«Gaitz guztien sustraia» al da dirua?
Bibliaren erantzuna
Ez. Bibliak ez du esaten dirua txarra denik, ezta gauza txar guztien eragilea denik ere. Esaera zahar batek honela dio: «Gaitz guztien sustraia da dirua». Batzuek esaera zahar hau Bibliako hitzak direla uste dute. Baina hau ez da guztiz zuzena. Bibliak dio: «Diru-gosea baita gaitz guztien sustraia» (1 Timoteori 6:10, letra lodiak gureak).
Zer dio Bibliak diruari buruz?
Bibliak dirua zuhurtziaz erabiltzen denean lagungarria izan daitekeela esaten du. «Babesa» ere izan daitekeela dio (Kohelet 7:12, NWT). Gainera, Bibliak eskuzabalak direnei buruz oso ondo hitz egiten du. Honen barne, euren dirua besteei laguntzeko erabiltzen dutenak egon daitezke (Esaera Zaharrak 11:25).
Bibliak honakoa ohartarazten digu: dirua ez da gure bizitzaren lehentasuna izan behar. Izan ere, horrela dio: «Ez izan diru-gose; egon pozik duzuenarekin» (Hebrearrei 13:5). Hitz hauetatik, dirua bere tokian jarri behar dugula ikasten dugu. Dirua ez litzateke gure bizitzako gauzarik garrantzitsuena izan beharko. Horren ordez, benetan inportanteak diren gauzekin, hau da, janaria, arropa eta bizitzeko tokiarekin, kontent egon beharko ginateke (1 Timoteori 6:8).
Zergatik esaten du Bibliak diru-gosearekin kontuz ibiltzeko?
Diruzaleek ez dute betiko bizia izango (Efesoarrei 5:5). Diruzale izatea idolatria edo adorazio faltsu mota bat da (Kolosarrei 3:5). Gainera, desiratzen dutena lortzearren, askotan euren balio moralak baztertzen dituzte. «Bizkor aberastu nahi duena ez da zigor gabe gelditzen», dio Esaera Zaharrak 28:20ak. Baliteke delitu egiteko tentazioa izatea, esaterako xantaia, estortsio eta iruzur egitea, edota bahiketa edo hilketa batean parte hartzea.
Nahiz eta delitu ez egin, diru-gosea, edo dirua maitatzea, kaltegarria izan daiteke. Bibliak honakoa dio: «Aberats izan nahi dutenak tentaldiaren sarean eta gizakia hondatzen eta galtzen duten grina zoro eta kaltegarri askotan erortzen dira» (1 Timoteori 6:9).
Nola lagundu gaitzakete Bibliak diruari buruz ematen dituen aholkuek?
Jainkoak pentsatzen duena beti errespetatzen badugu eta dirua lortzeko gure baloreak beheratzen ez baditugu, ez dugu duintasunik galduko eta Jainkoa pozik egongo da gurekin. Jainkoa benetan poztu nahi dutenei, honakoa promesten die berak: «Ez zaitut utziko, ez baztertuko» (Hebrearrei 13:5, 6). Gainera, «gizon leialak bedeinkazio ugari» bereganatuko dituela ziurtatzen digu Jainkoak (Esaera Zaharrak 28:20).