen. Hauek leku batera eraman ziren eta handik mundu osoko itzultzaileei banatu zitzaizkien. Mikrofonoak kantitate handietan erosi zirenez, hauetako bakoitzak 170 dolar (160 euro) balio izan zituen, garraio kostuak barne. Beraz, mikrofonoen kostuaren %20⁠a baino gehiago aurreztu zen.

 Mundu-mailako Erosketa Sailak erosketa eta banaketa hauek 2020⁠ko apirila eta maiatza bitartean egin behar izan zituen. Hilabete hauetan, pandemiaren ondorioz, enpresa askok ezin zuten ohiko zerbitzua eman. Hala ere, maiatzaren amaierarako urruneko itzulpen bulego, sukurtsal eta itzultzen den beste leku gehienetan ere beharrezko tresnak jaso zituzten.

 Honakoa esan zuen Jay Swinney-k, Mundu-mailako Erosketa Saila gainbegiratzen duen anaiak: «Elkarlan ona zegoen Beteleko sailen eta enpresa desberdinen artean. Jehobaren espirituari esker izan zen posible lan hau horren azkar egitea eta dohaintzak modu hoberenean erabiltzea».

 Itzulpen Sailean lan egiten duen Nicholas Ahladis-ek hau esan zuen: «Garai hartan konfinaturik zeuden itzultzaileei ilusio handia egin zien tresna berriak jasotzeak. Beste itzultzaileengandik isolaturik egon arren, elkarrekin lan egin ahal izan zuten biltzarreko hitzaldi, bideo eta abestiak 500 hizkuntza baino gehiagotara itzuli eta grabatzeko».

 Mundu osoko anai-arrebek 2020⁠ko Poztu beti! lurralde-biltzarra ikusi ahal izateko, proiektu hau eta beste asko burutzea lortu da. Tresna guzti hauek donate.pr418.com eta beste metodo batzuen bidez egindako zuen dohaintzei esker erosi ahal izan dira.