Zein iritzi dute medikuek odol-transfusioei buruz?
Urtetan, jendeak Jehobaren lekukoak kritikatu ditu odol-transfusioak ez onartzeagatik. Odolik ez onartzea Bibliako aginduan dago oinarritua. Baina hau, batzuetan, medikuen iritziaren aurka egon izan da. Izan ere, beraien ustetan, odolari uko egitea, gaixoentzat onenak ziren medikuntza tratamenduen aurka egitea zen (Eginak 15:29).
Hala ere, geroz eta mediku esperientziadun gehiagok medikuntza arrazoiak eman dituzte odol-transfusiorik gabeko teknikak erabiltzeko.
Stanfordeko (AEB) Medikuntza Eskolako Unibertsitateko Stanford Medicine Magazine aldizkariaren 2013ko udaberriko alean, odolari buruzko txosten berezi bat argitaratu zen. Txostenaren artikulu batek «Against the Flow—What’s Behind the Decline in Blood Transfusions?» (Haize kontra: Zergatik ez dira orain horrenbeste odol-transfusio egiten?) izenburua zuen. Artikuluaren idazleak, Sarah C. P. Williamsek, honakoa esaten du: «Azkeneko hamarkadan geroz eta ikerketa gehiagok azaldu du, munduan zehar dauden ospitaleetan behar den baino maizago eta kopuru handiagoan erabiltzen direla odol-transfusioak, ebakuntza gela barruan eta kanpoan».
Idazleak Patricia Ford medikua aipatzen du. Hau Pennsylvaniako Ospitaleko Odolik Gabeko Medikuntza eta Ebakuntza Zentroko fundatzaile eta zuzendaria da eta honakoa dio: «Medikuntzan gaixo batek odol neurri jakin bat ez badu hil egingo denaren ustea oso zabaldua dago, odolak bizia salba dezakeela hain zuzen ere [...]. Hau hala da egoera jakin batzuetan, baina gehienetan ez da horrela gertatzen». a
Patricia Ford medikuak 700 bat Jehobaren lekuko tratatzen ditu urtero. Honakoa ere esan zuen berak: «Hainbat medikurekin hitz egin ondoren [...] odol-transfusiorik jasotzen ez badute gaixo ugari hilko direla uste dute okerki askok [...]. Nik neuk hori bera pentsatzen nuen neurri batean. Baina laster ikasi nuen teknika erraz batzuk jarraituz, gaixo hauek arrakastaz tratatu daitezkeela».
Archives of Internal Medicine aldizkariko 2012ko abuztuko aleak zentro batean bihotz-ebakuntza egin zaien gaixoei buruzko 28 urtetan zehar egindako ikerketa baten emaitzak argitaratu zituen. Jehobaren lekukoek egoera berdintsua zuten eta odol-transfusioak jaso zituzten gaixoek baino hobekuntza azkarragoa izan zuten. Gainera, konplikazio gutxiago izan zituzten, biziraute-tasa hobea ebakuntzaren ondoren eta 20 urte geroago antzeko biziraute-tasa.
The Wall Street Journalen 2013ko apirilak 8an argitaratutako artikulu batek honakoa esan zuen: «Odolik gabeko kirurgia, hau da, odol-transfusiorik erabili gabeko ebakuntzak, urtetan erlijio arrazoiengatik transfusioak baztertzen dituzten gaixoei egin zaie. Orain, ospitaleak geroz eta gehiago ari dira onartzen kirurgia mota hau [...]. Odolik gabeko kirurgia defendatzen duten zirujauek honakoa diote: odolaren erosketak, biltegiratzeak, prozesatzeak, analisiak eta odol-sartzeak dakartzaten gastuak txikitzen ditu. Honetaz gain, transfusioekin erlazionaturiko infekzioek eta gaixoak denbora luzeagoan ospitalean egoteak sortzen dituzten konplikazioak ere murrizten ditu».
Ez da harritzekoa, beraz, Joaquin Casanovak, Manisesko (Valentzia) Ospitaleko kirurgia zuzendariak honakoa esatea: «Ebakuntza mota hauen abantailak begi bistakoak dira. Alde batetik, gaixoa lehenago osatzen da behar-beharrezkoak direnean soilik erabiltzen baitira teknika bortitzak. Honek azkarrago sendatzen laguntzen du eta ospitalean egon beharreko denbora [murrizten] du. Bestalde, ospitalean odol-transfusioen ondorioz sor daitezkeen konplikazioak ere urritzen ditu». Eta Robert Lorenzek, Clevelandgo Klinikako mediku-zuzendariak, hau dio: «Odol-transfusioa ipintzean gaixoari laguntzen ari zarela sentitzen duzu berehala [...]. Baina, gerora, kontrakoa dela argi ikusten da».
a Jehobaren lekukook odolari buruz dugun ikuspuntua jakiteko, jo ezazu «Ohizko galderak» atalera eta irakurri ezazu “«Zergatik ez dituzte Jehobaren lekukoek odol - transfusiorik onartzen?» artikulua.