Saltatu edukira

Jesus imitatzeko, izan...

Jesus imitatzeko, izan...

ERRUKITSUA

Jesus gizon perfektua zenez, ez zituen beste gizakiek izan ohi dituzten arazoak izan. Hala ere, jendeaz benetan arduratu zen eta beraien alde ahalegin handiak egiteko prest egon zen, beharrezkoa zena baino gehiago eginez. Zalantzarik gabe, errukiak besteei laguntzera bultzatu zuen.

HURBILERRAZA

Adin guztietako pertsonak, bai gazteak, bai adinekoak, lasai hurbiltzen ziren Jesusengana ez zielako sentiarazten beraien gainetik zegoenik. Jesus beraiez pertsonalki arduratzen zela ikusten zutenez, eroso egoten ziren berarekin zeudenean.

OTOITZ EGITEKO OHITURA

Jesusek bere Aitari bihotzez otoitz egiteko ohitura zuen, bai bakarrik zegoenean, baita Jehobaren adoratzaileekin zegoenean ere. Ez zuen otorduetan bakarrik otoitz egiten; beste egoera askotan ere egiten zuen. Bere Aitari eskerrak emateko, goratzeko eta erabaki garrantzitsuak hartu aurretik gida eskatzeko otoitz egiten zion.

BEREKOIKERIARIK GABEA

Atseden hartzeko beharra zuenean ere, Jesus besteei laguntzeko prest zegoen. Besteengan pentsatzen zuen lehendabizi. Honetan ere arretaz jarraitzeko eredu bikaina jarri zigun.

BARKABERA

Jesusek ez zuen elkarri barkatzeko garrantzia bakarrik irakatsi; bere jarraitzaileei eta besteei barkatzeko prest ere egon zen.

JEHOBAREN ZERBITZUAN SUTSU

Jesusek bazekien judu gehienek ez zutela onartuko eta batzuek hil ere egin nahiko zutela. Hala ere, ahal zuen guztia egin zuen beraiei laguntzeko. Ahalik eta jende gehienari egia sutsu irakasten saiatu zen. Era honetara, bere jarraitzaileoi eredu paregabea jarri zigun, batez ere besteek entzun nahi ez digutenean edo aurkaritza jasaten dugunean.

APALA

Jesus gizaki inperfektuen gainetik zegoen alderdi askotan, adibidez, ezagutzan eta jakindurian. Bere inguruko inor baino osasuntsuagoa eta azkarragoa zen. Hala ere, besteak apaltasunez zerbitzatu zituen.

PAZIENTZIA

Jesusek beti izan zuen pazientzia bere apostoluekin eta besteekin, baita bere eredua edo esaten zuena jarraitzen ez zutenean ere. Jehobarengandik gertu egoteko behar zituzten irakaspenak behin eta berriz errepikatzen zizkien pazientziaz.